1979ko Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren azterketa historikoa eta juridikoa
Resumen
Dokumentuak 1979ko Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren artikulu nagusiak, egitura formala eta testuinguru historikoa aztertzen ditu. Trantsizioaren garaian Estatutuaren aurreko saioak, Konstituzioaren eragina eta 1979ko erreferendumaren ondorioak azaltzen dira. Ikasleak Estatutuaren garrantzia eta eduki juridikoa ulertuko ditu.
Puntos clave
- Estatutua 1979ko abenduaren 18an berretsi zen eta 1979ko urriaren 25ean erreferendum bidez onartu zen.
- Autonomia-erkidegoaren lurraldean Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroa aipatzen dira; Nafarroa ez zen sartu, baina integratzeko aukera irekita geratu zen.
- 6. artikuluak euskara gaztelaniarekin batera hizkuntza ofizial gisa ezartzen du.
- 17. artikuluak lurraldeko segurtasunerako polizia eratzeko eskubidea onartzen du, eta horrek Ertzaintzaren sorrera ekarri zuen.
- Xedapen gehigarriak Euskal Herriaren eskubide historikoak aitortzen ditu eta foruak ez dira deuseztatzen.
- Trantsizioan Eusko Kontseilu Nagusiak eta Adolfo Suárez gobernuak Estatutuaren onarpenean eragin handia izan zuten.
1. Sailkapena
24. Testua. Euskal Herriko Autonomia Estatutua (1979-12-18). Aztergai dugun dokumentu hau Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren zati bat da; hainbat artikulu eta xedapen gehigarri bat biltzen ditu, hain zuzen ere. Egilea kolektiboa izan zen, zehazki 1978an sortutako Eusko Kontseilu Nagusia osatzen zuten kideek idatzia. Dokumentu publikoa da, eta helburu nagusia Euskal Herria autogobernua duen autonomia-erkidego gisa eratu dela jakinaraztea da.
Lehen mailako dokumentua eta iturri historikoa da, gertaerak jazo ziren une berean idatzitakoa baita. Edukiari dagokionez, juridikoa eta politikoa da, autonomia-estatutu bati buruzkoa delako.
Kokapen kronologikoari eta geografikoari dagokionez, dokumentuan azaltzen den bezala, 1979ko abenduaren 18an berretsi zuen erregeak, Adolfo Suárez gobernuburu zela (Joan Karlos erregeak izendatua Arias Navarro ordezkatzeko, joera erreformistakoa). Dena den, Estatutua erreferendum baten bidez onartu zen urte bereko urriaren 25ean.
2. Analisia
Ikuspuntu formaletik aztertuta, testu honetan sarrera bat, sei artikulu eta xedapen gehigarri bat aurkitzen ditugu:
- Sarreran: Estatuburua den Joan Karlos I.a erregeak jakinarazten du Espainiako Gorteek lege organiko hau onartu dutela eta berak berretsi duela.
- 1. artikuluan: Euskal Herria autonomia-erkidego gisa eratu dela dio, Espainiako Estatuaren barruan; hartzen duen izena Euskal Herria edo Euskadi dela, eta hau onartu berria den Konstituziotik datorkiola.
- 2. artikuluan: Autonomia-erkidegoaren lurraldea mugatzen da: Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroak kide izateko eskubidea dute; hau da, foruak gorde zituzten lurralde historikoak. Nafarroa ez zen sartu, baina integratzeko aukera irekita mantentzen da.
- 3. artikuluan: Lurralde bakoitzaren autogobernurako erakunde foralak onartzen dira. Arabaren kasuan mantendu egiten dira, eta Gipuzkoan zein Bizkaian berrezarri. Hemen gogoratu behar dugu Francok azken bi hauek "probintzia traidore" izendatu zituela eta erakunde foralak kendu zizkiela; aldiz, Arabak mantendu egin zituen matxinatuen alde egoteagatik.
- 6. artikuluan: Gaztelaniarekin batera, euskara dela hizkuntza ofiziala eta biztanleek biak ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea dutela dio. Artikulu honekin euskal hizkuntzaren erabilera instituzionalizatzen da, frankismoaren hasieratik debekatuta egon ondoren.
- 17. artikuluan: Lurralde autonomoaren barruko segurtasuna mantentzeko polizia eratzeko eskubidea onartzen da. 1936koan inspiratuta, Ertzaintza sortuko zen 1982an.
