Euskarazko Perpaus Konplexuak: Adibideak eta Egiturak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,13 KB
Euskarazko Perpaus Eredugarriak
Hona hemen euskarazko perpaus konplexu eta egitura sintaktiko anitzen adibide-zerrenda, gaika antolatuta. Baliagarria da hizkuntzaren aberastasuna eta adierazkortasuna ulertzeko.
Mendeko Perpaus Erlatiboak eta Egitura Baliokideak
- Asper eginda bukatu dute ezagutu zituzten lagun berriekin.
- Urria da artoak burutu eta enarak buztantzen diren urte-sasoia.
- Ez dago auzokiderik guk atzo etxean egindakoa jakingo ez duenik.
- Hona hemen ene semerik maitatuena, zeinarengan jarri baititut ene hobespen guztiak.
- Gure artean bada zuk baino gutxiago lan egin eta gehiago irabazten duenik.
- Handik gertu ezagutzen dudan herri eder batera eramango zaitut oporretan.
- Badira lan eta lan aritzea gustatzen zaienak.
- Ez dago institutuko zuzendariak azaldutako asmoa onartu ez duen ikaslerik.
- Harekin ezkontzeko gogoa zuen.
- Gogora dezala nire aurkakoak nire asmoak bete egiten dituzten horietakoa naizela ni.
- Lagunek zuei kontatu zizkizueten xelebrekeriek zeharo harrituta utzi zintuzteten.
- Batzuek, zer agintzen duten goikoek, haien esanetara makurtzeko joera izaten dute.
- Ez dago nobelarik gaurko Euskal Herriari buruz nola edo hala mintzatzen ez denik.
- Bada nahi duena egin ezin duenik.
- Norbaitek erantzun diezaiola orain nik egin dudan galderari.
- Etengabe hizketan ari zaren hori, isil zaitez!
- Ikusten duen edozeinekin geldituko da hizketan.
- Ihes egin nahi eta nora joanik ez daukan norbaiten istorioa da nobelak kontatzen diguna.
- Ez dago biztanlerik mediku berria etorriko zaiela ez dakienik.
- Legea lege delarik, auzia eskualdeko auzitegira pasako da, non epaiketa egingo baitzaio.
Harridura-perpausak eta Adierazpen Indartsuak
- Bi mutil sartu ziren, zein baino zein morroskoagoa.
- Estuasun hartan erokeria bat egiteko zorian egon zen!
- Horra non etorri zaidan eta barkamena eskatu!
- Baietz berriz ere etxeko lanak egin gabe etorri!
- Gaueko orduotan kalera ateratzea pentsatzea ere!
- Urduri baino urduriago dago eta ez dago bera lasaitzerik.
- Nola pentsa dezakezu zu bezalako zahar batek gazteek egin ezin dutena egitea!
- Andoni ezagutuko ez dut, ba!
- Nola pentsa zenezakeen leihatila atzean zeuden txoro haiek zuri arazoa konponduko zizutela!
- Hori itxura tarta horrek daukana!
- Hori pena hartu duena berria jakin duenean!
- Edozer egingo nuke nire arreba ezkonduta ikusteko.
- Hamaika laztan eta igurtzi jasotakoa zen haur hura!
- Bizitza osoan aurreratutako sosak era horretan xahutzea ere!
- Ez dago kristaurik hori ulertuko duenik!
- Hain azkar etsita, ona zaude zu zeure burua gobernatzeko!
- Nola ukatu produktu asko eta asko telebistak saltzen dituela bere zulotxotik!
Zeharkako Estiloa, Usteak eta Zurrumurruak
- Aitak esan zuenez, berari tokatu zitzaion eta berak zeukan joan beharra, bestela sugea haserretu egingo baitzen.
- Ez omen daukagu biharko zertan bukatu.
- Bizimodu berria aurkituko zuelakoan hartu omen zuen Ameriketarako bidea.
- Gure umeek, musikarako joera badute ere, ez dut uste beste lanak utzi beharko lituzketenik.
- Zu atzo pertsonal-buruarekin hizketan aritu zinen zurrumurrua zabaldu da.
- Aurten etxea erosi ahal izango dugulako ustea dugu.
- Ez zenekiten Patxi apaiz egitekotan dabilela, ala?
- Ikertzaileen artean, gizakia hasieran barazkijalea zen ustea jabetu da azken bolada honetan.
- Badirudi zuzendariak biharko bilera deituko duela.
- Badirudi musika-kaxa hartan herri-kanta alemaniar bat zegoela.
- Akerraren pertsonifikazioa omen da Matxin izena.
- Istripuan bi lagun hil diren berria zabaldu da.
- Badakizu derrigor egin behar duzuna.
- Hurrengo urteak oso euri gutxikoak izango omen dira.
- Izugarrizko makilakada eman zion lapurra zelakoan.
- Mundu honetan, aurrera jende gogorrak egiten duen ustea izan zuen gaztetan, baita zahartzaroan ere.
- Ez dirudi jendeak leporaino beteko dituenik enparantza, kale eta tabernak.