XVII. Mendeko Filosofia eta Zientzia: Descartes eta Enpirismoa
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 23,9 KB
XVII. Mendeko Egoera Historikoa eta Filosofikoa
Filosofia
Berpizkundea: Ezaugarriak
- a. Itsas teknikaren hobekuntzek aurkikuntza bidaiak bultzatu zituzten.
- b. Unibertsoari buruzko teoria ezberdinak agertzen dira. Kopernikoren bidez, zeinak geozentrismoarekin amaitu eta heliozentrismoa ezarri zuen.
- c. Gutenbergen inprimagailuaren asmakizunak jakintzaren zabalkundea ekarri zuen.
- d. Elizaren hausturak gertatu ziren, gizarte mailan aldaketa asko eraginez.
- e. Nazio-estatuak eta monarkia absolutuak sortu ziren, eta burgesiaren garapena gertatu zen.
- f. Pentsamenduaren arloan, fedearekiko arrazoiaren autonomia defendatu zen, pentsatzeko askatasuna erraztuz. Humanismoa ere agertu zen, gizakia hausnarketen gune bilakatuz eta antzinateko ideiak berpiztuz. Errenazimenduan bide berriak urratu ziren.
Joera Filosofikoak
Aristoteles zein Platonen teoriak dira gehien jarraitzen direnak. Saiakera zabaldu zen, estatua eta zuzenbidea filosofiaren lan-gai izanik. Saiogilerik ospetsuenak Makiavelo («Printzea») eta Tomas Moro («Utopia») izan ziren. Giordano Bruno (1548-1600) – Errenazimenduko filosoforik garrantzitsuena –. Unibertso infinitua defendatu zuen, heliozentrikoa zela baieztatuz. Honek eta panteismoa defendatzeak arazo larriak ekarri zizkioten (heriotza zigorra).
Unibertsoa eta Zientziaren Ikuskera Berria
Pentsamendu libreak unibertsoari buruzko teoria ezberdinak ekarri zituen. Aristotelesek geozentrismoa defendatu zuen. Unibertsoa bi zatitan banatzen zuen: ilargiz gaindiko mundua eta ilargipeko mundua, non bi mugimendu bereizten diren: naturala (gorputzen erorketarena) eta bortitza. Ptolomeoren ekarpena Aristotelesen teoriari oinarri matematikoa ematea izan zen.
Aurreko pentsalarien teorien aurka jo zuen lehena Nikolas Kusakoa izan zen. Haren iritziz, unibertsoa infinitua eta zentrorik gabekoa zen, etengabeko mugimendua zuelarik.
Iraultza Zientifikoa
Haiekin batera, unibertsoaren ikuskera eraldatuak sortu ziren:
- Koperniko (1473-1543). Bera izan zen Lurraren ordez Eguzkia unibertsoaren erdigunean kokatu zuena, nahiz eta hau zirkularra zela pentsatzen jarraitu zuen.
- Kepler (1571-1630). Hiru lege ospetsu ditu:
- Planeten ibilbidea eliptikoa da, ez zirkularra;
- Planeten erradioek azalera berbera estaltzen dute denbora berean;
- Edozein bi planetaren biraketa-periodoak Eguzkirako duten batez besteko distantziarekiko proportzionalak dira.
- F. Bacon (1561-1626). Zientziaren filosofia sortu zuen. Bere helburua zientziaren bidez gizartea eraldatzea zen.
- Helburua, orain, praktikoa izango da: gizakia hobeto bizitzea. Bere hitzetan: «Natura menperatzeko, natura bera obeditu behar da». Hori guztia lortzeko bi zati:
- Erroreak kendu;
- Indukzioa ezarri, gertakarien legeak aurkitzeko.
- Galileo (1564-1642). Astronomia. (Teleskopioa) Eguzki-orbanak, ilargi-mendiak eta Jupiterren sateliteak, besteak beste, aurkitu zituen. Mekanika. Inertzia-printzipioa, gorputzen erorketa eta jaurtigaien ibilbide parabolikoen azalpena eta mugimendua erreferentzia-puntuarekiko erlatiboa delako baieztapena.
