Zirkulazio Aparatua: Bihotza, Balbulak eta Arterien Funtzioa

Biología3,38 KB

Zirkulazio Aparatua

Odolak zirkulatzen duen aparatua da. Zelulei beharrezkoak zaizkien elementuak garraiatzeaz arduratzen da, hala nola konposatu energetikoak eta hormonak. Gainera, zirkulazio-aparatua gorputzaren tenperatura homogeneizatzeaz arduratzen da.

Bihotza

Bular-kutxan, barrunbe torazikoan kokatutako giharrezko organo hutsa da. Normalean barrunbe torazikoaren ezkerraldean kokatua dago. Barruan bi trenkada ditu: bata bertikala eta bestea horizontala.

Bihotzaren Barrunbeak

  1. Aurikulak

    Bihotzaren goiko barrunbeei deitzen diegu. Eskuineko aurikula eta ezkerreko aurikula aurkitzen ditugu, trenkada bertikal batez banatuta.

    • Eskuineko aurikula: Goiko kaba-zaina eta beheko kaba-zaina bertan bukatzen dira. Gorputz osoan bildutako odol ez-oxigenatua bihotzera ekartzen dute.
    • Ezkerreko aurikula: Birika-zainak bertan bukatzen dira. Birikietatik odol oxigenatua ekartzen dute.
  2. Bentrikuluak

    Bihotzaren beheko barrunbeak dira, trenkada horizontalaren azpitik daudenak. Trenkada bertikalak bi bentrikulu bereizten ditu. Bentrikuluak osatzen dituen muskulatura aurikuletakoa baino garatuagoa da, bihotzera heltzen den odola bultzatu behar baitute, bai gorputz osora, bai birikietara.

    • Eskuineko bentrikulua: Odol ez-oxigenatua birika-enborrera bultzatzen du.
    • Ezkerreko bentrikulua: Odol oxigenatua aortara bultzatzen du.

Bihotz-Balbulak

Bi balbula nagusi daude, aurikulak eta bentrikuluak komunikatzen dituztenak:

  • Balbula Bikuspidea edo Mitrala: Ezkerreko aurikula eta bentrikulua komunikatzen ditu.
  • Balbula Trikuspidea: Eskuineko aurikula eta bentrikulua elkarrekin komunikatzen ditu.

Bihotzaren Egitura (Geruzak)

Bihotzaren horma hiru geruzaz osatuta dago:

  • Endokardioa: Bihotz barrunbeak barnetik estaltzen dituen geruza.
  • Miokardioa: Erdiko geruza gihartsua da, gihar-zuntz ildaskatuz osatua.
  • Perikardioa: Bihotza kanpotik inguratzen duen geruza.

Bihotz-Bulkada Transmisio Sistema

Sistolean bihotz-muskuluan sortzen diren estimulu elektrikoak bihotzean bertan sortzen dira. Nodo sinoatriala goiko kaba-zainaren zuloaren aurrealdean kokatzen da.

Zirkulazio Koronarioa

Beste organo guztiek bezala, bihotzak funtzionamendurako odola behar du, eta hau arteria koronarioetatik jasotzen du. Arteria hauek zerbaitegatik itxi edo trabatu ezkero, substantzia ezberdinen ekarpenaren beharra sortuko litzateke, O2 nagusiki, gihar-zelulen funtzionamenduan eraginez.

Arteriak

Odolak noranzko zentrifugoa daraman hodi guztiei arteria deitzen diegu, hau da, odola bihotzetik irten eta urruntzen dutenak.

Egitura eta Funtzioa

  • Horma lodi bat dute, geruza desberdinez osatua: elastikoa eta gihartsua nabarmentzen dira.
  • Geruza elastikoak odolaren mugimendua laguntzen du. Adinarekin elastikotasun hau galdu egiten da, eta arterietan presio handiagoa sortzen da.
  • Ponpa kardiakoak eragindako presioa mantentzea eta beste arteria-sare guztira transmititzea lortzen da.

Arteriak estuagoak diren hodietan banatzen dira, kapilarretara heldu arte, zirkulazioaren helburuarekin: zelulekin kontaktuan jartzeko.

Descargar

PDF Word HTML