Bernardo Atxagaren Literatura Ibilbidea eta Euskal Narratibaren Bilakaera

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,77 KB

Bernardo Atxaga: Bizitza eta Literatura Ibilbidea

Hasierako Urratsak eta Pott Banda

Joseba Irazu Garmendia, Bernardo Atxaga izenez ezaguna, Asteasun jaio zen 1951n. Bilbon Ekonomian lizentziatu zen, eta han Gabriel Aresti bezalako egileak ezagutu zituen. 1977an idaztetik bizitzea erabaki zuen. 1977tik 1980ra Pott Bandaren partaide izan zen, eta 1980an banda desegin zen. Ondoren, Bartzelonara joan zen Filosofia ikasketak egitera. 1983an Euskal Herrira itzuli zen, eta 1988an Obabakoak argitaratu zuen.

Lehen Atala: Literatura Fantastikoa

Bere lehenengo bi lanak 1972an argitaratu zituen euskaraz. 1975etik 1980ra Ustela eta Pott aldizkarietan kolaborazio lanak egin zituen.

Obabakoak: 1989an Espainiako Sari Nazionala irabazi zuen. 26 narrazioz osatutako bilduma da, guztiak Obaba herriko fantasiaren munduan murgilduta. Espazio geografiko bat da, beste denbora eta garai batean kokatua. Pertsonaiek munstro elite bat dute, balio sinboliko handikoa (erreferentzien munduan bilduta). Literatura hizkuntza askotarikoa da, mailaren araberakoa.

Bigarren Atala: Literatura Errealista

Atal honetan, Atxagak errealismoan oinarritutako lanak idatzi zituen, hala nola:

  • Behi euskaldun baten memoriak
  • Gizona bere bakardadean
  • Zeru horiek
  • Sara izeneko gizona
  • Soinujolearen semea

Gizona bere bakardadean (1993): Carlos da protagonista, militantea. Gaia bakardadea da. 1992ko Munduko Txapelketan girotuta dago, eta bost egunetan gertatzen da. Euskaldun gazte talde bat, erakunde armatu batean ibili ondoren, Kataluniara doa, eta horietako batek erakunde armatuko kide bat hartzen du etxean, Polizia zelatan dabilela.

Soinujolearen semea: Atxaga Obabara itzuli zen hura ixteko asmoz. Punta-puntako obra da, eta luzeena. Kontakizun enmarkatuaren diseinua du. Argumentua: David protagonista Three River izeneko rantxoan bizi da, Kalifornian. Egun batean, Josebari (lagun bati) idazki bat iristen zaio (titulua). Josebak bere lagunaren inskripzioa berridazten du. Autoreak osagai autobiografikoak erabili zituen.

Hirugarren Atala: Literatura Post Abangoardista

Atal honetan, Atxagak Lezioak, Abzedarioak eta antzeko kontakizunak bildu zituen. Obrak eleberriak baino laburragoak dira. Ospearen ikuspegitik, maila apalagoan daude. Bere obra osatzeko, antzerki lanak eta aldizkarietako kolaborazioak ere egin zituen.

cleardot.gif

XX. Mendearen Amaiera eta XXI. Mendearen Hasierako Euskal Narratiba

XX. mendearen azken herenak eta XXI. mendearen hasierak narratibaren aldia osatu zuten. Narratiba interes literarioa duen kontaketa da, edertasuna lortzen duena eta artetsuki azaldutako narrazioen unibertsoa biltzen duena. Narratibak eleberriak, elezaharrak, mitoak eta abar biltzen ditu. Ondorioz, edozein kontakizun modu artetsuan egindako gertaera segida batez osatuta dago. Horren muinean pertsonaiak izango dira.

Narratibaren Helburua eta Ezaugarriak

Narratibaren helburua gizakia ikusmiratu, aztertu eta analizatzea da, gizakiaren edo historiako une jakin bat erakutsiz. Gizartearen funtzionamenduaren gakoa aurkitu nahi du. Eleberri modernoan gauzen zertarakoaz edo zergatiaz galdetzen da.

Ezaugarriak:

  • Gaietan, estiloan eta iturrietan aniztasun handiagoa.
  • Generorik salduena.
  • Kanpoko literaturaren eragina argi iritsi da euskarara.
  • Gizarte modernoak dituen arazoez ari da bete-betean.