Metodo Hipotetiko-Deduktiboa
Hiru pauso ditu:
- Ebazpena:
- Behaketa eta
- abstrakzioa eta idealizazioa;
- Konposaketa:
- hipotesi bat egiten da eta
- hipotesi horien ondorioen dedukzioa dator;
- Baieztapen esperimentala (ez beti).
Metodo hau oinarri batzuetan finkatzen da:
- Natura sinplea da eta, beraz, lege gutxirekin azal daiteke;
- Naturak ordena bat dauka, matematikoki adieraz daitekeena;
- Ezagut daitekeena fenomenoak, gertakariak, dira eta haiek duten erregulartasuna da ezagut dezakeguna, ez besterik.
- Ebazpena:
Descartes: Bizitza
Descartes Frantziako familia noble batean jaio zen. Bere ama bera jaio eta berehala hil zen, eta aitak, hori gainditzen laguntzeko, haurtzain paregabe baten esku utzi zuen René. Ahul eta serio hazi zen, baina, hori bai, gauza ororen zergatiak jakiteko irrikarekin. Bere ahulezia zela eta, aitak Renék heziketa atzeratu zuen, eta zortzi urte bete zituenean jesuiten La Flèche eskolara eraman zuen. Bertan garaiko irakasgaiak (logika, etika, metafisika, historia, zientziak eta literatura) ikasi zituen. Geroago, eta bere kabuz, algebrari eta geometriari ekin zien, «haien probak ziurrak baitira». Ondoren, Poitiersko Unibertsitatera joan zen bere ikasketak jarraitzeko. Bertan, zuzenbidea ikasi zuen. Titulua lortu ondoren, «bere burua eta munduko libururik handienak ezagutzeari ekitea erabaki zuen, gainerako letretako zientziak ahaztuz». Hori burutzeko, Parisera abiatu zen, non matematika ikasi zuen. Hogeita bi urterekin, printze baten armadan sartu zen boluntario, eta Holandara bidali zuten. Bertan, hango matematikari baten laguna bihurtu zen, eta lau hilabete geroago geometria ikasteko metodo berri bat eskaini zion bere lagun berriari. Greziako geometrilarien metodoak ikasi zituen, eta lerroak eta hiru dimensioko irudien bidez hobetzeko asmoa bete zuen. Horretarako, koordenatuak erabili zituen, geometria analitikoa sortuz. 1629an, Holandara bizitzera joan zen, eta filosofia eta matematikaz gain, optika, fisika, kimika, anatomia eta medikuntza ikasi zituen. 1634an, ikasitako guztiarekin, «Mundua» deituriko tratatua idazten hasi zen. Argitaratzeko prest zegoenean, Galileok Inkisizioarekin izandako arazoen berri izan zuen. 1637ko ekainaren 8an, «Metodoaren Diskurtsoa»rekin batera, eta gehigarri gisa, bere geometria analitikoa eman zion munduari. Descartesen ospea zabalduz joan zen, eta Ingalaterra eta Frantziako gorteetara gonbidatu zuten. 1646an, Holandako Egmond herriko lasaitasunean bizitzen zegoenean, Suediako Kristina erreginak bere gortera joateko eskatu zion. 1649ko udazkenean abiatu zen, eta erreginaren ohiturei jarraitzeak (goizeko 5etan esnatzea gela handi eta hotz batean filosofia ikasteko) gaixotzea eta hiltzea ekarri zion.
Descartesen Egitasmo Filosofikoa
Descartesen asmoa gizakion zoriontasuna da. Baina horretarako nola jokatu behar dugun jakitea nahitaezkoa deritzo. Horrek ezagutza ziurra izatea eskatzen du, eta errealitate hori zertan datzan jakin behar dugu. Horregatik, bere lehen urratsak ezagutza ziurra lortzeko asmoarekin emango ditu. Metodo ospetsua proposatzeko arrazoia. Zer existitzen den eta nolakoa den azaltzeari ekingo dio.
Ezagutza
Arrazionalismoa
- Arazorik garrantzitsuena ezagutza da.
- Ezagutzea, arrazionalismoaren ustez, ideiak ezagutzea da.
- Arrazoia baliozko ezagutzaren iturri bakartzat hartzen da.
