Euskal Idazleak, Obrak eta Gramatika: Konpletiboa eta Galderak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 5,79 KB

Euskal Prosa Garaikidea (1970-2000)

  • Jon Etxaide

    Eneko Agerroa (Nobela historikoa, 1991). Gerra aurrean jaioa, obrak batuan berridatzi zituen.

  • Alfonso Irigoien

    Sorterriaren alde (Nobela autobiografikoa, 1976). Gerra aurrean jaiotakoa, euskaltzaina, poemak, ikerketa filologikoak eta autobiografikoak egin zituen.

  • Txillardegi

    Haizeaz bestaldetik (1979), Exkixu (1988). Gerra aurrean jaiotakoa, 20 urte atzerrian egon eta gero nobela autobiografikoak idatzi zituen lapurtera klasikoan.

  • Zarate

    Haurgintza minetan (Nobela alegorikoa, 1973). Gerra aurrean jaiotakoa, frankismoaren azkenetan eta hurrengo urteetan narratiba berritzeko ardura azaldu zuen.

  • Ramon Saizarbitoria

    Egunero hasten delako (1976), 100 metro (1976), Ene Jesus (1976). Prosagilea, lehen hiru nobeletan garrantzia eman zion formari.

  • Anjel Lertxundi

    Hunik arrats artean (Ipuin liburua, 1970), Ajea du Urturik (1972), Goiko kale (1973), 16.ean aidanez (Eleberriak, 1983). 1940ko prosagilea, adin guztientzako idazten zuen.

  • Irigoien (Izen ezezaguna)

    Oilarraren promesa (1976), Poliedroaren hostoak (1982), Odolean neraman (2004), Ipuin batean bezala (Nobelak, 2002). 1940ko prosagilea, prosak eman dio ospea.

  • Bernardo Atxaga

    Ziutateaz (Eleberri esperimentala, 1976), Bi letra jaso nituen oso denbora gutxian (Ipuina, 1984), Bi anai (Eleberria, 1985), Obabakoak (Narrazioa, 1988). 1950ean jaiotako prosagilea, gaur egun idazle ezagunena. Obabakoak nobelarekin irakurlego zabala bereganatu zuen eta horrekin ospea lortu zuen.

  • Joseba Sarrionaindia

    Narrazioak (1983), Atabala eta euria (1985). 1950ean jaiotako prosagilea.

11. Unitatea: Euskal Antzerkigintza

  • Jean D'Arcet Larzabal

    Etxahun (1953), Bordatxuri (1963), Senperen gertatua (Antzerkiak, 1964). Iparraldeko antzerkigilea, teatrogile trebea eta langileena. Lan labur asko egin zituen.

  • Telesforo Monzon

    Lau kantari eta txori bat (1956), Gure behia hila da (Antzerkiak, 1960). Gipuzkoarra zen. Lan asko egin zituen Iparraldeko antzerki obrak moldatuz; komediak eta dramakoak ziren.

  • Daniel Landart

    Noiz (1960), Hil biziak (1963), Erranak erran (1981), Nola jin hala joan (Antzerkiak, 1985). Larzabal eta Monzonen jarraitzailea eta Iparraldeko idazlea zen. Autore eta zuzendari lanetan aritu da hainbat talderekin.

  • Antonio Labaien

    Malentxo alarguna (1962), California (Antzerkiak, 1955). Tolosarra. Gerraosteko antzerki munduaren gidaritza urte askotan eraman zuen. Egile, itzultzaile, kritiko eta historiagile izan zen. Gerra aurretik 10 obra itzuli zituen. California gerra zibilari zuzenean heltzen dion drama da.

  • Salbatore Mitxelena

    Herri bat gurutze bidean (1977), Konfixux (Antzerkiak, 1977). Bere lanak ezin izan ziren taularatu, gaiak gatazka politiko-erlijiosoak baitziren.

  • Jon Etxaide

    Amaiur (1951), Markesaren alaba (1958), Begira begi truk (Antzerkiak, 1962). Amaiur (XVI. mendeko Nafarroako burujabetasunaren galera). Markesaren alaba (XIX. mendeko maitasun kanta). Begira begi truk (XV. mendeko Bereterretxeren hilketan oinarritua).

  • Xalbador Garmendia

    Historia triste bat (Antzerkia). Obra honek euskal zaleen mundua astindu zuen. 1969an argitaratu zen.

Euskal Gramatika: Perpaus Konpletiboak eta Zehar-galderak

Konpletiboa

Perpaus nagusiaren arabera, atzizki hauek erabiltzen dira:

  • -(e)la / -(e)nik: Perpaus nagusia baiezkoa denean, konpletiboak -(e)la atzizkia hartuko du; ezezkoa denean, ordea, -(e)nik.
    • Adibidez: Jon etxean dagoela uste dut.
    • Adibidez: Ez pentsa hain erraza denik.
  • -(e)na: Esandakoa oso ziurra denean.
    • Adibidez: Badakit azterketa gainditu duzuna.
  • -(e)lako ustea...: -(e)la atzizkiak -(e)ko atzizkia har dezake eta honen bidez zuzenean izen bati lotu.
    • Adibidez: Gezurretan nabilelako (nabilen) susmoa zabaldu da.
  • -(e)lakoan, -(e)lakoa, -(e)lakoak:
    • Adibidez: Orain beste batekin dabilelakoa entzun dut.
    • Adibidez: Zu zinelakoan hizketan hasi nintzaion.
  • Baietz / Ezetz:
    • Adibidez: Nik baietz esan nuen, berak, ordea, ezetz.

Zehar-galdera

Galderak edo zalantzak adierazteko erabiltzen da:

  • -(e)n: Galdera edo zalantza bada, -N edo bere aldagairen bat erabili beharko dugu.
    • Adibidez: Batek daki bizirik ote dagoen.
    • Adibidez: Kontuz nori esaten diozun.
  • -(e)n ala ez / -(e)nentz: Baiezkoa edo ezetza indartzeko dira.
    • Adibidez: Oraindik ez dakigu egingo dugun ala ez.
    • Adibidez: Oraindik ez dakigu egingo dugunentz.
  • -ba: Aukera galdera denean, -eN atzizkiaren ordez ba- hartzen du.
    • Adibidez: Ez dakit etorriko bada.