Zelula organuluak: mitokondrioak, kloroplastoak eta zatiketa zelularra azterketa galderak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 14,44 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentu honek zelulen organuluei buruzko azterketa-galderak eta erantzunak biltzen ditu: kloroplastoak, mitokondrioak, erretikulu endoplasmatiko pikortsua eta mintzaren egitura. Mitosiaren faseak ere lantzen dira, irudien ordenarekin eta deskribapenekin. Ikasleak organulu bakoitzaren funtzioa, osaera eta zelula motetan duen banaketa ulertuko ditu.
Puntos clave
- Kloroplastoak mintz bikoitzez mugatuta daude eta fotosintesiaz arduratzen dira, glukosa sintetizatuz CO2 eta H2O erabiliz.
- Kloroplastoak landare eta zelula eukarioto fotosintetikoetan aurkitzen dira, ez untxi-zelulan.
- Mitokondrioen funtzio nagusia energia lortzea da, zelula arnasketaren bidez, eta zelula aerobioetan gertatzen da.
- Mitosian kromosomak bikoiztu eta banatu egiten dira, bi zelula berdin sortuz: profasea, metafasea, anafasea eta telofasea.
- Animalia-zelulak zentriolo ditu eta ez du zelula paretik; landare-zelulek kontrakoa dute.
- Mintzaren egitura mosaiko jariakorraren ereduaren arabera azaltzen da: lipidoen geruza bikoitza eta proteinak.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
2017-Ekaina 2A GALDERA
(A) mikroargazkia arto-
zelula baten barne-ebaki bat da,eta zelula-organulu tipiko bat erakusten du. Organulu horren eskema(B)irudian duzu.
A)Identifika ezazu zer organulu den. Existitzen dira organulu horiek untxi-zeluletan?
Kloroplastoak klorofilaren eraginez kolore berdea duten kromoplasto batzuk dira, eta zelula eukarioto fotosintetikoetan daude. Beraz ez da kloroplastoa untxi-zelulan existituko, landare-zelulan baizik.
b)Zer funtzio dute organulu horiek zelulen metabolismoan? Azaldu ezazu,labur, zer erreakzio biokimiko gertatzen diren haien barnean,zer konposatu sintetizatzen diren eta zer aitzindaritatik abiatuta.
Kloroplastoak mugikorrak dira eta argia jasotzen duen zelularen aldea bilatzen dute. Kloroplasto bakoitza mintzen arteko gunea duen mintz bikoitz batek mugatzen du. Kloroplastoak fotosintesiaz arduratzen dira. Fotosintesi-prozesuaren bidez, zelulek eguzki-argiaren energia jaso, eta glukosa sintetizatzeko erabiltzen dute, CO2-a eta H20-a erabiliz. Metabolismo-energia (ATP) sortzeaz arduratzen da.
Osaera kimikoari dagokionez, estromak honako osagai hauek ditu: 1. DNA bikoitza eta kiribila(kloroplastoetako proteina batzuen sintesia kodetzen du) 2.
Erribosomak (bakterioen erribosomen antz handiagoa dute zitoplasmako erribosomena baino) 3. Almidoi-pikorren moduko inklusioak eta lipido-inklusioak; nukleotidoak… 4. Entzimak, fotosintesiam CO2-a gluzido bilakatzeaz arduratu 5.Kloroplastoaren DNAren informazioa bikoizteko, transkribatzeko eta itzultzeko aukera ematen duten entzimak.
Bilkineko mintzek ez dute klorofilarik. Kanpo mintzak proteina batzuk (porinak) ditu; proteina horiek bideak eratzen dituzte eta, bide horietatik, molekula txikian nahieran heda daitezke. Tilakoideen mintzari dagokionez, %38 lipidoak, %50 proteinak eta %12 pigmentuak(batez ere klorofilak, baina karotenoideak ere). Mitokondrioaren barneko mintzaren eginkizun bera betetzen du, elektroi-garraioan eta ATP sintetasaren bidezko fotofosforilazioa energia-eraketa duen funtzioari dagokionez.
c)Identifika ezazu(B)eskeman(1)etik (4)ra zenbakituta dauden egiturak,eta adieraz ezazu zer funtzio betetzen duen haietako bakoitzak.
1.Kanpoko mintza. 2. Mintzen arteko gunea. 3. Estroma.4. Tilakoideak
2017-Ekaina 2B GALDERA
(A) mikroargazkia animalia-zelula baten barne-ebaki bat da, eta zelula-organulu tipiko bat erakusten du. Organulu horren eskema (B) irudian duzu.
a)Identifika ezazu zer organulu den, eta adieraz ezazu zer zelula motatan dagoen. Arrazoitu erantzunak.
Mitokondrioa da, landare zeluletan (zelula eukarioto guztietan daude eta mitokondrioetan zelulek enegia lortzen dute) daude. Zelula prokariotoetan (zelula prokariotoetan, mitikondrioen funtzioa mesosomek egiten dute).
b)Zer funtzio zelular du organulu horrek? Zer eginkizun du oxigenoak funtzio horretan? Azaldu ezazu, labur, zer erreakzio biokimiko gertatzen diren haren barnean. Arrazoitu erantzunak
Mitokondrioen funtzio nagusia energia lortzea da. Zelula aerobikoek batez ere zelula arnasketaren bidez lortzen dute energia; arnasketa hori mitokondrioko hainbat gunetan gertatzen da.