- Arrazionaltasunaren ezaugarriak dira: objektibotasuna, nabaritasuna, doitasun deduktiboa, beharrezkotasuna eta unibertsaltasuna.
- Matematika jakintza arrazionalaren eredutzat jotzen da.
- Erabateko ziurtasuna nahi du jakintzaren arlo guztietan. Horretarako, matematikak duen bezalako ebidentzia-metodoa bilatzen du.
- Esperientziaren balioaren gutxiespena ezagutza zientifikoa lortzeari begira, zentzumenen datuekiko duen mesfidantzarengatik.
- Jakintzaren batasunaren bilaketa: zientzia, morala eta politika filosofia orokor batean sartuak dira, beti ere arrazoimen autonomoak gidatuta.
- Aurreko guztiaren arrazoia gizabanakoen bizitza modu ziur batean bideratzeko nahia da.
Metodoa
Matematikak erabiltzen zuena hartu zuen ardatz. Metodoa eraikitzeko abiapuntua gizakiok ezagutzeko ditugun bi moduak izan ziren. Bi modu hauek intuizioa eta dedukzioa dira. Intuizioa sinplea, zuzena, bitartekaritzarik gabekoa eta ziurra da. Dedukzioa, aldiz, intuizioen arteko loturak aurkitzen dituen gaitasuna litzateke. Egia arrazoian aurkitzen da. Hori frogaezinak diren axioma batzuetatik abiatzen da. Laburbilduz: Descartesen pentsamenduak hiru pauso hauei jarraitzen die:
- Metodoaren arauak adierazi.
- Metodoaren balioa metafisikoki oinarritu.
- Metodoaren emankortasuna frogatu jakintza-arlo ezberdinetan.
Metodoaren Arauak
- Ebidentziaren araua. Onartu bakarrik ideia argiak eta bereiziak, berez inposatzen direnak eta zalantza izateko aukerarik ez dutenak.
- Analisiaren araua. Arazoa mugatu, zailtasun bakoitza ebazteko behar diren bere elementu sinpleenetan zatituz.
- Sintesiaren araua. Pentsamenduak antolatu, sinpleenetatik hasiz konplexuenetara.
- Egin zenbaketak eta berrikuspenak.
Metodoaren Balioaren Oinarria
Descartesek dakien orori kritika erabatekoa egitea eta arau horrekin ados ez dagoen ezer ez onartzea erabaki zuen. Honi zalantza metodikoa deritzo. Sinestetik haratago joan nahi zuen –hots, ebidentziaraino–. Erabat egiazkoa eta zalantzarik gabekoa den ideia baten bila joatea da. Bi une ditu:
- Teorikoa. Honetan, ezagutza orok duen ziurgabetasuna onartzen da, arrazoi ezberdinengatik:
- Filosofoen arteko eztabaida bukaezinak eta egindako argudio faltsuak.
- Sentipenen engainuak.
- Esnatuta edo lotan gauden erabat ziur egoteko ezintasuna.
- Matematikako egiak zalantzan jarriko lituzkeen Jenio Maltzur baten balizko existentzia.
- Praktikoa. Nabaria ez den oro onartzea ekiditen da. Horrela, zalantza unibertsalera heltzen da, eta horren ondorioz eszeptizismoaren ondoan kokatuta geundeke.
Lehen Egia: Cogitoaren Aurkikuntza
«Cogito»-aren aurkikuntza. Eszeptizismoa ez da ailegatzen, lehendabiziko egia aurkitzen duelako Descartesek. Nabaritasun argia eta bereizia: zalantza edukitzea. Ondorioa: zalantzak dituen subjektu bat existitzen da. Zalantzak izateak, beraz, gure existentzia frogatzen du, eta, gainera, zer nolako existentzia mota dugun adierazten digu. Dena den, «pentsatzen dut, beraz banaiz» delako proposizioak adierazten duena da existitzen naizela baldin eta pentsatzen badut; adierazten duena egia da pentsatzen dudan bitartean. Beraz, pentsatzea eta existitzea batera gertatzen dira. Pentsamendua jarduera denez, jarduteko zerbait behar da, eta, arima, beraz, substantzia da, eta, ikusiko dugunez, Jainkoak sortua eta, ondorioz, finitua. Substantzia, «existitzeko ezeren beharrik ez duena» da.
