Frankismoaren ezaugarriak eta egitura (Espainia)
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,34 KB
Frankismoaren ezaugarriak
Frankismoak honako ezaugarriak zituen:
- Totalitarismoa: Italia eta Alemania faxistaren eredutik sortu. 1931ko konstituzioa baliogabetu, parlamentua eta sindikatuak debekatu eta alderdi eta sindikatu bakar batzuk izan ziren aritzeko aukera.
- Kaudillismoa: Franco botere guztiak bereganatu zituen: Espainiako kaudilloa, estatuaren buru, gobernuburua, armaden Generalisimoa eta alderdi bakarreko burua nazionala.
- Estatu zentralista eta batasun-zalea: Autonomia-estatutuak deuseztatu eta Katalunia, Galizia eta Euskadiko biztanleak espainolizatzera bultzatu ziren.
- Oposizioaren zapalketa: Errepublikazaleen eta monarkia demokratikoa nahi zutenen aurkako zapalketa burutu zen.
- Komunikabideen kontrola: Zentsura zorrotza eta komunikabideak frankisten publizitaterako erabili ziren.
Diktaduraren zutabe nagusiak
Diktaduraren hiru zutabeak izan ziren: armada, alderdi bakarra eta Eliza. Armadak eskuhartze handia izan zuen boterean; ministro eta gobernadore asko militarrak izan ziren.
Ideologia eta komunikabideen kontrola
Erregimenaren ideologia eta komunikabideen kontrolaz Falange Española Tradicionalista y de las JONS arduratu zen. Gizartea erregimenaren alde jartzeagatik, herritarrak antolatzeko lau talde sortu ziren:
- Frente de Juventudes: gazteak dotrinatu eta prestatzen.
- Sección Femenina: emakumeei prestakuntza nazionalsindikalista ematen zien.
- Sindicato Español Universitario: unibertsitateko ikasleak politikoki kontrolatzeko erakundea.
- Central Nacional Sindicalista: nagusi eta langileak biltzen ziren erakundea, lan-munduko arazoak konpontzeko.
Elizaren papera
Eliza katolikoak eginkizun garrantzitsua izan zuen erregimen frankista legitimizatzen eta eraikitzen; eta, horren truke, Elizak hezkuntzaren ia erabateko kontrola izan zuen, eta Espainian balio eta moral katolikoak nagusitu ziren.
Gizarte erantzuna eta klaseak
Hasieran, gizarte eta ekonomiako eliteek diktaduraren alde egin zuten, Bigarren Errepublikan galdu zuten botere ekonomiko, sozial eta politikoa berreskuratu zutelako. Espainiako iparraldeko nekazari txiki eta ertainek ere altxaldiaren alde egin zuten.
Diktadurak sektore demokratikoetan arbuio ideologikoa eta politikoa eragin zuenez, gerraren traumak erdiko klasea pasibo eta apolitiko bihurtu zuen; eta bakarrik diktaduraren amaieran hasi zen bere kontra altxatzen.
Herriarteko sektoreak izan ziren oposizio nagusiak, baina beldurra, gosea eta errepresiagatik gehienak pasibotasun politikorako bideratu ziren.
1936ko matxinada eta babesleak
1936an matxinada babestu zuten taldeak hauek izan ziren: falangistak, erregezale alfonsinoak, ultrakatolikoak eta karlistak. Hauek elkartu eta izena hartu zuten, eta ezin izan zuten alderdi politiko independente gisa funtzionatu.
Ondoren, errepublikar erradikal batzuk, CEDAko kideek eta Lliga Catalanako katalanistek ere babes edo atxikimendu batzuk eman zituzten.
Elizak presio-taldeak sortu zituen: Asociación Católica Nacional de Propagandistas eta Opus Dei; azken hau 1960ko hamarkadatik aurrera garrantzi handikoa izan zen gobernuan.