- Xedapen gehigarria: Oso garrantzitsua da, honen bitartez Euskal Herriaren eskubide historikoak onartzen baitira. Estatutu hau onartzeak ez du esan nahi orain arteko foruak deuseztatzen direnik.
3. Testuinguru historikoa
3.1. Autonomia lortzeko aurreko saioak
XX. mendearen hasieratik, EAJk estatutua eskuratzeko lana egin zuen. Testuinguru hartan, Eusko Ikaskuntza sortu zen, helburu nagusia Euskal Herrirako autonomia-estatutua prestatzea zuelarik. Hala ere, Espainiako II. Errepublika aldarrikatu arte ez zen ezer lortuko. 1931ko Konstituzioan lurraldeen autonomia-eskubidea onartu zen.
Garai hartan, Eusko Ikaskuntzaren proiektua eta Lizarrako Estatutua aurkeztu ziren, baina ez ziren onartu Konstituzioarekin bat ez zetozelako. Geroago, 1933an, Batzar Kudeatzaileen estatutua aurkeztu zen, baina eskuinak boterea lortzean prozesua gelditu zen. Azkenik, 1936ko Estatutua (Elgetako Estatutua) onartu zen Gerra Zibilaren testuinguruan, eta Jose Antonio Agirre izan zen lehen lehendakaria. Diktadura garaian, ordea, autogobernua eta berezitasun guztiak ezabatu ziren.
3.2. Trantsizioa eta demokraziarako bidea
1975ean Franco hil ondoren, Trantsizioa hasi zen. Arias Navarrok joera inmobilista erakutsi zuen, eta gatazka ugari egon ziren, hala nola Gasteizko sarraskia (1976ko martxoaren 3an) eta Jurramendiko hilketak. Horrek guztiak sinesgarritasuna kendu zion erregimenari.
Ondoren, erregeak Adolfo Suárez izendatu zuen. Hark joera erreformista zuen eta Erreforma Politikoaren Legea bultzatu zuen. 1977ko hauteskundeen ondoren, 1978ko Konstituzioa idatzi zen. Bertan, Espainiaren batasuna eta nazionalitateen autonomia-eskubidea uztartu ziren. Euskadi, Katalunia eta Galizia 151. artikulutik (bide azkarra) joan ziren autogobernu maila handiagoa lortzeko.
Euskal Autonomia Estatutua sortzeko, 1978an Eusko Kontseilu Nagusia eratu zen Ramón Rubialen zuzendaritzapean. 1979ko urriaren 25ean, erreferendum bidez onartu zen estatutua, nahiz eta HBk abstentzioa eskatu (%42koa izan zen) eta Aliantza Popularrak ezezkoa.
4. Ondorioak
Dokumentu hau funtsezkoa da, autonomia lortzeko balio izan zuelako eta autogobernu maila handia suposatzen duelako, betiere Konstituzioaren barruan. Estatutuak onartzea trantsizioaren lorpen handienetakoa izan zen. Euskadik beste erkidegoek baino eskumen handiagoak lortu zituen, abertzaletasun moderatuaren eta gobernuaren erreformismoaren arteko akordioari esker.
1980an lehen hauteskunde autonomikoak egin ziren eta Karlos Garaikoetxea bihurtu zen lehendakari. Gobernu hark hezkuntza, osasuna, polizia eta Kontzertu Ekonomikoa bezalako eskumen garrantzitsuak berreskuratu zituen. Estatutu hau Gernikako Estatutua bezala ezagutzen da eta gaur egun ere indarrean dago.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Noiz onartu zen Euskal Herriko Autonomia Estatutua erreferendum bidez?
1979ko urriaren 25ean onartu zen erreferendum bidez. Erregeak abenduaren 18an berretsi zuen.
Zein hizkuntza dira ofizialak Estatutuaren arabera?
6. artikuluaren arabera, euskara eta gaztelania dira hizkuntza ofizialak, eta biztanleek biak ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea dute.
Zergatik aipatzen da Ertzaintza Estatutuaren 17. artikuluan?
17. artikuluak lurraldeko segurtasunerako polizia eratzeko eskubidea onartzen du, eta horren ondorioz Ertzaintza 1982an sortu zen.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.