Zelula eukariotoaren organuluak: mitokondrioa, kloroplastoa eta nukleoa
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 10,08 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentuak zelula eukariotoaren hiru organulu nagusiak azaltzen ditu: kloroplastoak, nukleoa eta kromosomak. Kloroplastoen egitura, fotosintesiaren bi faseak eta plastoen motak aztertzen dira. Nukleoaren egitura, zelula-zikloko formak eta kromatinaren funtzioak ere jorratzen dira.
Puntos clave
- Kloroplastoek klorofila dute eta fotosintesia egiten dute; bi mintzez inguratuta daude eta estroman DNA plastidiala eta 70S erribosomak dituzte.
- Fotosintesiaren argitako fasean ATPa eta oxigenoa sortzen dira; ilunpetako fasean (Calvin zikloa) CO2-a materia organiko bihurtzen da.
- Nukleoa zelula eukariotoen organulu nagusia da; mintz bikoitza du, DNA gordetzen du eta transkripzioa eta erreplikazioa egiten ditu.
- Nukleoloak rRNA sortzen du, eta poro nuklearrek substantzien trukea erregulatzen dute.
- Kromosomak DNAren kondentsazioz sortzen dira histonekin elkartuta; kromatidak zentromeroaren bidez lotuta daude.
- Espezie diploideen zelula somatikoek 2n kromosoma dituzte eta zelula sexualek n.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Mitokondrioen Jatorria
Uste da mitokondrioak zitosolean sinbiosian geratu ziren bakterio fagozitatuetatik sortu zirela.
Kloroplastoak: Egitura eta Funtzioa
Kloroplastoak landare-zelulen ohiko organuluak dira. Klorofila molekulak dituzte, eta fotosintesia egiteko gai dira. Klorofila molekulek argi-energia hartu eta energia kimiko bihurtzen dute, gero materia ez-organikotik materia organikoa sortzeko.
Kloroplastoen Egitura
Estalkia
Klorofilarik gabeko bi mintzez osatuta dago:
- Kanpo-mintz plastidiala
- Mintz arteko eremua
- Barne-mintz plastidiala
Estroma
Barneko ingurunea da, eta honako hauek ditu:
- DNA plastidiala: zirkularra eta helize bikoitzekoa da.
- Erribosomak: 70 S-eko tamaina dute, bakterioen antzekoak dira.
- Almidoi-pikorren eta lipidoen inklusioak.
- Entzimak: CO2-a materia organiko bihurtzen dutenak eta DNAren erreplikazioa eta proteinen sintesia ahalbidetzen dutenak.
Tilakoideak edo Lamelak
Estroma barruan dauden sakulu edo zisternak dira. Tilakoide-mintz deritzo sakulu horien mintzari. Tilakoideen mintzean, pigmentu fotosintetikoak, elektroiak garraiatzen dituztenak eta ATPa sortzen duten ATP sintasak daude.
Kloroplastoen Funtzioa: Fotosintesia
Fotosintesian, kloroplastoen oinarrizko funtzioan, bi fase daude:
Argitako Fasea
Argiaren energia antzematen da, pigmentu fotosintetikoen bidez. Oxigenoa hondakin modura kanporatzen da. Katearen entzimek elektroiak garraiatzen dituzte eta ATP sintasak ATPa sortzen du. Prozesu horri ADParen fotofosforilazio deritzo.
Ilunpetako Fasea (Calvin Zikloa)
Estroman gertatzen da. Aireko CO2-a eta argitako fasean lortutako hidrogeno atomoak eransten zaizkie, aurretik sintetizatutako ATP energiari esker; horrela, materia organikoa sortzen da. Prozesu horri Calvin ziklo deritzo.
Plastoak: Kromoplastoak eta Leukoplastoak
Plastoak landareen eta algen zelula guztiek dituzte, eta substantziak sintetizatzen eta gordetzen dituzte. Mintzez inguratuta daude.
Kromoplastoak
Plasto hauek pigmentuak dituzte. Kloroplastoak klorofila dute.
Leukoplastoak
Plasto koloregabeak dira. Leukoplastoen artean, amiloplastoak ditugu.
Kloroplastoen Jatorria
Kloroplastoak fagozitatutako zinobakterioetatik datoz, sinbiosi-harremana lortuz.
Nukleoa: Egitura eta Funtzio Nagusiak
Nukleoa adierazpen genikoarekin eta DNAren erreplikazioarekin lotuta dagoen organulu eukarioto nagusia da. Zelula eukariotoek bakarrik duten egitura da. Mintz bikoitza du, horri estalki nuklear deritzo, eta zelularen material genetikoa (DNA) bildu egiten du. Nukleoaren barneko inguruneak nukleoplasma izena du. DNA-zuntzak (kromatinak) eta nukleoloa daude. Nukleoan egiten da DNAren transkripzioa, hau da, RNAren sintesia, bai eta DNAren beraren erreplikazioa ere.
