Euskal Poesia Modernoa: Bilakaera eta Egile Garrantzitsuak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 5,5 KB
Munduko Poesia Modernoa
XIX. mendeko frantses sinbolismoak eragin handia izan zuen XX. mendeko Europako olerkigintzan. Ondoren etorritako iraultza abangoardistak poesia tradizionala hautsi eta poesia egiteko aukerak handitu zituen.
Ezaugarriak
- Bertso-lerro askeak.
- Olerki barruko erritmoa gailentzea, hau da, esaldien joskeraren bitartez musikaltasuna lortu nahi da.
- Azaleko itxurari garrantzia ematen zaio.
Metafora da gehien erabiltzen den baliabidea.
Euskal Olerkigintzaren Gazi-gozoa
XX. mendeko euskal poesiaren ardatza hizkuntzaren, kulturaren eta nazio nortasunaren galerak dira. 1936ko Gerra baino lehenago, Aitzolek uste zuen herri berezia izan behar bagenuen kulturaren bitartez, hau da, poesiaren bidez lortu behar zela (Lauaxeta eta Lizardi). Hauek idazten zuten poesia ulergaitza zen herritarrentzat, gainera, gerra zibila faxistek irabazteak porrotean amaitu zuen Aitzolen ideia.
Euskal poesiaren produkzioa garai horretan erbestean ematen zen, eta batez ere “Eusko Gogoa” aldizkarian. Erabiltzen zuten gai nagusia hizkuntza, kultura eta herria desagertzeko zorian zeudela zen.
Mirandek eta Arestik bestelako poesia ekarri zuten eta gaur egungo poetengan eragina izan dute.
Mirandek sexuari buruz idatzi zuen. Arestik euskal poesia hiritartu zuen, eta euskaldun guztiek ulertzeko poesia idatzi zuen.
Lizardi
Poeta ez ezik, prosalaria ere izan zen. Askotariko gaiak, estilo landu eta umoretsuan idatzi zituen. Lauaxetarekin batera sinbolismoa, parnasionismoa eta inpresionismoa ekarri zituen euskal literaturara, baina gure tradizioak ere mantendu nahi izan zituen, hitz laburrak, aditz trinkoak eta errima ugariak erabiliz.
Lauaxeta
Lauaxetak bi gai nagusi erabiltzen zituen: abertzaletasuna eta fede kristaua. Poeta ez ezik, politikaria ere izan zen, hori dela eta, bere bizitzako azken egunak Gasteizko kartzela batean eman zituen. Bertan, testamentu moduko olerki batzuk idatzi zituen, lehen aipatutako gaiak erabiliz.
Jon Mirande
Parisen jaio zen eta 20 urterekin euskara ikasi zuen. Adin horrekin euskararekiko grina piztu zitzaion, izan ere, gurasoak zuberotarrak zituen eta horregatik Euskal Herria maite zuen. Berak ekarri zuen euskal literaturara sexua gaia, horregatik beste idazleen artean ez zen ulertua izan eta harreman txarra zeukan besteekin.
Lizardi: Poeta ez ezik, prosalaria ere izan zen. Askotariko gaiak estilo landu eta umoretsuan idatzi zituen. Lauaxetarekin batera sinbolismoa, parnasionismoa eta inpresionismoa ekarri zituen euskal literaturara, baina gure tradizioak ere mantendu nahi zituen, hitz laburrak, aditz trinkoak eta errima ugariak erabiliz.
Lauaxeta: Lauaxetak bi gai nagusi erabiltzen zituen, abertzaletasuna eta fede kristaua. Poeta ez ezik, politikaria ere izan zen, hori dela eta, bere bizitzako azken egunak Gasteizko kartzela batean eman zituen. Bertan, testamentu moduko olerki batzuk idatzi zituen, lehen aipatutako gaiak erabiliz.
Jon Mirande: Parisen jaio zen eta 20 urterekin euskara ikasi zuen. Adin horrekin euskararekiko grina eta zaletasuna piztu zitzaizkion, izan ere, gurasoak zuberotarrak zituen eta horregatik EH maite zuen. Berak ekarri zuen euskal literaturara sexua gaia, horregatik beste idazleen artean ez zen ulertua izan eta harreman txarra zeukan beste idazleekin.
Gabriel Aresti
Bilbotarra izan arren, 12 urterekin konturatu zen euskara ikasi behar zuela euskalduna izateko edo sentitzeko. Poeta ez ezik, beste arlo batzuetan ere aritu zen: antzerkia berritu zuen, kantagintza sustatu zuen, itzulpenak, ipuinak etab. utzi dizkigu, eta bere lehen poema Eusko Gogoa aldizkarian argitaratu zuen. Bere lana laudatua, kritikatua, saritua, baztertua… izan da. Arestiren hainbat poema euskaldunentzat sinbolo bihurtu dira. Egia bat esateagatik lanean adierazpen askatasuna aldarrikatzen du, eta Nire aitaren etxean EHk jasotzen duen erasoaz hitz egiten du. Laburbilduz, gai sozialei buruz hitz egiten du bere lanetan, baina bere lanik garrantzitsuena eta besteei itzal egingo diena Harri eta Herri izango da.
JosAnton Artze
Poeta abangoardista dela esateko hainbat arrazoi daude: poesia bisuala landu zuen eta kaligramak zein hitzezko eskulturak sortu zituen. Artzeren poesiaren sustraietan gizakiarekiko kezka agertzen da. Ez Dok Amairu taldeko kidea eta sortzailea izan zen eta bere letrak Mikel Laboak musikatu zituen.
Xabier Lete
Ez Dok Amairu taldeko kidea izan zen eta Artzerekin batera Mikel Laboari letra asko idatzi zizkion. Bere gai nagusiak existentzialismoari buruzkoak ziren eta bere olerkietan bi estilo nagusi erabiltzen zituen: abstraktua, pertsona izatearekin lotzen duena, eta zehaztasuna, egoera soziopolitikoarekin zein euskal herritarrei buruzko poemekin lotzen duena.
Bernardo Atxaga
Gaur egun euskal idazle ezagunena da. Etiopia poema liburua argitaratu zuen eta bertan arauen haustea, irudiaren nagusitasuna eta bazterrekoen edertasuna aipatzen ditu. Poesia sozialari, existentzialistari eta sentimentalismoari uko egiten dio. Bere lanetan baztertuak eta lur jota daudenak maite ditu.
Joseba Sarrionandia
Deustuko Unibertsitatean euskal filologia ikasi zuen. Bere lanak Zeruko Argian eta Ibaizabalen argitaratu zituen. Bere gai nagusia bere sorterrian ez egoteak sortzen dion herrimina da, oso gazterik joan baitzen. Bere helburua ez da dogmatikoa, bere irakurleari askatasuna eman nahi dio.