Giza zirkulazio bikoitza eta osoa: zirkulazio txikia, handia eta biriken egitura
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,13 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentuak giza bihotzaren zirkulazio bikoitza eta osoa azaltzen du, zirkulazio txikia (biriketakoa) eta handia (sistemikoa) bereizita. Biriken egitura, pleura, bronkio zuhaitza eta gas trukea ere aztertzen dira, eta ikasleek odolaren ibilbidea eta biriken ezaugarriak ulertuko dituzte.
Puntos clave
- Zirkulazio bikoitza: odolak bi bide independente egiten ditu, zirkulazio txikia eta handia.
- Zirkulazio txikian, ezkerreko bentrikulutik irteten den odol desoxigenatua biriketara doa eta oxigenatuta zain pulmonarretatik ezkerreko aurikulara itzultzen da.
- Zirkulazio handian, ezkerreko bentrikulatik aortara ponpatzen den odol oxigenatua gorputz guztira iristen da kapilarren bidez.
- Kapilarretan oxigenoa eta mantenugaiak zelulei ematen zaizkie, eta karbono dioxidoa eta hondakinak biltzen dira.
- Eskuineko birikak hiru lobulu ditu eta ezkerrekoak bi; bakoitza pleura izeneko mintz bikoitzez inguratuta dago.
- Gas trukea birikaren albeoloetan gertatzen da, bronkio zuhaitzaren amaieran dauden zaku albeolarretan.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Zirkulazio Bihotza: Bikoitza eta Osoa
Gizakiok odol zirkulazio bikoitza eta osoa dugu. Bikoitza da, odolak bi bide independente egiten dituelako: zirkulazio txikia eta handia. Osoa da, oxigenoa daraman odola ez baita inoiz nahasten karbono dioxidoa daramanarekin.
Zirkulazio Txikia (Biriketakoa)
- Ezkerreko bentrikulutik irteten da. Bentrikulak odola ponpatzen du birika arterian zehar, desoxigenatutako odola daraman gorputzeko arteria bakarrenean zehar.
- Arteria hori bitan adarkatzen da: bata eskuineko birikara doa eta bestea ezkerreko birikara.
- Adar horiek birika albeoloetara iristen diren kapilarrez osatutako zuhaitz bat osatzen dute, eta bertan gertatzen da gas trukea.
- Zain kapilarrek oxigenoan aberatsa den odola biltzen dute, eta kapilar horiek elkartu, benulak sortuz.
- Benulak elkartu, lau birika zainak sortu arte.
- Birika zain horiek oxigenatutako odola daramaten gorputzeko zain bakarrak dira. Eskuineko birikatik bi zain irteten dira, eta ezkerretik beste bi. Guztiak bihotzeko ezkerreko aurikulan amaitzen dira.
Zirkulazio Handia (Sistemikoa)
- Ezkerreko bentrikulan hasten da, aurikulatik datorren oxigenatutako odola bertara iristean.
- Sístole bentrikularra gertatzen da eta odola gorputz guztira ponpatzen da aorta arterian barrena.
- Aorta bitan adarkatzen da: adar bat goranzkoa da eta odola burura, sorbaldara eta besoetara darama; beste adar beheranzkoa da, odola gorputzeko gainerako ataletaraino eramanez.
- Aorta adarrezta egiten da arteriolak eratuz, eta hauek kapilarrak eratzen dituzte.
- Kapilarrek oxigenoa eta mantenugaiak eramaten dizkiete zelula guztiei, eta zelula metabolismoaren ondorioz sortutako karbono dioxidoa eta hondakinak biltzen dituzte, benulak eta zainak eratuz.
- Zain horiek karbono asko duen odola eramaten dute eskuineko aurikulan amaitzen diren goiko eta beheko kaba zainetara.
Birikak: Egitura eta Funtzioa
Biriken Deskribapena
Bi organo odoltsu dira, toraxean kokatuta daudenak, bihotzaren alde banatan, eta hainbat desberdintasun dituzte:
- Ezkerreko birika: Eskuinekoa baino txikiagoa da eta bi lobulu ditu.
- Eskuineko birika: Ezkerrekoa baino handiagoa da eta hiru lóbulo ditu.
Babesa eta Egitura
Bakoitza pleura izeneko mintz bikoitz batez dago inguratuta, pleura likidoz beteta. Pleurak toraxaren barnealdeko pareten marruskaduratik birikak babesten ditu.
Bronkio Zuhaitza eta Trukea
Birika, bronkioek eta bronkioloek bronkio zuhaitz egitura osatzen dute. Birika albeoloak zaku albeolarretan biltzen dira eta gas trukea ematen diote. Biriketara birika arteria iristen da, gutxi oxigenatutako odola daramana. Birika zainak irteten dira, oxigenatutako odola daramatenak.
Preguntas frecuentes
Zer da zirkulazio bikoitza eta osoa?
Odolak bi bide independente egiten ditu, zirkulazio txikia eta handia, eta oxigenoa daraman odola ez da inoiz karbono dioxidoa daramanarekin nahasten.
Zein da eskuineko eta ezkerreko birikaren arteko aldea?
Eskuineko birika ezkerrekoa baino handiagoa da eta hiru lobulu ditu, ezkerrekoak bi lobulu baititu.
Zer funtzio du pleurak?
Pleurak birikak babesten ditu toraxaren barnealdeko pareten marruskaduratik, mintz bikoitz likidoz betetako baten bidez.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.