Haitzuloaren mitoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,85 KB

Oihane:


Kaixo guztioi, gu Ane, Ainhoa, Naroa eta ni Oihane gara, eta gaur Platoni buruz hitz egingo dugu. Baina hasi baino lehen pixka bat azalduko dizuegu.

Naroa:


Sarrera

Duela mende asko, zehazki K.A-ko mendeetan errealitatea eta izatearen ikuspuntu ezberdinak zeuden. Garai hartako filosofo bat Platon izan zen. Baina ez zen bakarra izan, beste hainbat filosofo garrantzitsu egon ziren, esate baterako Socrates, Aristoteles, Heraklito…

Ane:


Metafisika

Errealitatea eta izatea aztertzen duena, hau da,

  • Zein da errealitatearen funtsa?

  • Zein da gizadiaren tokia unibertsoan?

  • Zein da objektuen, gertaeren eta lekuen izatea?

  • Bada mundurik adimenetik kanpo?

Metafisikari garrantzitsuenetarikoak Aristoteles eta Platon ontologia gai nagusiz hartuz. Metafisika 3 alderdi lantzen ditu:

  1. Mundua 2 Nia 3 Jainkoa

Ainhoa:


Biografia

Lehen esan bezala, Platoni buruz hitz egingo dugu.  K.A.427an Atenasen jaiotako filosofo bat izan zen, familia noble batena. Aristotelesen maisua izan zen eta Platonek bere jakintza guztiak Socratesengatik ikasi zituen, hau da, Socrates Platonen irakaslea izan zen eta Aristoteles Platonen ikaslea.

Bere filosofia ez zuen ezer esaten politikari buruz, ez kosmoaren sorrerari buruz, ezta gizakiaren nondik norakoak.

Naroa:


Platonen ustez errealitatea bi zatitan zegoen banatuta; ideien mundua, hau da, arrazoia, eta zentzuen mundua, hau da, zentzumenekin perzibitu ditzakegun objektuak, objektu fisikoak.

Oihane:


Haitzuloaren mitoa azalduko dizuegu Naroak eta biok. “La república” liburuan agertzen da azalduta. Liburu honek Platonen ospetsuenetarikoa izan zen eta 380. Urtean k.A publikatu zuen.

Haitzuloaren mitoa.

Oihane:


Haitzuloaren mitoak esaten duen moduan, bazeuden haitzuloaren hormari begira pertsona batzuk. Lotuta zeuden, ezin ziren mugitu. Soilik ikusten zuten haitzuloaren horma.

Beraiek kokatuta zeuden atzekaldean sua zeukaten, eta suaren aurrean horma. Hemengo argazkietan ikusi dezakezuen moduan.

Beraz, soilik itzalak ikusteko gai ziren.

Hormaren atzetik pertsonak pasatzen ziren, buruan objektuekin, baina lotuta zeuden pertsonak ezin zutenez hori ikusi, errealitatea beraiek ikusten zutena zela uste zuten. Itzalak besterik ez zituzten ikusten eta.

Naroa:


Baina egun batean, lotuta zeuden pertsonetako bat askatu zen eta haitzulotik irten zen. Askatu zen pertsona ohituta zegoen iluntasunean bizitzera, hau da, bere errealitatea itzalak ziren, horregatik irten zenean eguzkiaren argitasunagatik ezin izan zuen ezer ikusi. Irudian ikusi dezakezuen moduan. Gaua iritsi zenean haitzulotik kanpo zegoen guztia ikusi zuen ilargiaren argiarekin, harriturik geratu zen ikusten zuenarekin. Horregatik berriz eguna egin zenean, haitzulora bueltatu zen berarekin lotuta zeuden pertsonei ikusitakoa azaltzeko.

Baina ez zioten jaramonik egin. Askatu egin zen gizona behin eta berriz esaten zien beraiek haitzuloan ikusten zutena ez zela errealitatea, haitzuloaren kanpoaldean zegoena errealitatea zela baizik. Haitzuloan zeudenak esaten zuena gezurra zela uste zuten.


Entradas relacionadas: