Zientziaren mugak: falsazionismoa, hermeneutika eta historia

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,96 KB

Mugapenaren auzia

MUGAPENAREN AUZIA Non dago zientziaren eta zientzia ez denaren arteko muga? Berifikazionismoa: teoria bat zientifikotzat jotzeko enpirikoki egiaztatu behar da. Falsazionismoa: teoria zientifikoak gezurtagarria izan behar du, hau da, ezeztatua izateko arriskua hartu behar du.

Jarrera filosofikoa gaur egun

JARRERA FILOSOFIKOA GAUR EGUN: Gaiak proposatzen ditu (galderak); unibertsalista eta diziplinartekoa da (errealitatea bere osotasunean kontuan hartzen saiatzen da). Era berean, kritikoa da (hutsegiteak, falaziak eta manipulazio ideologikoak aurkitu nahi ditu), argigarria da (hizkuntza ongi ez ulertzearen ondorioz sortutako nahasmenei argia ematen die) eta praktikoa da (helburura bideratutako eta gidatuko gaituen jakintza bat behar dugu).

Erdi Aroa

ERDI AROA: Kristautasuna nagusi; filosofiaren eginkizuna kristau-doktrina teologikoaren esanahia argitzen laguntzea zen. Bibliako irakaspenak (egiak) jardun arrazionalaren bidez azaltzen ziren.

Aro Modernoa

ARO MODERNOA: Ezagutzaren teoria eta bi eskola filosofiko nagusi: arrazionalismoa (Descartes — arrazoimena zentzuaren gainetik, matematika ezagutza-eredutzat) eta enpirismoa (Hume — zentzumenek jasotako datuak hartu behar direla arrazoimenaren abiapuntutzat; jaiotzean gure adimena orri txuri bati antzeman, esperientziarekin ikasten da). Errefernzia nagusietakoak: entziklopedia eta argitasunaren joerak.

Aro Garaikidea

ARO GARAIKIDEA — Hermeneutika (Hans-Georg Gadamer): gizakiarekin lotutako gertakari eta esparruak ezin dira deskribapen objektibo soil baten bidez ezagutu; ezinbestean subjektiboa den ulermen edo interpretazio (hermeneutiko) baten bidez gertatzen da. Frankfurteko eskola (Jürgen Habermas): mundu teknifikatuari aurre egiteko erreakzio gisa sortu zen. Teknikaren, zientziaren, kontsumismoaren eta kultura masifikatuaren kritika erradikala proposatzen du, gure gizarteak gizatasuna galtzen duen alderdi oro kritikatzeko helburuarekin.

Logos

LOGOS?

  1. Arrazionala: arrazoiketa logikoetan eta behaketan oinarritzen da; gauzak zehazki zergatik gertatzen diren jakin nahi ditu.
  2. Sistematikoa: ezagutza ordenatuta dago; eta horien osaketak sistema koherente bat osatzen du, inkoherentziarik onartzen ez duena.
  3. Kritikoa: azterketa arrazionalik gabeko ezer ez du onartzen; defendatzen du ezagutza oro arbu daitekeela arrazoiak emanda.

Magia, mitoak, ebidentzia eta intersubjektibitatea

MAGIA: Apaizak jakintza ezkutu eta magiko horren zaindariak ziren, eta jakintza horrek naturako indar apetatsuei aurre egiteko balio zuen; natura manipulatzeko modu bat zen magia haientzat. Ohikoa zen greziarrak orakuluetara joatea: lekua sakratuak ziren, eta bertan jainkoek beren asmoak jakinarazten zituzten, apaizek interpretatzen zituztenak.

MITOAK: Ingurunea ulertzeko ahaleginak ziren; lehen aldiz deskribatzen eta azaltzen zuten mundua (kondairazko pertsonaiak, kontakizun fantastikoak, sortzaile ezezagun eta kolektiboa, eta izaera tradizionala eta akritikoa zutenak).

EBIDENTZIA: Noizean behin, zerbait gezurra izateko aukera ez badago, hori ebidentzia deritzo; kontzeptu hau maiz subjektibotzat hartzen da.

INTERSUBJEKTIBITATEA: Benetakoa da edozein sugetu arrazionalek onartzen badu; komunitatearen adostasunean oinarritu behar du (honek ez du uko egiten horrek gezurra izan daitekeen aukerari).