Bertuteak eta hiri ideala
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,29 KB
TEORIA POLITIKOA*
*POLITIKA ZUZENTASUNAREN BILAKETA BEZALA*
*Platoni ez zaio interesatzen estatuak nolakoak diren jakitea, nolakoak izan beharko luketen zehaztea baizik
*Bere esperientzian politikan ustelkeria eta botere borrokak nagusiak dira eta berak, ordea, justizia zabaltzeko modu bat bilatzen du
*Hiri-estatuan zuzentasuna lortzeko oinarria arimaren teorian eta bertuteetan jartzen du, baita hezkuntza egokian ere
*
ERREPUBLIKA IDAZLANEAN HIRI IDEALA*
Politikari buruzko Platonen gogoetak biltzen dituen testurik aipagarriena Errepublika dugu. Elkarrizketa honetan, erkidego perfektuaren barrutian gizateriarentzat bideratu behar den hezkuntzarik egokienaren ildo nagusiak proposatzen ditu, baita ere bete behar diren baldintzak ere:
Aberastasuna eta txirotasuna desagertu behar dira, hauek baitira ustelkeriarentzako arrazoi nagusiak. Goi-mailako gizarte sail biek, soldaduek eta gobernariek, ez dute ondasunik behar, ezta inolako ordainik ere, bizitzeko behar dituzten bitartekoak salbu. Eskulangileari, berriz, ez zaio jabetza ukatu behar
Gizon eta emakumeak heziketa berdina jasoko dute, bakoitzak gero demostratuko du noraino iristen den; seme-alaba osasuntsuak jaio daitezen, estatuak arautu eta erabakiko du nolako bikoteak sortuko diren. Seme-alaben heziera ere estatuaren ardurapean dago
Baldintza garrantzitsuena hirian zuzentasuna lortzea da eta hau ziurtatzeko hirikideek dagokien eginkizuna betetzeari gogoz lotu behar dute; hainbat dira, eta denak oso garrantzitsuak, hirietan sortzen diren egitekoak, nork bere gaitasunen arabera zeregin aproposenak hautatu behar dituelako, kontuan hartuta estatuaren sorburuko xedea ondasunen ekoizpena eta hirikideen beharrizanei erantzutea dela; gizakiek elkarrenganako beharrizana dutenez, elkarkidetzan bizi eta ekoizkinak sortzeko elkarlanean jardutera jo behar dute. Horrexegatik biltzen dira hiriaren babespean, guztion beharrizan ekonomikoak berdintzeko, nork bere abileziak elkartearen zerbitzura jarriz