Biriken Fisiologia: Arnasketa Prozesua
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,2 KB
Biriken Aireztapena
Biriken aireztapena minutu batean irteten eta sartzen den bolumena da. Arnas maiztasuna minuturo egiten den arnasketa kopurua da eta 15 inguruan dago. Arnasketa batean sartzen den aire bolumena maiztasunarekin biderkatzen da. Inspirazio bakoitzean aireztatzen dugun aire bolumena eta maiztasuna gorputzaren beharren arabera alda daitezke. Arnas hodietan sartzen den aire bolumen osoak ez du gasen trukean parte hartzen. Badago garraio bideetan kokatzen den eta arnas geruzarekin zerikusirik ez duen aire bolumen bat. Arnas garraiatzeko hodietan kokatzen den aire bolumen honi espazio anatomiko hila deritzo. Aireztapen albeolarra (0,5-0,15)x15=5,25.
Hedapena
Biriketan sartu eta handik ateratzen diren gasak albeoloetik odolera igarotzeko, mintz batzuk zeharkatu behar dituzte. Gasek zeharkatu behar duten arnas geruza atal ezberdinez osatuta dago: pneumozitoak, interstizioa, endotelioa eta eritrozitoak. Gasak kontzentrazio handitik txikira igaroko dira; O₂ kontzentrazio handia dago albeoloetan, beraz, odolera joango da. Bestalde, CO₂-aren kontzentrazioa handiagoa da odolean eta albeoloetara igaroko da.
Gasen Garraioa
O₂ Garraioa
O₂ oxihemoglobina eran garraiatzen da. Oxihemoglobina globulu gorrietako hemoglobina oxigenoarekin konbinatuz eratzen da. Odolak oxihemoglobina ehunetako zeluletara garraiatzen du. Ehunetan, zelula horietako oxigenoaren presio partziala odolaren oxigenoarena baino baxuagoa denez, odoletik O₂ hartzen dute.
CO₂ Garraioa
CO₂-aren garraioa hiru era:
- Bikarbonato eran: odol plasman eta globulu gorrietan CO₂-ak H₂O-rekin erreakzionatzen du, bikarbonato ioia emanez.
- Hemoglobinaren amino taldearekin konbinatuz: karboxihemoglobina eratzen du.
- Disolbatuta: %10 odol plasman disolbatuta garraiatzen da.
Arnasketaren Erregulazioa
Nerbio Kontrola
Arnas maiztasuna eta sakontasuna egoera bakoitzeko beharretara moldatzen da. Erraboilaren arnas-zentroak kontrolatzen du arnas maiztasuna eta arnas sakontasuna. Nerbio zentrotik erritmikoki iristen dira nerbio bulkadak diafragma eta saihetsarteko muskuluetara, hauek erregularki uzkurtuz. Diafragmaren eta saihetsarteko muskuluen nerbioak moztuko bagenitu, arnasketa berehala geldituko litzateke.
Kontrol Kimikoa
Odolaren CO₂-aren kontzentrazioekiko eta odolaren pHarekiko sentikor diren kimiohartzaileek garrantzi handia dute. Odolaren CO₂-aren kontzentrazioa handitzean edo pH-a jaistean, arnas-maiztasuna handitu egiten da. Kimiohartzaileak leku hauetan kokatzen dira: aortaren makoan, karotida arterian eta erraboileko kimiohartzaileen zentroan.
Birikak
Birikak saihets-hezurrek babestutako bi organo bigun dira. Toraxean kokatuta daude, bihotzaren bi alde banatan, eta ezkerrekoa txikiagoa da (bi lobulu). Birika bakoitza pleura izeneko mintz bikoitz batez dago inguratuta; han pleura likidoa dago, eta hari esker birikak arnasgora mugitzen dira. Pleurak birikak babesten ditu kutxa toraxikoaren barnealdeko pareten marruskaduratik.