Balioak eta egitateak: erredukzionismoa eta intuizionismoa

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,44 KB

Balioak eta egitateak: sailkapen intuitiboa

Bereizketa intuitiboa dago balioen eta gertakarien artean. Zenbaitetan deskribatzen dugu, eta orduan egitateak ekartzen ditugu gogora. Besteetan ebaluatzen dugu, balioak azpimarratuz.

BALIOAK / EGITATEAK:

  1. Izugarrizko amildegia dago bien artean; ia-ia loturarik gabekoak dira. Esaten duguna balioei buruzkoa bada, ez du balio gertakarien kasuan.
  2. Itxuraz biak dira; benetan, bakarra dago.

WITT:

Egitateak zientziaren objektuak dira; balioei buruz ezer ez dute esaten, balioak, maiz, erlijioaren edo bestelako esparruen barnean geratzen dira.

HUM:

Hori ikusita —egitateetatik»— ezin da, logikoki, baliorik ondorioztatu behar denik.

KONTR:

Triatze kontrastagarri gisa, bada iritzia: balioak egitateen bidez finkatzen direla. Gertakarien mundua errazago eta argiago ikusten da: adibidez, pelikula baten iraupenari buruz ez dago hainbeste eztabaidatzerik; edertasunaz hitz egitean, ordea, ez dago adostasun horrelakorik.

Misterioa saihesteko, erredukzionismoak maiz edertasuna gertakarietara murrizten du (gertakari ezagunagoak, kasu). Utilitarismoa, zentzu batean, jarrera erredukzionista bat da: teoria honen arabera, ekintza ona da munduaren atsegina handitzen badu —atsegina gertakaritzat hartzen du, neurtzen eta aztertzen du—.

Utilitarismoak ondorioak neurtzen ditu, ez motibazioak; ondoren, horien arabera ekintza on ala txarra den erabakitzen da. Horregatik, utilitarismoak gutxiesten du askotan psikologia moralaren eginkizuna.

Moore eta intuizionismoa

Moorek argudio ospetsu bat luzatu zuen erredukzionismoa kritikatzeko eta dualismoa aldarrikatzeko. Bere ustez, erredukzionismoak erabiltzen dituen argudio guztiak tranpa bat dira: falazia naturalista. Zertan dago tranpa? Balioak gertakariekin definitzean, adibidez "ongia = atsegina", egiten da erredukzioa —eta hortik sortzen da arazoa.

Intuizionismoa: denok dugula intuizio etiko oinarrizko bat aldarrikatzen du. Honek ez du zuzenean zerikusirik zientziarekin. Galdera gakoa da: ba al dago intuizio unibertsalik?

Moorek Wittgensteinen lana miresten zuen. Hala ere, eztabaida filosofikoetan desberdintasunak daude, eta ez da beti erraza ikuspegi dualista edo erredukzionista zein den nagusi. Ikuspegi dualistaren arabera, egitateen ezagutza argia da eta balioen ezagutza iluna; baina egitateak era garden eta absolutuan ulertzea oso konplexua da, eta prozesu horretan baloreak bertan sartzeko aukera dago.

Estetika: subjektibismoa eta objektibismoa

Gustu-kontua (subjektibismoa) eta objektibismoa (ez beti absolutua) kontrastatzen dira: objektibismoak arrazoiak eta argumentuak ematea ahalbidetzen du, subjektibismoak, aldiz, «gustatzen zait» bezalako adierazpen pertsonalagoak sustatzen ditu.

Adibidez — estetika:

«Pelikula hau ona da» esaldian dago eztabaida: ba al dago horren atzean objektibotasun bat, ala besterik gabe gustu pertsonala adierazten da? Askotan bata eta bestea nahasten dira: bati subjektibismoa, besteari objektibismoa egotzi diezaiokegu.

Balioen aniztasuna: relativismoa eta pluralismoa

  • Baloreak: kultura edo norbanakoaren arabera alda daitezke. Adibidez, gorpuak erretzea edo jatea kultura edo ohitura kontu izan daiteke.
  • Erlatibismoa: askotan aldarrikatzen du aniztasuna eta tolerantzia; horrek ordea zaildu egiten du epaitea zer den ondoa edo gaizkia komunitate bakoitzean.
  • Absolutismoa: badago balio bakar bat eta hori ezarri behar dela defendatzen du; honek askotan bestelako balioak baztertzea suposatzen du.
  • Pluralismoa: erlatibismoaren mugekin eta absolutismoaren ukaezintasunarekin tarte bat hartzen du; pluralismoak mugak jartzen ditu, baina aniztasunari errespetua erakusten dio.

Laburbilduz: kontu estetikoak agian ez dira hain erlatiboak edo guztiz subjektiboak; era berean, balio etikoetan aniztasuna dago baina, pluralismoaren ikuspegitik, muga eta oinarri batzuk ezarri daitezke.