Euskarazko Egitura Gramatikalak: Konparazioa eta Murrizketa

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 5,2 KB

Hurrengo esaldiek euskarazko konparazio, lehentasun, murrizketa eta modu adierazleak nola erabiltzen diren erakusten dute. Egitura hauek ezinbestekoak dira hizkuntzaren ñabardurak ulertzeko.

Konparazioa eta Lehentasuna

Euskarazko konparazioak eta lehentasunak adierazteko hainbat egitura erabiltzen dira, hala nola baino, bezain, adina eta aldean.

Konparazioa eta Superlatiboa (Baino, Aldean)

  • Ez omen da gizaki zoriontsuagorik osasuna, maitasuna eta dirua dituena baino.
  • Hogei urterekin, zuen aldean, lan gogorrak egiten genituen.
  • Zuk, nirearen aldean, kotxe handia duzu.
  • Zure gurasoak, nireen aldean, oso modernoak dira.
  • Hamar mila pezeta gorabehera, urte amaieran ez gara orain baino txiroago izango.
  • Ez da emakume hori baino aberatsagorik.
  • Liburu kontuan, zenbait txoriburuk idazten duten guztia sinestea baino kalte handiagorik ez legoke.

Lehentasuna (Nahiago... Baino)

  • Besteek nola jaten zuten ikustea gogokoago zuen amonak berak mahaian eserita jatea baino.
  • Janari onak jatea ez zaio ardo finak edatea baino gutxiago gustatzen.
  • Nik alargun alaia nahiago dut emazte tristea baino.
  • Nahiago dut hamaika urte genitueneko begirada xaloa, oraingo etsipenezkoa baino.

Berdintasuna eta Nahikotasuna (Bezain, Adina)

  • Bi etxe erosteko adina diru irabazten al du, ba?
  • Ez dabil berak uste bezain sendo ebakuntzaren ondoren.
  • Mikelek ez du Aitorrek adinako trebetasunik.
  • Gaur ez dabil atzo adinako haizerik.
  • Orrialde horiek liburu bat osatzeko adina ez zirenez, testua luzatu egin behar zuela zioen.
  • Zuen altzari berriak, modako aldizkarietan ikusten direnak bezain ikusgarriak dira benetan.
  • Norberak egitea bezain nekagarria da alferrak noiz egingo duen zain egotea.
  • Irakurketa hau ez zait beste hori adina interesatzen.
  • Eskuinaz bezain ondo ematen omen dio baloiari ezkerraz ere.

Murrizketa, Gehikuntza eta Modua

Murrizketa eta Salbuespena (Baino ez, Izan ezik, Besterik ez)

  • Guk egindakoaren ondoren, afaritxo bat bederen ordain dezatela.
  • Ainhoak izan ezik, denok jarri dugu dirua.
  • Domingok bi pentsakizun baino ez zituen buruan: dirua eta apustuak.
  • Behar zuenean lagundu ez izana beste penarik ez dut.
  • Berak baino ezin du hori erabaki.
  • Hamar baino ez ziren izango une hartan tabernan zeuden bezeroak.
  • Besterik ez genuen behar gure ametsak betiko gal zitezen!
  • Aurten adiskideek ekarri dizkidatenak ez dira opariak izan, nahigabeak baino.
  • Eskutitzak irakurri besterik ez zuen amaren estuasuna eta nahigabea sumatzeko.

Gehikuntza eta Kontrastea (Ez ezik, Gain, Beharrean)

  • Gizonezkoak egurretara ez joateaz gain, uko egiten zioten mendiko belardiak segatzeari.
  • Telebista kate honetan ez ezik, besteetan ere lelokeriak entzun daitezke.
  • Eztabaidetan beti ere apaltasuna adierazten zuen, baita solasaldi gozoetan ere.
  • Gure txirrindulari ezagunak tropelaren aurrean tinko eta erne ibili beharrean, atzean eta erdi lotan ibili ziren.
  • Irribarrea zabaldu ez ezik, begiak bizi-bizi jarri ere egin zitzaizkion, ideia dibertigarriren bat bururatu balitzaio bezala.
  • Museo horretan umeek hainbat gauza ikusteaz gain, ikasi ere egiten dute.
  • Garai bateko idazleek ez ezik, oraingo zenbaitek ere eleberri mardulak idatzi ohi dituzte.

Modua eta Baldintza (Bezala, Ezean, Zenbat eta... Orduan eta)

  • Saia zaitezte ahalik eta ondoen egiten.
  • Mikelek aberatsarena egiten du lagunen aurrean.
  • Sendagileak bere burua zaintzeko esan zionetik zer jan, ezta zer edan ere ez dakiela dabil.
  • Emaztea hil zitzaionetik zer egin ez dakiela ematen ditu egunak.
  • Aldi batean egon zen zain, baina laguna ageri ez zenez, luze iritzita, hoska hasi zen batetik bestera zebilela.
  • Zenbat eta urrunago Zabaleta baserritik, orduan eta bizimodu nagiagoa izaten zuen gure gazteak.
  • Tximista kiskalgarria alboan erori balitzaio bezala hartu zuen berria Joxek.
  • Errugbian, beste zenbait kiroletan ez bezala, indarra da ezaugarri nagusia.
  • Lotsaren lotsaz, zer esan behar nuen ez nekiela inguratu nintzaien lagunei.
  • Oheratu egin da gibelandi hori, berari ezer gertatu ez balitzaio bezala.
  • Haserre antzean hartu ninduen etxean.