Ziurtasun Irizpidea
Pentsamenduaren existentzia Metodoaren lehenengo arauarekin ados dagoen egia da. Izan ere, argia eta bereizia den egia da. Argia da, gardena, garbia eta nabaria delako; bereizia da, ezertan oinarritzen ez delako. Egia hori beste edonolako egiaren irizpidea litzateke.
Analisia: Ideiak
Dugun egia bakarra pentsamenduaren existentzia denez, bere jarduera analizatu behar dugu. Analisi horrek dakarkiguna ideiak dira. Ideietan bi eite bereizi behar dira: subjektiboa eta objektiboa. Subjektiboki, ideia guztiak gogoaren egiteak dira, eta, horrela ikusita, berdin-berdinak dira. Objektiboki, ordea, beraien ezberdina den zerbait adierazten dute. Descartesek hiru ideia mota bereizten ditu: kanpokoak, egindakoak eta jatorrizkoak.
- Kanpokoak gure kanpoko edo barneko esperientziaren bidez iristen zaizkigunak dira. Lehendabizikoek suposaturiko kanpoko munduaren berri ekartzen digute; bigarrenek, berriz, gure gorputzaren barnean gertatzen omen zaigunaz.
- Egindakoak giza gogoa sortzeko gai direnak dira, irudimena erabiliz eta ditugun beste ideiak nahasiz.
- Jatorrizkoak ez dira jaiotzerakoan ditugunak, baizik eta gure pentsamenduan daudenak, baina ez kanpotik, ez barrutik, ez gure gogoaren eraginez eratorriak ez direnak. Jatorrizko ideiak dira ezagutza ziurraren bidean aurrera egiteko balio duten bakarrak. Horretarako, fede gaiztoz jokatzen ez duen Jainko baten beharra dugu. Jainkoaren existentzia frogatuz gero, metodoaren lehen egia eta beretik ondorioztatzen den oro oinarrituta egongo da.
Jainkoa
Jainkoaren ideia jatorrizkoa da, ez baitator mundutik ezta irudimenetik ere, hau finitua baita, eta ideia baten kausak ideia beraren maila edo perfekzio berbera, gutxienez, eduki behar du. Beraz, infinitua eta perfekzioaren ideiek infinitua eta perfektua den kausa eduki behar dute, eta hori Jainkoa bakarrik izan daiteke. Beste bi argudio erabili zituen:
- Argudio ontologikoa: Pentsa dezakegun gauza perfektuenari ezin zaio ezer falta, eta, ondorioz, existentzia izan behar du; zeren, horrela ez izatekotan, posible litzateke perfektuagoa den zerbaitetaz pentsatzea, eta, ondorioz, ez litzateke perfektuena izango, kontraesanetan eroriko ginatekeelarik.
- Ni finitua eta inperfektua naiz, zalantzak baititut; nire buruaren kausa banintz, perfekzio guztiak emango nizkiokeen; horrela ez denez, beste norbaitek sortu ninduen, ditudan perfekzio zein inperfekzio guztiekin.
Jainkoa ere substantzia da, benetako substantzia bakarra, infinitua da, perfekzio guztiak bere baitan gordetzen dituelarik.
Metodoaren Emankortasuna: Mundua
Descartesek, Jainkoaren existentziaren bidez, gainerako egiak ziurtatzen ditu. Jainkoa bikaina denez, ezin gaitu engainatu, nabaritasun ororen berme bilakatzen delarik. Beraren bidez, jenio maltzurraren aukera desagertzen da, eta metodoaren lehendabiziko araua finkatuta geratzen da. Kanpoko munduaren existentzia nabaria denez guretzat, Jainkoak horren egia ere ziurtatzen digu. Baina Descartesek nabaritasun hori ezaugarri primarioei bakarrik esleitzen die. Beraz, zabalera eta mugimendua dira munduak dituen ideia argi eta bereizi bakarrak. Mundua ere substantzia da, finitua, eta bere atributuak mugimendua eta zabalera dira. Mundu fisikoa determinista da, eta bertan mekanizista da funtzionatzeko era. Jainkoak munduari mugimendua eman zion sortu zuenean, eta gorputzez gorputz transmititzen da. Horrek espazio hutsaren existentzia ukatzen du, dena beteta egonik. Mugimendua konstante mantentzen da, Jainkoa aldaezina delako eta munduan, sortu zenetik, parte hartzen ez duelako.
