Euskal Olerkigintza Garaikidea: Mirande, Aresti eta 70-80ko hamarkadak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,06 KB
Mendearen Amaierako Olerkigintza
Jon Mirande
Guraso zuberotarrak zituen. Ez zuen euskara ama hizkuntza, eta beraz, beste hamalau hizkuntza bezala ikasi zuen. Parisen jaio zen 1925ean, eta bere bizitza osoa han eman zuen; 1975eko Gabonetan hil zen bere etxean. Kultura handiko idazlea zen. Ez zuen poesia libururik argitaratu. Euskal moralitatearen oinarrien kontra joan zen, eta horregatik ez zuen Euskal Herrian tokirik aurkitu. Euskalduna sentitzen zen, baina hala ere, kristautasunaren, erlijioaren eta moralitatearen aurka joan zen. Paganotasuna aldarrikatu zuen. Miranderen unibertsoan ez dago maitasunik, eta hutsune hori sexuak betetzen du. Mirandek ezaugarri estilistiko bat du garrantzitsuen, eta hori itsusiaren estetika da. Kontrastea egiten du ederraren eta itsusiaren artean. Ironia eta umore beltza erabiltzen ditu, Cortázarren ustez. Hoskidetasuna eta erritmoa ere erabiltzen ditu. Sinbolismoari ere garrantzia ematen dio. Azkenik, jarrera probokatiboa zuen.
Gabriel Aresti
Bilbotarra, baina erdalduna. Euskararen eta euskal kulturaren alde zegoen. Euskal kulturaren idazle garrantzitsu eta aipagarria da. Burgesak iraindu eta haiei buruz gauza txarrak esaten zituen. Poesia sinbolismotik hasi zuen ibilbidea. Ez zuen arrakasta handia izan, baina hala ere, geroko gaztediak hartu eta berreskuratu ostean, oso garrantzitsua izan zen. Bigarren aroan "Harri" trilogia idatzi zuen: Harri eta Herri, Euskal Harria eta Harrizko Herri Hau. Azkena bera hil ondoren argitaratu zen. Poesia sozialaren eragina du. Euskal Herriko egoera salatu nahi du. Estilo erraza, zuzena eta sinplea.
Arestiren ondoren zer? 70eko hamarkada
70eko hamarkadan Arestiren irudia itzaltzen doa, eta berarekin aurreko hamarkadako idazle eta olerkari guztiak. Idazle berriak agertzen dira; garrantzitsuenak Mikel Lasa eta Xabier Lete dira.
Mikel Lasa
Bera dugu hiru idazleon artean gaitasun lirikoa gehien garatu duena. Sinbolismotik existentzialismora eraman zuen bere obra. Hasieran poesia sozialak zuen garrantzia, baina aldatzen joan zen.
Xabier Lete
Lehenengo liburua, Egunetik egunera orduen gurpillean izenekoa, poesia soziala landu zuen. Bigarrenean poesiari buruzko gogoetak egin zituen, Bigarren poema liburua izenekoan. Bertan ironia eta eszeptizismoa dira nagusi. Urrats desbideratuak liburuko olerkiek ia heriotzara eraman zuten. Gaixotu zenean ez zuen gehiago idatzi.
Esentzia eta Espiritualtasuna
70eko hamarkada bukatzeko bi olerkari garrantzitsu ditugu: Juan Mari Lekuona eta Bitoriano Gandiaga.
Juan Mari Lekuona
Lehen liburua, Mugak beroa izenekoa, sinbolismoaren bidetik musikaltasuna lantzen zuen. Gerra aurreko olerkigintzaren eragina du, batez ere Lizardirena eta existentzialismoarena. Bigarren lana, Ilargiaren eskola (1979), gaur egungo poesiaren mugarri bihurtu da. Bi atal ditu. Azken liburua: Mimodramak eta ikonoak.
80ko Hamarkada
Bi gertakari azpimarratzen ditu: joera anitzen agerpena eta literaturaren berrikuntza.