XIX. eta XX. mendeko bertsolaritza: bilakaera eta garrantzia
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,97 KB
XIX. mendeko bertsolariak eta haien estimazioa
1.- Zeintzuk izan ziren XIX. mendean nagusitu ziren bertsolariak? Nolako estimazioa zuten gizartean? Eta eskolatuen artean?
XIX. mendeko bertsolari nagusien artean “Xenpelar”, “Iparragirre”, “Bilintx”, “Etxaun” eta Oxalde ditugu. Hauen estimazioa gizartean handia zen, herritarrek haien poemei esker gerraren nondik norakoen berri zutelako. Herri xeheak bertsotarako zaletasun handia erakutsi zuen arren, jende ikasiaren harrera ez zen beti hain abegitsua izan.
Garbizaletasunaren eragina bertsolaritzan
2.- Zein zen purista edo garbizaleen iritzia? Zertan eragin zion bertsolaritzari joera garbizaleak?
Indartuz zihoan garbizaletasun linguistikoak ez zion bertso munduari mesederik ekarri; bertsolarien euskara mordoilegia zen puristen belarrietarako eta itsuegi zeuden bertsoen alderdi onak ikusteko.
Txirritaren garaiko bertsolariak
3.- Eman Txirritaren garaiko bertsolarien egoera. Aipatu hiru izen. Zergatik da hain garrantzitsua Txirrita bere ofizioan?
XX. mendeko lehen hamarkadetan bertsolarien prestigioak apur bat egin zuen behera. Baserritarren bizimodu latza bizitzea tokatu zitzaien eta gainera, istilu eta gatazken lekuko izan ziren (Adib. Lehen Mundu Gerra).
- Gaztelu
- Saiburu
- Teilleri Txiki
Sasoi hartan Euskal Herriko ia bazter guztietan kantatu zuen bertsolari honek. Ia denean zen ona: bat-bateko bertsoetan eta idatziz jarritakoetan, gai jostalari nahiz serioetan, bakarrean zein lagun artean.
Urretxindorra eta euskara
5.- Nor da “Urretxindorra”? (82 or. “Euzkera maitagarria” testua) Nola ikusten du euskara?
Kepa Enbeita "Urretxindorra" muxikarra da testu honen egilea. Batzuetan puristen euskara "garbia" erabiltzen zuen arren, entzunlegoarengana erraz heltzen zekien bertsolari honek.
Testu honetan euskaraz mintzo behar garela aldarrikatzen du, maite badugu behintzat. Gainerako hizkuntzak ikastea garrantzitsua bada ere, maite dugun euskarari lehentasuna eman behar diogu eta erabili, gaur egun bezala.
Bertsolari txapelketen sorrera
6.- Nola sortu ziren bertsolarien arteko txapelketak? Eta lehen txapeldunak, nortzuk izan ziren?
Lekuonaren hitzaldiak euskaltzaleen artean izan zituen ondorioen eraginez, Errepublikaren amaiera aldera Donostian Euskaltzaleak eta Eusko Gaztedia erakundeetako partaideek “Bertsolari-Egunak” izeneko bertso txapelketa sortu zuten. Lehen txapeldunak Iñaki Elizamendi “Basarri” (I) eta Txirrita (II) izan ziren.
Lekuona eta Makazagaren ekimenak
7.- Eta bertsoak airean ez ezik, liburuetan ere zabaldu ziren. Azaldu Lekuona eta Makazagaren ekimenak.
Manuel Lekuonak bertsolaritzaren prestigioa hobetzeko urrats garrantzitsua eman zuen, izan ere, landugabearen huskeriak izatearen prentsamendu hori ezabatu zuen. 1930ean Bergarako Eusko Ikaskuntzaren V. biltzarrean ahozko literaturari buruzko hitzaldi bikaina eman zuen eta ondoren horri buruzko liburua kaleratu zuen “Literatura oral euskérica”.
Juan Jose Makazaga ez zen bertsolaria baina asko egin zuen bertsolaritzaren alde. Inprimatzailea zen eta bertso asko kaleratu zituen. Gainera, bertso grinak bultzatuta “Bertsi berri”-z osatutako sortak ere atera zituen, bai eta BERTSOLARIYA aldizkaria.
Bertsolarien prestigioaren bilakaera
8.- Unitate honetan aipatzen den bertsolarien prestigioan eta estimazioan, zure ustez badago bilakaerarik gaur arte?
Ez, ez dago aldaketarik. Gaur egun ere badute haien prestigioa, baina esan beharra dago komunikabideei esker errazagoa dela haiei buruzko informazioa lortzea.
Gaur egungo txapelketak
9.- Badakizu gaur egun nola egiten diren bertsolarien txapelketak?
Gaur egun eskualdekako txapelketak egiten dira eta haietatik ateratzen diren irabazleak Euskal Herria mailako txapelketara.