Etika eta Morala: Kontzeptuak, Zoriontasuna eta Kanten Betebeharra
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 5,11 KB
Etika eta Moralaren Oinarriak
Morala eta Etika
- Morala (praktikoa): Gizakien ekintza zehatzak arautzen ditu. "Zer egin behar dut?"
- Etika (teorikoa): Moraltzat hartutako arauen hausnarketa da. "Zergatik egin behar dut...?"
Arau Moralaren Ezaugarriak
- Auto-obligazioa: Norberak bere buruari arau hauek betearaztea, autoritateek edo inork behartu gabe.
- Unibertsala: Edozein lekutan, edozeinentzat eta edozein unetan baliagarria.
- Baldintza-gabetasuna: Arau moralek hainbeste erakartzen gaituztenez, betetzen ditugu beste ezer kontuan hartu gabe.
Mendebaldeko Etikaren Sarrera
Garai honetako balioetako batzuk:
- Ontasuna: Komunitatearen aldeko ekintzak egitea.
- Bertutea: Besteen artean nabarmentzen dena.
- Hoberena izatea: Ona izanik, komunitatearen zerbitzuan jarriz hoberena izatea.
Gizakiak moralki jokatzeko, gizartearen onurarako jokatzeko gaitasunak garatzea da helburua.
Intelektualismo Morala (Sokrates)
Ona izateko jakintza eduki behar da. Bertutea jakintzak ematen digu, eta honekin zoriona dator.
Zoriontasunaren Etikak (Antzinaroa)
Antzinaroko bizitzaren aurreko jarrera edo ikuspegia da. Zoriontasuna du helburu, eta dio zorionera garamatzaten ekintzak zuzenak direla, eta urruntzen gaituztenak, berriz, okerrak. Honen barruan bi planteamendu ditugu:
EUDEMONISMOA
Bizitzaren aurreko jarrera edo ikuspegia da, zoriona lortzeko eta gure helburuak lortzeko autoerrealizatuz jokatu behar dugula dioena. Honen barruan:
Aristotelismoa
Zoriontasuna bizitza intelektuala biziz eta jarduera zintzoak gauzatuz lortzen da, egia kontenplatuz eta gauzen zerizana ezagutuz. Horrela, BERTUTEA garatzen da. Bertutea garatzeko ohitura onak landu behar dira ARRAZOIMENA erabiliz, eta horretarako gizarteak heziketa bidez lagundu behar du. Plazerren aurrean gorputzaren eta arimaren arteko oreka mantendu behar da. Zoriona adimena erabiliz lortzen da.
Estoizismoa
Barne lasaitasuna eta auto-kontrola garatzean bertutea garatzen dugu, patuak dakarzkigun arazo eta zoritxarrei aurre egiteko. Geroz eta ondasun gutxiago izan, hobe, menpekotasuna sor dezakeelako gauza asko izateak. Barne poza bilatu behar da.
HEDONISMOA
Zoriona plazerra sentitzeak ekartzen digu, mina eta sufrimendua saihestuz. Honen barruan:
Epikureismoa
Ez da politikan parte hartu behar, atsekabea ekartzen baitu soilik. "Lorategi" izeneko eskola, adiskidetasuna lantzeko. Plazerrak era zuhurrean erabili behar dira, eta mailakatuta badaude, zoriontasunera iristea errazagoa izango da.
Kanten Etika: Betebeharraren Etika
Moralaren arazoa gizakiak kontzientzia izatea da (ekintza onak eta txarrak bereizteko). Beraz, galdetu: "Nola jokatu behar dut?" Erantzuna barnetik dator, norberak bere buruari emana.
Kontzientzia moralaren ardatza Lege Morala da, Betebeharraren Kontzientzia. Ekintza eta moralitateari buruzko proposizioak agindu formapean adierazten dira, inperatibo bidez.
Inperatiboaren Ezaugarriak
- Unibertsala
- Zuk zure buruari besteei eskatzen diezun berdina eskatu beti.
- A priori
- Esperientziara jo gabe hartzen dugun jokabidea, betebeharretan oinarritua.
- Kategorikoa
- Ez du inoiz helburua kontuan hartuko. Baldintza baten menpe jokatzean, ondorioari garrantzia emanez, hipotetikoa litzateke.
- Autonomoa
- Arrazoimenari jarraituz jokatu, gure buruari arauak ezarriz.
Kanten Etikaren Postulatuak
3 postulatu (ezin dira ezagutu, baina haietan pentsatu behar dugu):
- Askatasuna: Askatasunik ez badugu, modu batera jokatzera behartuta egongo ginateke, eta ezingo genuke gure jokabidea moralki epaitu.
- Arimaren Hilezkortasuna: Bizitza honetan gure helburu guztiak bete ezin izan ditugunean pentsatzen dugu honetan.
- Jainkoarenganako Sinesmena: Bertutea eta zoriontasuna elkar ikusteko beharretik sortzen da.
Etika Mota Ezberdinak
- ETIKA FORMALA: Irizpide bat ematen digun etika da. Forma ematen digu soilik, ez edukia. Norberak bere helburuak planteatu behar ditu, eta etika honek horra iristeko bidea adieraziko digu soilik.
- ETIKA HETERONOMOA: Erabakiak kanpokoek esaten dutenaren arabera hartu behar direla dio. Arrazoimena alde batera utzita kanpokoek diotena betetzen da (autoritatea edo ohiturak).
- ETIKA A POSTERIORI: Esperientzian oinarrituz eta hura kontuan hartuz hausnarketa egiten da. Jarrera jakin bat hartuko dugu esperientzian izan dituen ondorioak baloratuz.