Falazia motak: linguistikoak, egokitasunezkoak eta datu eskasikoak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 8,79 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentu honek falazien edo sofismen hiru multzo nagusi azaltzen ditu: hizkuntza-falaziak, egokitasunezko falaziak eta datu eskasiko falaziak. Falazia bakoitzaren esanahia azaltzen da, eta ikasleak arrazoibide okerrak bereizten ikasiko du. Falazia eta sofismaren arteko aldea ere azaltzen da: akatsa berariaz egiten bada, sofisma da.
Puntos clave
- Falazia akats bat da. Sofisma berariaz egiten den falazia da, entzuleari ziria sartzeko.
- Falazia linguistikoak hizkuntzan oinarritzen dira: ekibokoak, anfibologia eta homonimia.
- Ekibokoak adierazpenetako zehaztasun falta dela eta gertatzen dira, eta entzuleak gaizki ulertzea eragin dezake.
- Anfibologia proposizio baten zentzu bikoitza da.
- Ad hominem falazian, gezurtatu nahi den ideia defendatzen duen pertsona gaitzesten da.
- Ad misericordiam falazian entzuleen sentimenduak erabiltzen dira konbentzitzeko: errukia, maitasuna edo eskerrona.
- Orokortze desegokia gertatzen da ondorioak premisek baino orokortze handiagoa egiten duenean, batez ere argudio induktiboetan.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
FALAZIA EDO SOFISMAK
Falazia bat baitaratzen duen arrazoibidea ezin onar aiteke baliozkotzat. Batzuetan esatariaren arabera bereizketa hau egiten da. Oker bat egiten badu, besterik gabe, falazia da, baina baldin berariaz egin badu, entzuleari ziria sartzeko, orduan sofismoa da.
Falazia linguistikoak
Ekibokoak: adierazpenetako zehaztasun faltagatik gertatzen dira eta entzuleak gaizki ulertzea eragin dezake.
Anfibologia: proposizio baten zentzu bikoitzean datza, bere eraikuntzan arretarik jarri ez delako gaizki- ulertuak sor ditzakeena.
Homonimia: Hitz baten esanahi bikoitza da. Esate baterako “garbitzea” izan daiteke zikina dagoen zerbaiti edota norbaiti zikinkeria ketzea.
Egokitasunezko falaziak:
Ad hominen: Gezurtatu nahi den ideia defendatzen duen pertsona gaitzestean datza.
Ad baculum: Makilak agintea adierazten du, hots, argudiatzen ari denak entzuleengan daukan boterea edo ahalmena, eta horretan oinarritzen da haien onarpena lortzeko.
Ad misericordiam: Entzuleak konbentzitzeko berauen sentimenduak baliatzea (errukia, maitasuna, eskerrona, etab)
Ad verecundiam: Falazia honek gai jakin bati buruz aditua denak daukan autoritate intelektuala eta morala hartzen du oinarritzat.
Ad populum: Topikoetara jotzen datza, jendeak besterik gabe egiazkotzat daukanera.
Ad ignorantiam: Entzuleak gezurtatu ezin dezakeena egiazkotzat ematean datza.
Datu eskasiako falaziak:
Orokortze desegokia: Ia beti induktiboak diren argudioetan gertatzen da, ondorioan orokortze bat baitaratzen denean era irregularrean, premisan mugak gainditzen dituelako.
Gezurrezko kausa. Falazia hau daukagu, gertatu den zerbaiten kausatzat, zerbait hori baino lehentxeago gertatu dena hartzen denean.
Falazia hau gertatzen da frogak, berariaz, aurkezten ez direnean.
Preguntas frecuentes
Zer da falazia bat?
Arrazoibide bat da, akats bat duena, eta ezin da baliozko gisa onartu. Akatsa berariaz egiten bada, sofisma da.
Zer da ad populum falazia?
Topikoetara jotzen duen falazia da. Jendeak egiazkotzat hartzen duena erabiltzen du argudio gisa.
Zer da gezurrezko kausa?
Gertatu den zerbaiten kausa bezala, zerbait hori baino lehenago gertatu dena hartzen denean gertatzen den falazia da. Falazia hau gertatzen da frogak berariaz aurkezten ez direnean.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.