Errealitatearen Teoria: Substantzia
Cogitoaren existentziatik abiatuta, hiru definizio proposatzen dizkigu. Definizio hauek ez dira frogatu behar.
- Lehen definizioa substantziarena da. Substantzia berez existitzen dena da, hots, existitzeko ezeren beharrik ez daukana. Bi substantzia mota legoke: infinitua edota sortzailea (Jainkoa) eta finitua edota sortua (arimak eta gorputzak).
- Bigarren definizioa atributuarena da. Atributua sortutako substantziek duten nahitaezko ezaugarria litzateke. Arimaren atributua pentsamendua da, eta gorputzena zabalera. Bestelako ezaugarriak pertsonen araberakoak lirateke.
- Hirugarren definizioa moduarena. Modua substantziek hartzen dituzten adierazpen ezberdinak dira. Adibidez, gorputzen moduak irudiak (errektangularra) eta mugimendua dira.
Gizakia
Jainkoak sortutako bi errealitate edo substantziaz osaturikoa da. Bata, arima litzateke, pentsatzeko gaitasuna duena eta hilezkorra eta askea dena; eta, bestea, gorputza litzateke, munduak dituen ezaugarri berberak dituena. Biak ere, substantziak izateagatik, elkarrekiko independenteak dira, baina nolabaiteko haien arteko erlazioa eta eragina dute. Descartesek guruin pineala erabili zuen. Izan ere, guruin horrek, garunean kokatuta dagoenak, bitartekaritzaren lana egiten du, arimaren aginduak gorputzari transmitituz eta gorputzak dituen sentsazioak arimari helaraziz. Descartesen proposamenak ez du arazoa gainditzen, zeren eta guruin pineala materiala da eta arima, materiagabea. Baina gorputza eta arimaren arteko erlazioa arazoa bada, askatasunarena ere bai. Jainkoak askeak egin gaituela dio Descartesek, baina gure portaera erabat determinatuta dagoen gorputzaren bidez gauzatzen da, eta mundu fisiko eta determinatu batean. Askeak garela berresten du Descartesek, eta horretarako argudioa zalantzaren existentzia da: zalantzak izateko libreak izan behar dugu, eta zalantzak ditugunez, libreki erabakitzeko aukera gugan dago aldez aurretik. Baina askatasun hori eta mundu determinatuaren existentzia nola den posible, Jainkoaren ahalguztiduntasunean uzten du.
Etika
Descartesek ezagutza ez ezik, ekintza ere oinarritu nahi zuen. Bere ideala gure portaera bideratzeko printzipio funtsezkoenak aurkitzea zen. Horretarako proposatzen duen lehendabiziko arau praktikoa arrazoiaz gidatzea da, zuhurtasun bertutearen bidez. Hau pasioen munduko argitasun eta bereizitasun araua litzateke. Bere proposamena gurpil zoroa baino ez da. Laburbilduz: morala egia bilatzean datza, baina horretaz gain, pasioak kontrolatzen dituen bertutea ere nahitaezkoa da. Behin-behineko moral bat utzi zigun, hiru arauetan laburbilduta:
- Herri bakoitzeko legeak eta ohiturak errespetatu behar dira.
- Hartutako erabakietan tinko mantendu behar da.
- Pasioen aurrean arrazoiari jarraitzen saiatu behar da.
Enpirismoaren Ezaugarriak
- Arrazoia, ezagutzeko unean, pasiboa da, ez aktiboa.
- Ezagutza ideien ezagutza da, baina arrazionalismoan ez bezala, jatorrizko ideiarik ez da.
- Esperientzia da ezagutzaren oinarria.
- Ezagutzen dena fenomenoa da.
