Lizardiren olerkiak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,65 KB

JOSE MARIA AGIRRE


XABIER LIZARDI (1896-1933)

Bizitza.Zarautzen sortua, Tolosan egin zituen erdi mailako ikasketak, eta Madrilen zuzenbidekoak. Tolosako enpresa bateko ardura-lanetan izan zuen ogibidea. 37 urte baino ez zituenean alborengoak (pulmoniak) jota hil egin zen.


Obra

  • 1930-32 arteko olerkiak.
    Biotz-begietan izeneko liburuan publikatu zituen.

  • Umezurtz olerkiak (1934). Bera hil ondoren,  Euskaltzaleak elkarteak argitaratu zituen.

Lizardi olerkari izan zen batez ere, baina kazetari- eta antzerki lanak ere idatzi zituen. Politikan ere jardun zuen, gerra aurretxo hartan euskalgintzak zituen beharretan parte hartuz. Adibidez, Izotz ondoko iguzki  eta Euskal pizkundea


Iritzi kritikoa. Lizardiren olerkia hain da pertsonala, zaila da inoren eraginik antzematea. Batzuen ustez ez du aurrekaririk. Beste zenbaitek, ordea, Frantziako sinbolisten eragina azpimarratzen dute.


  • Hizkera poetiko berria sortzeko hizkuntzak dituen aukerak baliatzen ditu.

  • Hizkuntzaren erabileran duen malgutasuna aipagarria da: hiperbatona, zangalatraua, paralelismoa.

  • Hizkuntzaz baliatuz lortzen duen musikaltasuna.

Olerki batzuk musikatu izanak. Lizardiren olerkiak erromantizismoan ditu bere sustraiak. Lizardik bere berea duen mitologia eratu zuen. Pertsonifikazioaz baliatuz, pertsonaren, herriaren eta naturaren harremanak bizitzaren, heriotzaren eta berpizkundearen ardatzean bilatzen ditu.