Nukleoak Ziklo Zelularrean Hartzen Dituen Formak
Bi forma hartzen ditu:
Nukleoa Interfasean
Nukleoari estalkia ez zaio aldatzen eta kromatina-zuntzak hedatuak ageri dira; atseden-egoeran dagoela esaten da. Nukleoaren jarduera oso handia da fase honetan; DNA-zuntzak erabat hedatuta daude RNArako transkripzioa egiteko. DNAren erreplikazioa ezinbestekoa da zelula zatitu ondoren zelula ume bakoitzak zelula amak zuen DNA kantitate bera jasotzeko.
Nukleoa Zatiketa-Egoeran
Fase laburra da, honako bi zatiketa gertatzen dira:
- Nukleoaren zatiketa edo mitosia.
- Zitoplasmaren zatiketa edo zitozinesia.
Kromatina-zuntzak beren baitan kondentsatzen dira kromosomak eratuz. Estalki nuklearra galdu egiten da.
Nukleoa: Kopurua, Tamaina eta Forma
Alde handiak daude:
Kopurua
Zelula eukariotoak nukleo bakarrekoak izaten dira.
Tamaina
Nukleoaren tamaina ere asko alda daiteke. Zelula oso aktiboek nukleo handiagoa izaten dute, gai asko sortzen direlako. Zelula mota bakoitzerako erlazio nukleoplasmatikoa (ENP) dago; hori nukleoaren bolumenaren eta zitoplasmarenaren arteko erlazioa da. Zelularen zatiketa gertatzen denean, nukleoa zitoplasma osoa ezin kontrolatzeko moduan gera daiteke.
Forma
(Aipatu)
Estalki Nuklearra
Poroak dituen mintz bikoitz bat da.
Estalki Nuklearraren Egitura
- Kanpo-mintza: kanpoko aldean erribosomak dauzka. Erretikulu endoplasmatiko pikordunarekin komunikatuta dago.
- Barne-mintza.
- Poro nuklearrak: estalki nuklear guztian zehar banatuta dauden zulo batzuk dira. Poro nuklearrek azpiunitate erribosomikoen pasaera erregulatzeaz gain, tamaina txikiko proteinena ere erregula dezakete.
Funtzioak
- Nukleoplasma zitosoletik bereizten du.
- Substantzien trukea erregulatzen du poroen bitartez.
Nukleoplasma
Nukleoaren barneko inguruneari nukleoplasma esaten zaio (zitoplasmaren parekoa nukleo barruan). Urez, gatz disolbatuz eta proteinez osatuta dago. Zuntz-proteinen sare batez dago osatua. Nukleoplasmaren barruan gertatzen dira azido erribonukleikoen sintesia eta DNA nuklearraren sintesia edo erreplikazioa.
Nukleoloa
Mintzik gabeko korpuskulu esferiko bat da, eta nukleo interfasikoaren barruan dago. Nukleoloa RNAz eta proteinaz osatuta dago. Azpiunitate erribosomikoak poro nuklearretatik aterako dira, eta proteinak sintetizatzen direnean elkartuko dira.
Nukleoloaren Funtzionamendua
Nukleoloaren funtzioa RNA nukleolarra (nRNA) ekoiztea da; gero, rRNA bihurtzen da.
Kromatina
Nukleoan gehien dagoen substantzia da, DNA-harizpiz osatua. Harizpien kopurua bat dator kromosoma kopuruarekin. Zelula koloratzaile basikoekin tindatzen da. Nukleoaren zatiketa amaitzen denean deskondentsatzen diren kromosometatik eratzen da kromatina.
Kromatina Motak
- Eukromatina: DNA-harizpien paketatze- edo trinkotze-maila 100 eta 300 Å artekoa da. Perlazko lepokoari dagokio, eta aktiboa da.
- Heterokromatina: kromosomek izan ohi duten paketatze-mailaren antzekoa da. Ez da aktiboa, eta paketatze-maila handiagoa du.
Atseden-egoeran dagoen nukleoaren eukromatinari perlazko lepoko edo harizpi nukleosomiko ere esaten zaio.
Kromatinaren Funtzioak
- Organismoaren informazio biologikoa gordetzea (alegia, organismoaren egiturari eta funtzionamenduari buruzko informazioa), eta informazio hori erreplikatzea zelularen zatiketa hasi aurretik, gero ondorengoei pasatzeko.
