Faxismoa, nazismoa eta stalinismoa: ezaugarriak eta boterera iristeko bideak
Resumen
Dokumentuak XX. mendeko hiru totalitarismo nagusiak azaltzen ditu: faxismoa, nazismoa eta stalinismoa. Bakoitzaren ezaugarri politiko, ekonomiko eta sozialak laburbiltzen ditu. Gainera, Mussolini, Hitler eta Stalinek nola lortu zuten boterea azaltzen du.
Puntos clave
- Faxismoak demokrazia eta komunismoa gaitzesten zituen, alderdi bakarra ezarri zuen eta estatuaren mende jarri zituen gizabanakoak.
- Nazismoak arrazismoa eta arraza ariarraren nagusitasuna aldarrikatzen zituen, bizi-espazioaren teoriarekin batera.
- Stalinismoak nortasunaren gurtza, izua, purgak eta gulag kontzentrazio-esparruak erabili zituen, eta ekonomia planifikatu zuen bost urteko planen bidez.
- Mussolini Erromarako Ibilaldiaren ondoren iritsi zen gobernura eta diktadura ezarri zuen.
- Hitler kantziler izendatu zuen hauteskunde bidez; Labana Luzeen Gauean etsai guztiak hil zituen 1934an.
- Stalin Lenin hil ondoren nagusitu zen, eta 1929an botere guztia bereganatu zuen.
Faxismoa
- Demokraziaren eta komunismoaren aurka egotea.
- Gizabanakoa estatuaren mende hartzea. Estatuak agintzen zuen guztiaren gainetik, gizabanakoei eskubideak erabat ezabatuz.
- Alderdi politiko bakarra onartzea. Alderdi faxista zen bakarra.
- Indarkeria gorestea. Alderdi faxistaren alde ez zeuden guztiekin indar psikikoa nahiz fisikoa erabiltzen zen, haiekin bukatzeko.
- Irratia eta propaganda erabiltzea. Horrela, iritzi publikoa kontrolpean eduki ahal zuten. Gainera, sinboloek, mitin handiek eta desfileek garrantzi handia zuten herritarrak doktrinatzeko. Hezkuntza ere kontrolpean zuten, modu zorrotz batean irakatsiz.
- Balio nazionalak goraipatzea eta herrien arteko desberdintasunak aldarrikatzea.
- Gerra eta militarismoa goratzea. Horrek nazionalismoa eta espantsionismo orokorra ekarri zituen; Italia inperio kolonial bat sortu behar zela eskatzera iritsi zen.
- Ekonomia estatuaren kontrolpean jartzea, ekonomia autarkia izan zedin.
Nazismoa
- Faxismoaren hainbat ezaugarri zituen, hala nola: demokrazia gaitzestea, buruzagia gorestea, estatua lehenestea, gerra eta gazteria goraipatzea, eta sinboloei eta desfileei garrantzi handia ematea.
- Arrazismoa eta arraza arioaren nagusitasunaren gorespena. Arioa ez zen beste arrazenganako gorrotoa, bereziki juduenganako gorrotoa, Alemaniako zorigaitz guztien errudunak bezala ezartzen baitzituzten.
- Bizi-espazioaren teoria. Arioak konkistatutako beste herrialde batzuetan edozein lekutan bizi ahal ziren.
- Alemania krisialditik irteteko, estatu naziak bere esku zuen ekonomia ardura, baldintza hauek ezarriz:
- Ordena ezarri zuen lantokietan, sindikatu guztiak deseginez eta sindikatu bakarra sortuz; industria ere aktibatu zuen.
- Kanpo-merkataritza bultzatu zuen, ekonomia nazia autarkia bihurtzeko nahiarekin.
- Langabeziari aurre egiteko, herri-lan handiak egin zituen eta etengabe berrarmatzea suspertu zuen. 1936tik aurrera, industria astunaren ekoizpena handitu zen, baina espantsionismoaren mende zegoen, hau da, gerrak egitearen eta beste lurralde batzuk konkistatzearen mende.
Stalinismoa
- Nortasunaren gurtza. Propagandaren bidez Stalinen irudia goratzen zen; bera zen herrialdearen aita. Gainera, etsaien edozein gauza on ezabatzen zen.
- Alderdi Komunistaren boterea sendotzea. Sobieten bidez arlo politikoan parte hartu nahi izanez gero, beharrezkoa zen KPSS alderdiko kide izatea.
- Izua. Edozein aurkaritza isilarazteko erabiltzen zen. Horretaz, NKVD (polizia politikoa) arduratzen zen, ustez iraultzaren aurkakoak zirenak salatuz. Purga handienak 1933 eta 1939 urteen artean egin ziren, eta Moskuko epaiketetan epaitu zituzten antzinako alderdiko hainbat buruzagi.
- Gainera, milaka pertsona kontzentrazio-esparruetara (gulag) bidali zituzten, bortxazko lanak egitera behartuz. Gehienak Siberian zeuden.
- Kulturaren kontrola. KPSSk erabaki zuen artea alderdiaren propagandarako erabiliko zela. Joera ofizial bakarra ezarri zen.
- 1927tik aurrera, Stalinek estatuak ekonomia planifikatu behar zuela proposatu zuen. Orduan, Gosplanak bost urteko planak asmatu zituen. Horietan, lortu beharreko helburu ekonomikoak eta horretarako baliabideak zehazten ziren. Helburua merkataritza autarkia bat lortzea zen. Jarduera guztiak estatuaren menpe geratu ziren, jabetza pribatuak desagertuz.
Nola iritsi ziren boterera
- Mussolini: Era demokratiko batean boterea lortzen saiatu zen, baina azkenean indarkeriaz lortu zuen: kalean presio soziala handitzea eragin zuen, aurkarien kontra biolentzia erabiliz. Orduan, Erromarako Ibilaldia antolatu zuen bere boterea eta indarra erakusteko, eta horren ondorioz gobernura iritsi zen, hurrengo hauteskundeetan irabaziz eta diktadura bat ezarriz.
- Hitler: Hauteskunde sistema baten bidez iritsi zen kantziler izatera. Orduan, Reichstageko sutea eragin ondoren, mesfidantza sortu zen komunistengan, haiei bota baitzieten errua. Botere osoa bereganatu zuen eta beste alderdi politikoak debekatu zituen. Labana Luzeen Gauean, 1934ko ekainean, bere etsai guztiak hil zituen, SA taldeetako kide batzuk barne. Abuztuan, errepublikaren presidente bihurturik, botere absolutuaren jabe izendatu zuen bere burua.
- Stalin: 1924an, Lenin hil ondoren, estatuaren eta alderdiaren zuzendaritza hainbat agintariren menpe geratu zen, hala nola Stalin eta Trotskiren menpe. Baina haien arteko enfrentamenduek, ikusmolde desberdinengatik, Stalin nagusitzea ekarri zuten. 1929an, botere guztia bereganatu zuen eta diktadura bat ezarri zuen.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer ezaugarri zituen faxismoak?
Demokrazia eta komunismoa gaitzetsi zituen, alderdi politiko bakarra onartu zuen, indarkeria goretsi zuen eta ekonomia estatuaren kontrolpean jarri zuen autarkia lortzeko.
Zein izan zen Labana Luzeen Gaua?
1934ko ekainean Hitlerrek bere etsai guztiak hiltzeko egindako operazioa izan zen, SA taldeetako kide batzuk barne. Hitlerrek bere botere absolutua sendotu zuen horrela.
Zer ziren Stalinen bost urteko planak?
Gosplanak asmatutako planak ziren, eta horietan lortu beharreko helburu ekonomikoak eta baliabideak zehazten ziren. Estatuak ekonomia osoa kontrolatzea lortu nahi zuten.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.