- Batzuk (Hobbes, Locke eta Berkeley) substantzia ezberdinen existentzia defendatzen dute, Humek substantziarik ez dagoela dio.
- Metafisika kolokan jartzen da.
- Erabiltzen duten metodoa, gehienbat, indukzioa da.
- Fisikak ezin du unibertsala eta beharrezkoa den baliozko ezagutzarik lortu.
- Etika, elkarrekin bizitzeko sentimenduz edota ohituraz egindako arauak dira, arrazoiak zerikusirik ez duelarik.
Enpirismoa: Lockengandik Humengana
Locke (1632-1704)
Lockek arrazionalismoaren jatorrizko ideien existentzia ukatzen du. Argudio nagusi hau erabiltzen du: egongo balira, denok izango genituzke jaiotzen garenetik –eta hau ez da gertatzen–. Ondorioz, esperientziatik dator gure ezagutza osoa, eta esperientziak mugatzen du gure ezagutza.
Ideien Genesia
Ideien genesia ulertzeko:
- Ideia konplexuak ideia sinpleetan deskonposatu.
- Ikertu nola elkartzen diren ideia sinpleak ideia konplexuak eratzeko.
Ideia Motak
Ideiak bi moduz uler daitezke:
- Berehalako pertzepzioaren objektua
- Kanpoko errealitatearen irudikapenak.
Ideiak bi multzo nagusitan sailka daitezke:
Ideia Sinpleak
Ideia sinpleak adimenak pasiboki hartzen dituenak dira. Bi jatorri dute:
- Sentsazioa edo kanpoko esperientzia. Bertan:
- Nolakotasun primarioen ideiak (objektiboak).
- Nolakotasun sekundarioen ideiak (subjektiboak).
- Hausnarketa edo barruko esperientzia.
Ideia Konplexuak
Ideia konplexuak sinpleetatik sortuak diren elkarte edo konbinaketaren bidez. Honetan, adimena aktiboa da, bera baita elkarte zein konbinaketa horiek egiten dituena. Ideia konplexuak izan daitezke:
- Substantziak. Ideia sinpleetatik eratutako ideiak dira, baina guk ideia sinpleak baino ez ditugu hautematen.
- Moduak: substantzietan ematen diren ezaugarriak dira.
- Erlazioak: ideien arteko konparaketak lirateke.
Lockek dioena: Kanpoko errealitatearen irudikapenak izateak kanpoko errealitatearen existentzia suposatzen du, zeren eta ideiak zerbaiten irudikapen badira, zerbait horrek existitu beharko baitu. Horregatik, nahiz eta Descartesen jatorrizko ideiak ez onartu, errealitate berberak defendatzen ditu.
- Nia: nia existitzen da, berari buruzko ziurtasun intuitiboa dugulako.
- Jainkoa: Jainkoaren existentziari buruzko ziurtasun frogagarria dugu.
- Gorputzak: Gorputzen existentziaren ziurtasuna sentipenezkoa da.
Hume (1711-1776)
Humek eduki mental guztiei pertzepzio edo hautemateak deitzen dizkie. Pertzepzio hauek bi motatakoak izan daitezke: inpresioak eta ideiak. Inpresioak sentipen, grina eta hunkipen edo emozioak lirateke, gure buruan zuzenki agertzen zaizkigunak. Inpresioak kanpokoak zein barnekoak izan daitezke. Badira inpresio sinpleak eta konplexuak. Ideiak inpresioen irudiak dira. Ideiak oroimenezkoak edo irudimenezkoak izan daitezke. Ideiak, inpresioetatik datorrenez gero, sinpleak eta konplexuak izan daitezke.
Ideien Elkartea
Ideiak elkar daitezke ideia konplexuagoak sortzeko. Baina elkarte hori ez da edonola gertatzen, lege batzuei jarraitzen baitiete. Elkarte legeak antzekotasuna, hurbiltasuna eta kausa-efektu erlazioa dira.
Ezagutza-Motak
- Ideien erlazioak: kantitate eta proportzioetan oinarriturik eta intuizio bidez ezaguturiko proposizioak dira. Ideien arteko erlazioak egia analitikoak eta «a priori» dira, ondorioz, tautologiakoak, ukapenik ez baitute onartzen. Ezagutza ziurra bai, baina ez digute errealitateari buruz informaziorik ematen.
