Zelula Eukariotoen Organuluak eta Funtzioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,16 KB

Zelula Eukariotoen Osagaiak

  • Zitoplasma: Zelula-mintza eta nukleoaren artean dagoen espazioa da. Hialoplasma izeneko substantzia likido batez osatuta dago, eta bertan gertatzen dira erreakzio kimikoak.
  • Bakuoloak: Ura, konposatu inorganikoak, molekula organikoak eta zenbait entzima dituen konpartimentu itxiak dira.
  • Zelula-mintza: Zelula kanpo-eraginetatik babesteko eginkizuna du, eta substantzien arteko trukea baldintzatzen du.
  • Mitokondriak: Zelula eukariotoetan dauden baba itxurako organuluak dira. Zelularen energia-beharrak asetzen dituzte eta arnasketa zelularra burutzen dute.
  • Erretikulu endoplasmatikoa: Substantzia toxikoak suntsitzen dituen eta proteinak eta gantzak garraiatu eta biltegiratzen dituen organulua da.
  • Erribosomak: Organulu globularrak dira, eta proteinen sintesian parte hartzen dute.

Nukleoaren Egitura

  • Nukleoaren mintza: Bikoitza izaten da eta zitoplasmarekin substantziak trukatzeko poroak ditu. Material genetikoa isolatzeko eginkizuna betetzen du.
  • Nukleoplasma: Nukleoaren baitan dagoen likidoa da, hialoplasmaren antzekoa. Bertan erreakzio kimikoak gertatzen dira.
  • Kromatina: ADNzko zuntz-sareak eta proteinak dira. Zelularen informazio genetikoa garraiatzen dute. Zelula zatitzean, kromosoma izeneko egiturak eratzen dituzte.
  • Nukleoloak: Nukleoan dauden egitura esferikoak dira; bere funtzioa erribosomak eratzea da.
  • Zuku nuklearra: Hialoplasmaren antzeko substantzia da.

Landare-zelulen Bereizgarriak

  • Bakuoloak: Landare-zeluletan, animalia-zeluletan baino askoz handiagoak dira.
  • Pareta zelularra: Zelula inguratzen duen geruza gotorra da. Zelulei babesa, gogortasuna eta balantze osmotikoa ematen die. Zelulosaz osatuta dago.
  • Kloroplastoak: Landare-zeluletan soilik dauden organuluak dira. Fotosintesiaren prozesuan zeregin garrantzitsua betetzen dute, klorofila baitute.

Entradas relacionadas: