Euskal Literatura Garaikidea: Atxaga, Lertxundi eta Lete

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 6,18 KB

Bernardo Atxaga: Poesia eta Narraziogintza

Poesia: Etiopiatik Bigarren Arora

Bernardo Atxaga: POESIA.

  1. 1. AROA: Euskal poesia erabat aldatu zuen liburua Etiopia izan zen. Liburu honek erlatibotasuna, desolazioa eta ezereza jorratzen ditu. Giro urbanoa islatzen du, pertsonaia marjinal eta baztertuekin; sufrimendua eta injustizia ageri-agerian azaltzen dira (gai horiek batzuetan ironiaz azaltzen dira).

Hizkuntza berria erabiltzen du: hizkera arrunta eta kalekoa. Diskurtso logikoaren haria, askotan, hautsi egiten du collage baten moduan, eta poetikoak ez diren elementuak sartzen ditu.

2. Aroa: Errealitate anitzak

2. AROA: Errealitate anitz txikiei lotutako aroa da, Poemas & Híbridos (lehen poesiak) lanarekin hasitakoa. Ildo horretatik, bigarren aro poetikora iritsi da idazlea. Afrikako herri-poesiak berezko lekua du bigarren poesian: errepikapen eta paralelismoen narotasunean, erritmoaren lanketan, ideien garapen eta elipsietan, eta narraziorako joeran. Egoera latz horiek ironia fin batez azaltzen dira.

Narraziogintza: Obaba eta Aro Errealista

NARRAZIOGINTZA.

  • Ziutateaz: Esperimentu teknikoak nagusitzen dira.

2. AROA: Obaba.

Obaba leku mitikoa asmatu zuen, Asteasuren islapen fantastikoa dena. Ahozko ipuingintzan oinarrituz, hizkera ulerkorragora jo zuen bere ipuinak kontatzeko moduan.

  • Bi anai
  • Obabakoak

3. AROA: Joera Errealista.

  • Gizona bere bakardadean (1993): Joera errealistako aroa. Gertaerek kokapen zehatza dute eta gai politiko arantzatsuak kontatzen dituzte, hala nola ETAko kide batzuen istorioak.
  • Zeru horiek: Erreferentzia politikoa nabarmena da, ETAkoa izandako emakume birgizarteratu baten kontaketa baita.

Anjel Lertxundi: Tradizioa eta Berrikuntza

Orion jaioa, Europa eta Ameriketako literatur tradizioa sakon ezagutzen du. Hizkera dotore eta asko landutako idazteknikaren jabe da Lertxundi.

Ipuingintza eta Nobelagintza

IPUINGINTZA: Helduentzat, 1970ean Hunik argitaratu zuen, euskal ipuingintza modernoaren sartzaileetariko bat izanik. Haurrentzat, berriz, Tristeak kontsolatzeko makina (1981) nabarmentzen da.

NOBELAGINTZA: Etengabeko berrikuntza du ezaugarri.

  • Ajea du Urturik (1971): Nobela alegorikoa da; uholde batek Urturi (Euskal Herria) hartzen du. Errealismo magikoaren eragina du.

Errealismo Magikoa

  • XX. mendeko literatur korronte latinoamerikarra da.
  • Errealismo tradizionalari kontrajarriz, errealitateak duen magikotasuna azaleratzen du (adibidez, Gabriel García Márquez).

Beste lan batzuk:

  • Hamaseigarrenean aidanez (1983): Baserri-giroaren ikuspegi iluna agerian jartzen du.
  • Carla (1989): Bide berriak urratu ditu.
  • Otto Pette (1994): Trilogia baten lehen liburua, Erdi Aroan kokatua. Hizkera aberatsa eta erritmoa ematen dio idazleak kontatzeko erari eta nobelaren antolaketari.
  • Ihes betea (2006).

Bitoriano Gandiaga (1928-2001)

Herri-tradizioko literatura bide abangoardistei uztartzen jakin du.

  • Elorri: Lizardiren eta Lauaxetaren bidetik, natura, baretasuna, harmonia eta fedea jorratzen ditu (tonu lirikoa du, edertasunaren bila).
  • Hiru gizon bakarka (1979): Inguruko giro sozial eta kultural berritzaileak (poesia soziala) Gandiaga ere bete-betean harrapatu zuen. Konpromisoa, gai sozialak eta herriaren laztasunak islatzera eraman zuen. Oteizaren eragina lehen mailakoa da: alferrikako apaingarririk gabe azaldu nahi du garaiko egoera, modu ulerterrazean.
  • Uda batez Madrilen (1985): Bakardadea eta deshumanizazioa ditu gai nagusi, teknika esperimentalak erabiliz.

Xabier Lete (1944-2010)

70eko hamarkadako poesia kantagintzari lotuta dago. Hasierako poesia eta kantetan, kritika sozial zorrotza egiten du. Arestiren poesia sozialaren aldean, bere-bereko ahotsa du Letek: Egunetik egunera orduen gurpilean (1968).

Bide existentzialetan aurrera egin ahala, ironia, mingostasuna eta eszeptizismoa agertzen hasi ziren: Bigarren poema liburua (1974).

Franco ondorengo urteetan, barnerako ibilbidean jarraitu zuen, eta hausnarketa, sakontasuna eta ezkortasuna nagusitu zitzaizkion: Urrats desbideratuak (1981). 1992an, erlijio-kutsu nabarmeneko bi poema-liburu argitaratu zituen.

Erdialdeko Euskalkia: Historia eta Ezaugarriak

EREMUA: Gipuzkoako zati handi batean, Nafarroako zenbait eskualdetan (muga egiten dutenetan) eta Deba arroan (mendebaldekoa) hitz egiten da.

ERDIALDEKOA ETA EUSKARA BATUA: Euskara batuaren oinarria erdialdeko euskaran dago, Euskal Herriko erdigunean kokatua. Euskaldun gehienek erraz ulertzen dute, eta XVIII. mendean ospe handia hartu zuen literatura tradizionalean.

Azpieuskalkiak

Hiru azpieuskalki nagusi daude:

  • Sortaldekoa: Bi hizkera (Urolaldekoa eta Goierrikoa).
  • Erdigunekoa: Hiru hizkera (Beterrikoa iparraldean, Tolosakoa, eta Araitz-Betelu hegoaldean).
  • Sartaldekoa: Oiartzun, Hondarribia, Irun eta Arano aldekoa; hegoaldean, berriz, Larraun, Basaburu eta Imotz.

Lehen Lekukoak eta Manuel Larramendi

XVIII. mendean euskalki literarioa izan zen. Manuel Larramendi idazle garrantzitsua izan zen; beste idazle batzuen gidari eta bultzatzaile izan zenez, berari zor zaio erdialdeko euskara literatura egiteko erabiltzen hasi izana. Beterriko hizkera izan da Gipuzkoako idazle askok literatura egiteko erabili dutena, nahiz eta batzuk beterritarrak ez izan.