Arimaren teoria Platon

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,64 KB

*ARIMAREN TEORIA*DUALISMO ANTROPOLOGIKOA*Gizakiak bi osagai ditu, Platonen iritzian: arima eta gorputza
*
Arima jainkozkoa da, materiagabea, betierekoa eta hilezina (hilezkorra), Ideien munduan egondakoa

*
Gorputza, aldiz, hilkorra, ustelkorra, zantarra eta arimaren kartzela edo hilobia

*PLATONEN DOKTRINA MORALA ARIMAREN TEORIAN OINARRITZEN DA*Platonen ustez arimaren jardueraren oreka eta zuzentasuna jokaera moralaren oinarri izango dira, eta zoriontasuna eskuratzera eramango dute gizakia
Arimaren hilezkortasunari lotzen dio Platonek gorputzaren gaineko arimaren gailentasuna deritzon argudio morala. Arrazoibide honek dioskun legez,

*arima hilkorra izango balitz, heriotza berdina litzateke maltzurkeriaz zein on beharrean jokatzen duenarentzat. Hortaz, jokabide moralak zentzua gal ez dezan, lur honetan ongi jokatzeko eginahala saritu behar da hil ondoren

*PLATONEK, FEDRO ELKARRIZKETAN, HEGODUN GURDIAREN ALEGORIA ERABILTZEN DU ARIMAREN NATURA AZALTZEKO*

*Platonek gure arima hegodun gurdiarekin irudikatzen du, eta hau, jaio baino lehen Ideien mundutik dabil
*Gurdi-gidaria, arimaren zati prestuen eta jasoena, ideiak ezagutzen aritzen da ideien mundutik, eta, horretarako beste bi zatiak bideratu eta zuzendu behar ditu. *Adorea eta borondatea erakusten dituen zaldi zuri eta ederrak arimaren zati oldarkorra (suminezkoa) adierazten du, eta erraz bidera daiteke*Arima irritsuaren berri ematen duen zaldi beltz, txar eta itsusia, grina eta irrika neurrigabeen mende, bideratzen zailagoa da
Edonola ere,
*Bi zaldiak egoki menderatu behar ditu zamaltzainak; bestela, hiru arimen ontasunak orekatzen ez baditu, gizabanakoak ez du zuzentasuna lortzerik izango

Entradas relacionadas: