Zelulak eta Onddoak: Bizidunen Oinarriak eta Sailkapena

Biología2,47 KB

Zelula: Izaki bizidunen oinarrizko unitatea

Zelula izaki bizidunen oinarrizko unitatea da. Ia kasu gehienetan zelulak oso txikiak dira eta mikroskopio bidez baino ezin ditugu ikusi.

Zelularen 3 atal nagusiak

  • Mintza: Geruza mehe bat da, inguratzen duen giro-baldintzetatik babesten duena (adibidez, arrautzaren azala).
  • Zitoplasma: Zelularen osagai nagusia da; mintzaren barnean dagoen gelatinazko masa da eta bizi-funtzioetan parte garrantzitsua hartzen du.
  • Nukleoa: Zitoplasmaren barnean kokatzen da eta zelularen jarduerak kontrolatzen ditu.

Zelula motak

  • Zelula prokariotikoak: Nukleorik ez dutenak; bakterioek izaten dituzte zelula mota hauek.
  • Zelula eukariotikoak: Nukleoa dutenak; onddoek, landareek eta animaliek izaten dituzte.

Bizidunak zelula bakarrekoak edo zelula anitzekoak izan daitezke.

Organismoa eta Espeziea

  • Organismoa: Izaki bizidun bakoitza da.
  • Espeziea: Ezaugarri berdinak dituzten izakiak espezie berekoak dira. Espezie bateko organismoak bere artean ugaltzeko gai dira, eta sortutako bizidun berriak gurasoen antzekoak izango dira.

Onddoen aniztasuna eta ezaugarriak

Onddoak 5 erreinuetako talde garrantzitsuenetako bat dira. 1.000 espezie inguru daude, mundu guztian zabalduta eta ingurune baldintza berezienetan ere bizi dira.

Onddoek ezin dute fotosintesirik egin; beraz, elikadura heterotrofoa dute, beste bizidunengandik edo horien hondakinetatik lortzen baitute elikagaia. Planetako garbiketa-eragile nagusiak dira, hildako izakiak deskonposatu eta berriz erabiltzeko moduan jartzen baitituzte.

Onddoen motak

  1. Onddo bizkarroiak: Zuhaitzen enborretan hazten diren ardagaiak.
  2. Likenak: Onddo eta alga baten elkarketa naturalaren ondorioz sortuak.
  3. Basoko onddoak: Oso ezagunak, askotan zuhaitzekin sinbiosian bizi direnak.
  4. Onddoak industrian: Legamia eta Penicillium-a bezalako onddo mikroskopikoak, hartzidurarako (fermentaziorako) eta antibiotikoak fabrikatzeko erabiltzen direnak.
  5. Zerealen izurriteak: Herdoil onddoa.
  6. Organismo degradatzaileak: Bakterioekin batera, lurzoruetako hondakin organikoen degradatzaile nagusiak.

Descargar

PDF Word HTML