- Gertatzezko arazoak: kanpoko munduari buruzko proposizioak dira. Hauek informazio berria ematen digute, baina ziurtasunik gabe.
Kontzeptu Metafisikoei Kritika
Descartesek hiru substantzien existentzia onartu zuen, Lockek hiruak berberak ere, baina zertan datzan jakiteko aukerarik onartu gabe, eta Berkeleyek bakarrik arima eta Jainkoa ontzat ematen zituen. Jarraian, Humeren planteamendua azalduko dugu.
Substantziaren Ideia
Alde bereko inpresioen multzo baten elkarteari esker. Humek gure inpresioen kausa substantzia dela ukatzen du, zeren substantzia eta kausa benetako ezagutzak ez baitira.
Niaren Ideia
Descartesek niaren existentzia frogatzeko ez zuen kausalitatea erabiltzen, baizik eta gure jarduera psikikoen oinarria zen berehalako intuizioa zela zioen. Baina orain ere jarduera psikiko zehatz batzuen inpresioak ditugula bakarrik, eta ez haien oinarri batena, baiezta dezake. Elkarteak, kasu honetan, elkarren segidan agertzen diren ideien oroimenean datzanak, oinarria litzatekeen arima, gogamen edo ni baten ilusioa sortzen du gugan.
Jainkoaren Ideia
Jainkoari buruzko inpresio zuzenik ez da, eta, ondorioz, berari buruzko ideia ez dator inpresio batetik, guk sortutako ideia litzatekeelarik. Baina horretaz gain, Jainkoaren existentzia frogatzeko argudio guztiak kausalitate printzipioan oinarritzen dira. Kausalitate printzipioari egindako kritikari jarraituz, argudio guztiak deuseztatzen ditu Humek. Esandako guztiaren ondorioa Humeren eszeptizismoa da.
Ilustrazioaren Ezaugarri Nagusiak
Enpirismoa Ilustrazio garaian garatzen da, eta, ondorioz, bere testuinguru historikoa ezagutzea nahitaezkoa deritzo. Hauexek lirateke Ilustrazioaren ezaugarririk garrantzitsuenak:
- Giza arrazoiarekiko konfiantza. Izan ere, XVIII. mende honetan, arrazoia errealitatea azaltzeko gai dela uste izaten da. Fedea eta teologiaren papera baztertua gertatzen da.
- Erlijioari dagokionez, misterio guztiak desagertzearen aldekoak direnez, aurreko puntuan esandakoari jarraituz, deismoa edo erlijio naturala da, gehienbat, onartzen dena. Jainkoa, teoria honen arabera, sortzailea da, arrazoiak hori erakusten digulako, baina mundua sortu ondoren ez du bertan parte hartzen, gertakariak giza arrazoimenaren pean uzten dituelarik. Beraz, ez dira onartzen Jainkoaren gobernua eta probidentzia. Honetaz gain, agnostizismoa eta ateismoa ere nahiko hedatuak daude.
- Materialismoa agertzen da, eta berarekin lotuta sentsismoa, hots, ezagutza sentipenezko esperientzian oinarritzen dela defendatzen duen teoria. Gizakia ere materialtzat jotzen zuten batzuk, makina baten antzeko funtzionamendua daukana.
- Diderotek eta D’Alembertek Entziklopedia sortu zuten, garai honetako jakintza guztia biltzeko eta ahalik eta gehien zabaltzeko asmoarekin.
- Gizarteari begira, berdintasunaren aldeko bulkada agertzen da Ilustrazioan, honek monarkien aurkako altxamenduak ulertzeko laguntza ematen digularik.
- Emakumeen papera nabarmena da, eta gizarte mailan batzuk lortzen duten ospea aurrekoaren froga da. Haiek ziren oso zabalduta zeuden pentsalarien arteko elkarrizketak antolatzen zituztenak, haiek ere protagonismo izanik. Zientziak izugarrizko garapena izan zuen, batez ere Newtonen ekarpenekin. Bere grabitazio legeak eragina izan zuen Humeren ezagutzaren teorian.