C)Identifika ezazu(B)eskeman(1)etik (4)ra zenbakituta dauden egiturak
1.Barne-mintza 2. Kanpo-mintza 3. Gangarra 4.Matrize mitokondriala
2017-Uztaila 3B GALDERA
Zatiketa zelularra:
a)Zer zelula-zatiketa mota irudikatu da A-D irudietan? Adierazi zer fase
dituen prozesuak, eta identifika itzazu faseok irudietako bakoitzarekin. Adierazi ea irudiak ordenatuta dauden zelula-zatiketaren faseen arabera. Ordenatu irudiak kronologikoki, hala ez badaude.
Ordena zuzena
2-D-METAFASEA: Kromosomak inoiz baino kondentsatuago daude. Ardatzeko zuntzak kromosometako zinetokoretan lotzen dira, kromosomok zelularen plano ekuatorialean kokatzen dira.
1-B- PROFASEA: Nukleoa desagertu, kromatina-harizpiak agerian gelditu eta amaieran, kromosomak osatuta daude. Ardatza eratzen da zelularen poloetara joan diren zentrioloen bitartean.
4-C-TELOFASEA: kromatidak kromatina- egoerara itzultzen dira; nukleo- mintza eta nukleoloa berriro agertu, eta zitozinesia hasten da. Prozesuaren amaieran, 2n kromosoma duten kromatida bakarreko bi nukleokume egongo dira.
3-A-ANAFASEA: Kromosoma bakoitzeko kromatida bikiak beren zentromeroetan banatzen dira, eta, ardatzeko zuntzak laburtzen direnez, kromosoma sorta bakoitza polo batera doa.
Mitosia, bi zelula berdinen eraketa prozesua da zeinetan kromosomen bikoizketa eta zatiketaren ondorioz hasierako zelularen “kopia” lortzen da.
Ordena: B-A-D-C
B)Deskribatu, labur, C irudian gertatzen ari diren lau prozesu
Kromatidak poloetara migratzea, kromosomak deskiribiltzea(deskiribildu ahala gero eta nekezago ikusten dira), ardatz akromatikoa desantolatzen hasten da eta nlukleoloa eta nukleo-mintza berragertzea(EEko besikuletatik abiatuta eratzen da).
C)Zer ageri da irudian, animalia-zelula bat ala landare-zelula bat? Arrazoitu erantzuna
Animalia zelula da ez baitu zelula paretik eta landare zelulak ez ditu zentriolorik
2016-Uztaila 2A
Animalia-zelula:
a)Marraztu ezazu animalia-zelula bat, eta adieraz itzazu haren organulu eta egitura esanguratsuenak. Zein(tzuk) dira ezberditasun nagusiak animalia-zelula baten eta landare-zelula baten artean, organuluei eta morfologiari dagokienez?
B)Dekriba ezazu, labur, zer funtzio betetzen duten mitokondriak eta erretikulu endoplasmatiko pikortsuak
Mitokondrioetan erreakzio kimikoak gertatzen dira zelulari jardueretako energia emateko. Esan bezala, haien funtzio nagusia energia lortzea da. Zelula aerobioek batez ere, zelula-arnasketaren bidez jasotzen dute energia; arnasketa hori mitokondrioko hainbat gunetan gertatzen da.
Erretikulu endoplasmatikoa pikortsuaren funtzio nagusiak hauek dira:
1. Jariapen-proteinen edo mintzari lotutako proteinen sintesian eta banaketan parte hartzea. 2.Proteinen glukosilazioan esku hartzea.
2010-Ekaina; 2A galdera (2 puntu)
Zeluletan, mintz bakuneko eta mintz bikoitzeko organuluak daude.Azaldu ezazu mintzaren egitura, mosaiko jariakorraren ereduaren arabera.
Egitura horretan lipidoen geruza bikoitz bat dugu, eta horren barruan, molekula proteikoak elkartzen dira. Proteina horiek mintzaren azaleraren bi aldeetan kokaturik egon daitezke, edo haren barruan ere bai. Jariakorra esaten zaio lipidoak eta are proteinak ere saiheska mugitu daitezkeelako geruza bikoitz horretan.
Nagusiki fosfolipidoek, kolesterolak eta glukolipidoek osatzen dute mintza.
Mitokondrioak eta kloroplastoak mintz bikoitzeko organuluak dira. Marraztu bi eskema, eta adierazi zein diren haien atal nagusiak. Aipatu, labur, zein diren organulu horien funtzioak zelulan.
Mitokondrioetan erreakzio kimikoak gertatzen dira zelulari jardueretarako energia emateko.
kloroplastoak fotosintesiaz arduratzen dira, mitokondrioak bezala metabolismo energia sortzeaz ere arduratzen dira.
Preguntas frecuentes
Zein da kloroplastoen funtzio nagusia?
Kloroplastoak fotosintesiaz arduratzen dira: eguzki-argiaren energia jasota glukosa sintetizatzen dute, CO2 eta H2O erabiliz. Horrez gain, metabolismo-energia (ATP) sortzen dute.
Zein da mitokondrioen funtzio nagusia?
Mitokondrioen funtzio nagusia energia lortzea da. Zelula aerobioek zelula-arnasketaren bidez lortzen dute energia, mitokondrioko hainbat gunetan.
Zein fasetan kondentsatuena daude kromosomak mitosian?
Metafasean daude kromosomak kondentsatuena. Kromosomak zelularen plano ekuatorialean kokatzen dira, ardatz-zuntzei lotuta.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.