XIX. Mendeko Euskal Idazle Nagusiak eta Obrak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,93 KB
XIX. Mendeko Euskal Idazle Nagusiak
Joan Batista Agirre
Asteasukoa, obrarik ezagunena: Erakusaldiak.
Jose Ignazio Gerriko
Segurakoa, obrarik ezagunena: Kristau Doktrina.
Frantzisko Ignazio Lardizabal
Zaldibiakoa da, guztien artean ezagunena eta irakurriena.
Obrak:
- Testamendu Zaharreko eta Berriko Kondaira
- Gramatika Vascongada
Hiru autoreon helburua erlijioa zabaltzea eta kristau-ikasbidea eta Bibliaren kondaira ezagutaraztea zen. Hiru autoreek zituzten kidetasun nagusiak:
- Hirurak dira apaiz eta Mogelen miresleak.
- Hirurak dira Larramendiren jarraitzaileak.
- Prosistak trebeak ziren.
- Hizkuntza dotore eta jasoa darabilte.
- Sermoigintzak eragin handia du hauengan.
Joan Ignazio Iztueta
Zaldibiakoa da, apaiza ez den bakarra. Hau ere Larramendiren jarraitzailea izan zen. Dantzari-biltzaile izan zen, honek eginiko dantzaren deskribapenak balio handikoak izan dira. Prosaz idatzitako bi obren autorea da:
- Gipuzkoako dantza gogangarrien kondaira edo historia
- Gipuzkoako probintziaren kondaira edo historia
Lehen obran, maitasunez idatzitako Gipuzkoaren historia eta deskribapena agertzen da. Iztueta Gipuzkoaz eta Gipuzkoarrez harro dago; kondaira honek Larramendiren Coreografía hura ekartzen du gogora.
Bizenta Mogel
Azkoitian jaiotakoa, Mogeldarren arteko autore gazteena eta euskal literaturako lehen emakumea. Bizenta XIX. mendeko kontalarien zerrendan bere tartea merituz irabazi duen autorea da.
Obra:
Ipuin Onak: Alegia bilduma da, ipuin horietan Esoporen kontakizunak ditu itzuliak eta egokituak. Hizkuntza erraz eta atsegineko prosa erabiltzen du.
Krispin Beobide
Azpeitiarra da. Bere obra Asisko loria da. Erdi Aroan Italian bizi izan zen San Frantzisko Asiskoaren bizitza kontatzen du. Prosa gartsu eta indartsuz egin du kontakizuna.
Lapurterazko Literatura XIX. Mendean
Iparraldean, XIX. mendean euskal literaturaren txingarrak sutan dirau. 1789ko Iraultzaren ondorengoek oraindik ere eragina dute Iparraldeko euskal gizartean, eta eragin hori ez zen euskararen bultzagarri gertatu.
Jean Hiriart Urruti
Bizitza:
Hazparnekoa zen jaiotzez, lapurtarra. Apaiza izan zen Baionako katedralean. Baionan hil zen baita ere. Jean Hiriartek haren kazetaritza-euskaran lapurteraz egiten zuela zioen eta baxenafarreraz aberasten zuen Lapurtera hori.
Obra:
Ez zuen libururik idatzi, bere ekarpena kazetaritzan egiten zuen. 1886an Le Réveil Basque izeneko astekaria sortu zuen Agosti Xahok. Aldizkari elebiduna zen: euskara eta frantsesa. Errepublikazale eta antiklerikala zen. Handik lasterrera, Le Réveil betiko ezeztatu zuten, Eskualdunak aldiz bizitasunez iraun zuen.
Eskualdunak astekariak nazismoari eta frankismoari begikotasuna erakutsi zuen bere garaian, XX. mendeko une zail samarretan. Hasiera-hasieran ia dena euskaraz idatziz kaleratzen bazen ere, laster bihurtu zen euskaldun elebakar. 1944an, astero-astero argitara ematen den Herriak izenarekin hartu zuen haren txanda.
Kritika:
Ideologia albo batera utzita, Hiriartek euskal eremura egiten duen ekarpena kazetaritzarena da, prentsako edozein alorretan euskara dotore, heldu eta ulertzeko erraza den jarduteko gaitasuna erakusten du. Euskara eta erlijio katolikoaren alde zegoen tinko, errepublikanismoak ekar zitzakeen aldaketen kontra zegoen. Hiriarten kritikaren ezaugarriak honako hauek dira:
- Garbizalekeriaren aurka dihardu.
- Aditzarekin joko aberats eta konplexuak egiten zituen.
- Goi mailako hizkeratik urrutiago.
- Perpaus luze-laburren jokoa.
- Zitroak, esaera zaharrak ondo erabiltzen ditu.