Wittgenstein: Filosofiaren Funtzioa eta XX. Mendeko Korronteak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 5,13 KB
1. Ludwig Wittgenstein: Filosofiaren Funtzioa Tractatus eta Ikerketa Filosofikoak Lanetan
Ludwig Wittgenstein (1889–1951) filosofo austriarra hizkuntzaren analisian interesatu zen, eta “Filosofia Analitikoa” deritzon pentsamendu korrontearen barruan kokatu daiteke. Bere pentsamendua aztertzean, bi filosofia guztiz desberdin aurkitzen dira; bi aldi bereiz daitezke pentsamenduan: lehenak Tractatus Logico-Philosophicus lanaren argitalpena du ardatz, eta bigarrena Ikerketa Filosofikoak obran islatzen da.
Lehen Aldia: Tractatus Logico-Philosophicus
Lehen garaian, logikaren nahiz matematikaren oinarriak finkatzeko auziari egin zion aurre B. Russell filosofo britainarrarekin batera. “Atomismo Logiko” izeneko doktrina filosofikoa garatu zuen. Errealitatearen eta hizkuntzaren artean egokitasun nabarmena ematen da; hizkuntzaren mugak munduaren mugak adierazten dituela konturatzen da. Enuntziatu etikoak “sasiproposizioak” baizik ez direla ondorioztatzen du. Esperientzia etiko, estetiko edota erlijiosoa, gure existentziaren alderdi garrantzitsuenak izanik, hortaz, hizkuntzaren bidez adieraz daitekeenaz soilik arduratu behar da filosofia. Lehen aroko Wittgensteinen iritziz, filosofia jarduera analitiko bat baizik ez da: hizkuntzaren proposizioak argitzea izan behar du filosofiak helburu nagusitzat, eta hortaz, hizkuntza aztertzea izan behar da haren aztergai.
Bigarren Aldia: Ikerketa Filosofikoak
Bigarren aroan, lehenbizikoan zeuzkan oinarrizko tesien kontra egin zuen. “Bigarren Wittgenstein” hizkuntza arruntaren analisian oinarrituko da. Hizkuntza ulertzearen oinarria erabiltzen jakitean datza. Hizkuntza erreminta-kutxa batekin alderatzen du: kutxaren barnean erreminta asko daude, eta bakoitzak bere funtzioa du; erreminta-kutxak bere funtzioa beteko du barnean dauden erremintak erabiltzen jakinez gero. Tractatusean sinetsita zegoen hizkuntzak bazuela halako esentzia bat ezkutatuta, baina gero ohartu zen hizkuntzak ez duela inolako errealitaterik.
Filosofiaren Zeregin Berria
Ikerketa Filosofikoak lanaren arabera, filosofiaren zeregin nagusia hizkuntzaren jokoen funtzionalitatea aztertzea eta ikertzea da, hizkuntzaren erabilera nahasiak eta okerrak sortzen dituen arazo faltsuak ezabatzeko eta termino linguistikoen anbibalentziak argitzeko. Filosofiak argitasuna erdietsiko balu, arazo filosofiko gehienak desagerrarazten lituzke.
2. Hurbilketa Orokorra XX. Mendeko Filosofiei
Joan den mendeko filosofia oso aberatsa eta emankorra izan zen, baina gauzak sinplifikatzeko asmoz esan daiteke bi tradizio filosofiko nagusi eta ezberdin aurki daitezkeela XX. mendean zehar: “Filosofia Analitikoa”, batetik, eta “Filosofia Kontinentala”, bestetik.
Filosofia Analitikoa
Filosofo batzuk, zientzia garaikideari zioten miresmena zela eta, haren metodoak analisi filosofikoari aplikatzen ahalegindu ziren, eta horrela sortu zen filosofia analitikoa. Hainbat korronte filosofiko berri barne hartzen ditu: neopositibismoa, atomismo logikoa, hizkuntzaren filosofia… Neopositibismoak esperientzia enpirikoaren esparrura mugatu nahi du hizkuntza. Hortaz, filosofiak hizkuntzaren zuzentasun logikoa zaindu beharko du, zentzugabeko enuntziatuak erabat baztertuz.
Atomismo Logikoa
Doktrina filosofiko hau garatu zuten. Teoria honen ardatza ideia hauxe da: errealitatearen eta hizkuntzaren artean erabateko egokitasuna dago.
Filosofia Kontinentala
Filosofia Kontinentalak ez du jarraituko filosofo analitikoek hasitako bidea, ez baitu onartzen metodo zientifikoaren ustezko nagusitasuna arazo filosofikoak ebazteko, eta era tradizionalagoan jarraituko du filosofia egiten. Hala ere, “hizkuntza biraketa” delakoa berdin-berdin emango da. Existentzialismoa, Frankfurt-eko eskolaren neomarxismoa edota postmodernismoa filosofia kontinentalaren baitan garatutako hiru korronte nabarmenetarikoak dira.
Existentzialismoa
Existentzialismoa XX. mende erdialdeko Europan bizi ziren idazle eta filosofo batzuen lanak deskribatzeko erabilitako terminoa da. Beren ezberdintasunak gorabehera, bizitzaren zentzuaz eta existentzia berak sorrarazten dituen emozio eta esperientzien inguruan aritu ziren: Existentzialismoaren proposamen filosofikorik funtsezkoena existentzia kategoria filosofikorik behinena dela da.
Frankfurt-eko Eskola
Frankfurt-eko eskolak hainbat pentsalarik garatu zuten teoria sozial neo-marxista. Eskola honetako kideek iritzi ezberdinak izan zituzten arren, pentsalariek egitasmo intelektual bat partekatu zuten: intelektual batek gizarteari egin ziezaiokeen zerbitzurik ederrena marxismoaren aldeko aukera egitea zen, Estatu totalitarioen zein kapitalismoaren gizarte ereduaren kontra borrokatzeko.
Postmodernismoa
Postmodernismoak Nietzschek irekitako zaurian sakontzen jarraitzen du. Joera antihumanista eta Egiaren kontzeptuaren deslegitimazioa gizaki arrazionala eta askearen ideia kolokan jartzen du behin eta berriz filosofia postmodernoak.