Aurkikuntzen Garaia eta Erreforma: XVI. Mendea

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 6,49 KB

Aurkikuntzen Garaia

XV. mendean europarrek munduaren ezaguera oso mugatua zuten:

  • Europa, Mediterraneo eta Itsaso Beltzaren inguruak ezagutzen zituzten.
  • India, Txina eta Japonia existitzen zirela bazekiten.

XV. mendetik aurrera, zenbait itsas espediziori esker, ezaguera hori handitu egin zen.

Esplorazioak Posible Egin Zituzten Arrazoiak

1453an turkiarrek Konstantinopla konkistatu zutenean, europarrek Ekialderako eta Asiarako beste merkataritza-bide batzuk behar zituzten.

Aurrerapen teknikoek nabigazioa hobetu egin zuten:

  • Mapa berriak (portulanoak) garatu zituzten, distantziak eta itsasertzen ezaugarriak jasotzen dituzten mapak.
  • Nabigaziorako orientatzeko tresna berrien erabilpena hedatu zen: iparrorratza, astrolabioa eta koadrantea.
  • Itsasontzi mota berria: karabelak.
    • Oso azkarrak eta maniobrak egiteko hobeak (bi bela mota).
    • Zama-edukiera oso handia zuten (arraunlaririk ez eramatean).

Portugaldarren Esplorazioak

  • Portugaleko errege-erreginek, bereziki Enrike Nabigatzaileak, bultzatuta.
  • Indiarako bide berria bilatzen zuten, Afrika mendebaldeko kostaldea inguratuz.
  • 1498an Vasco de Gama Indiara heldu zen, itsas bidea finkatuz.
  • Portugaldarrak Afrika eta Indiako kostaldetan kokatu ziren.

Gaztelak Bultzatutako Esplorazioak

  • Gaztela eta Aragoiko koroek eta Errege Katolikoek bultzatuta.
  • Indiarako bidea ireki nahi zuten, Ozeano Atlantikoa zeharkatuz eta lurra inguratuz.
  • 1492an Genovako Kristobal Kolon nabigatzailearen espedizioa:
    • Hiru itsasontzitan (Pinta, Niña eta Santa María) joan ziren Indiaren bila.
    • 1492ko urriaren 12an Amerikara iritsi ziren (Japonia zela uste zuten).
  • Hurrengo urtean espedizio ugari egin zituzten lur horiek esploratzeko.
  • 1502an, Ameriko Vespucci nabigatzaile italiarrak lurralde horiek beste kontinente batekoak zirela zehaztu zuen, eta haren omenez Amerika izena eman zioten kontinenteari.

Munduari Lehen Bira (1519)

  • Errege Katolikoek bost ontziko espedizioa bidali zuten, Ozeano Atlantiko eta Ozeano Barearen arteko pasabide bat aurkitzeko eta munduari buelta emateko helburuarekin.
  • Espedizioaren buru: Fernando Magallanes eta haren kontramaisua Juan Sebastian Elkano.
  • Elkanok gidatutako Victoria ontziak, 18 gizonekin, helburua lortu zuen.

Tordesillako Ituna

  • Portugalek eta Gaztela-Aragoik egin zuten ituna, esplorazio eta konkista guneak banatzeko:
    • Portugal: Afrika eta Asiako lurraldeak eta Brasil.
    • Gaztela-Aragoiko Koroa: Ameriketako lurraldeak.

Erreforma

Sarrera

  • Erreforma: XVI. mendean erlijio katolikoaren barnean eman zen zatiketa.
  • Eliza Katolikoari hainbat kritika egin zizkioten:
    • Agintariek zuten luxu eta aberastasunarengatik.
    • Elizako karguak saldu eta erosi egiten zirelako.
    • Erlijioa interpretatzeko askatasunik ez zegoelako.
    • Elizak politikan parte hartzen zuelako.
  • Erreformari hasiera eman zioten Martin Lutherren kritikek Alemanian, eta gero hainbat erreforma-mugimendu hasi ziren.
  • Guztiei protestante deitzen zieten (Aita Santuaren aurka protesta egiteagatik).
  • Erreformatzaile batzuk, gizartean aldaketa iraultzaileak eskatu zituzten:
    • Berdintasuna gizartean eta maila ekonomikoan (aurrekomunistak).
    • Nekazari eta eskulangileen matxinadetan nahastu ziren.

Luteranismoa

  • Martin Luther fraide alemaniarrak sortutakoa.
  • 1515ean kritika gogorrak egin zizkion Aita Santuari 95 Tesiak lanean, eta Aita Santuak eskumikatu egin zuen.
  • Luteranismoaren oinarrizko ideiak:
    • Pertsonak duten fedearen bitartez salbatzen dira (ez egindakoaren ondorioz).
    • Egiaren iturri bakarra Biblia da, eta edonork interpretatu dezake (apaizen edo Elizaren bitartekaritzarik gabe).
    • Katolikoen zazpi sakramenduetatik bataioa eta eukaristia bakarrik onartu.
    • Ez dituzte Ama Birjina eta santuak gurtzen.
    • Aita Santuaren agintea ukatzen dute.
  • Alemanian oso azkar hedatu zen, noble askoren babesa izan zuelako.

Kalbinismoa

  • Joan Kalbin suitzarrak Genevan sortu zuen.
  • Haren oinarrian dagoen ideia berritzailea: predestinazioa.
  • Gainerako ideiak luteranismoaren oso antzekoak dira.
  • Suitzan, Herbehereetan eta Frantzia zein Eskoziako lurraldeetan zabaldu zen.

Eliza Anglikanoa

  • Ingalaterrako Enrike VIII.ak sortu zuen, Aita Santuarekin izandako arazoengatik; azken honek ez ziolako erregeari dibortzioa onartu nahi.
  • 1534an erregeak bere eliza propioa sortu zuen:
    • Erregea da Elizaren buru.
    • Alderdi askotan katolizismoaren oso antzekoa.

Kontraerreforma

  • Eliza Katolikoaren barneko erreforma-mugimendua izan zen.
  • Bi helburu zituen:
    • Erreforma protestantea geldiaraztea.
    • Elizaren funtzionamendua hobetzea.
  • 1545ean Trentoko Kontzilioan abiatu zen.
  • Kontzilioa: Elizaren goi-agintarien batzarra, doktrinari buruzko erabakiak hartzeko.
  • Trenton hartutako erabaki nagusienak:
    • Doktrina katoliko ofiziala berretsi egin zuten:
      • Sakramentuen balioa.
      • Aita Santuaren nagusitasuna eta akatsgabetasuna.
      • Ama Birjina eta santuak gurtzea.
      • Salbazioa lortzeko ekintza onen baliogarritasuna.
    • Apaiztegiak sortu zituzten apaizen prestaketa hobetzeko.
    • Doktrina katolikoa zabaltzeko bide berriak sortzea:
      • Kristau ikasbidea edo katekesia.
      • Erlijiosoek zuzendutako ikastetxeak eta unibertsitateak sortzea.
      • Inprimategiak eta argitaletxeak bultzatzea.
    • Espainian 1478an sortutako Inkisizio eredua Europara zabaltzea, protestanteak eta doktrinaren desbideraketak jazartzeko.
    • Neurri horiek gauzatzeko, erlijio-ordenak berritu eta beste berri batzuk sortu ziren, hala nola Jesusen Lagundia edo Jesuitak:
      • Loiolako San Ignaziok 1540an sortutakoa.
      • Aita Santuaren esanetara, armaden ereduarekin antolatua.
      • Hezkuntzan eta ebanjelizazio-misioetan oso aktiboa.