- Informazio genetiko guztia gordetzea, RNA mota guztiak transkripzio bidez sintetizatzeko, ondoren proteinak sortzeko, eta horien bidez zelularen funtzionamendua kontrolatzeko.
Kromosomak: Egitura eta Kopurua
Zelula eukarioto baten kromosoma helize bikoitzeko DNA molekula bakar baten kondentsazioaren ondorioz sortua da, DNA molekula histonekin elkartzeari esker. Trinkotze-maila handiena da. Kromosomak nukleoan eratzen dira, haren zatiketa hasi aurretik. Makilatxo itxura dute eta koloratzaile basikoekin tindatzen dira.
Kromosoma Kopurua
Kromosoma kopurua konstantea da espezie batean, indibiduo guztietan eta honen zelula somatiko guztietan, baina aldatu egiten da espezie batetik bestera (kopuruak ez digu ezer esaten).
Kromosomen Egitura
Zatiketa zelularra hasten denean, DNA erreplikatu egiten da eta, ondorioz, bi DNA-zuntz berdin-berdinak sortzen dira, eta horiei kromatida esaten zaie. Kromatidak zentromero izeneko puntu batez elkartuta geratzen dira. Kromatidak loturik daude eta bi kromatidako kromosoma osatzen dute. Anafasean, berriz, bi kromatidak banatu egiten dira, eta bakoitzak kromatida bakarreko kromosoma bat eratzen du.
Bi kromatidako kromosomak estugune primario edo zentromero bat du, eta hortik lau beso kromosomiko ateratzen dira; beso horien atal distalak telomero izena du. Zentromeroan, bi egitura proteiniko daude, zinetokoro deritzenak; egitura horiek mikrotubuluei lotuko zaizkie. Estugune sekundarioak daude besoetan, eta telomerotik gertu badaude, muturrean segmentu oso labur bat osatzen dute; horri satelite deritzo.
Kromosomak: Motak eta Funtzioa
Kromosoma Motak (Zentromeroaren Kokapenaren Arabera)
- Kromosoma metazentrikoak: zentromeroa kromosomaren erdi-erdian dago.
- Kromosoma submetazentrikoa: beso kromosomikoen luzera apur bat desberdina da.
- Kromosoma akrozentrikoa: beso kromosomikoen luzera oso desberdina da.
- Kromosoma telozentrikoa: zentromeroa telomeroaren eremuan dago.
Kromosomen Funtzioa
Zelula amaren DNAan dagoen informazio genetikoa zelula alabei transferitzea da, informazio hori aldez aurretik erreplikatu ondoren. Kromosometako DNA ez dago aktibo; hain sendo paketatuta dago, non ezin den transkribatu RNA eratzeko.
Diploidia eta Haploidia
Espezie batzuetan, zelula somatikoek (bikoitiak dira) kromosoma mota bakoitzetik bi ale izaten dituzte; horiei espezie diploide deritze. Zelula somatikoak 2n laburduraren bidez adierazten dira. Bi kromosoma sortetako bat aitarengandik jasotzen da, eta bestea amarengandik. Kromosoma homologo esaten zaie karaktere berberei buruzko informazioa ematen dutenei; informazio hori berdina nahiz desberdina izan daiteke.
Zelula baten kromosoma metafisikoen multzoari kariotipo deritzo.
Espezie diploideetan, zelula sexualak, hala nola gametoak (obuluak eta espermatozoideak), zelula haploideak dira; kromosoma mota bakoitzetik ale bakarra dute eta n laburduraren bidez adierazten dira.
Sexu Kromosomak eta Autosomak
Sexua baldintzatzen duten kromosomei heterokromosoma deritze eta X eta Y letrekin adierazten dira; gainerako kromosomei autosoma esaten zaie.
- XX: emakumeak
- XY: gizonak
Preguntas frecuentes
Zer egiten dute kloroplastoek?
Kloroplastoek fotosintesia egiten dute: klorofilaren bidez argi-energia hartu eta energia kimiko bihurtzen dute, eta CO2-tik materia organikoa sortzen dute.
Zein da nukleoaren funtzio nagusia?
Nukleoak zelularen material genetikoa (DNA) bildu eta gordetzen du, eta bertan gertatzen dira DNAren erreplikazioa eta RNAren transkripzioa.
Zer da kromatida?
Kromatida DNA erreplikatu ondoren sortzen den DNA-zuntz bat da. Bi kromatidak zentromeroaren bidez lotuta daude eta kromosoma bi kromatidakoa osatzen dute.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.