Errusiar Iraultza (1905-1917): Tsarismoaren Amaiera eta Boltxebikeak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,03 KB
Errusiar Iraultzaren Gakoak eta Ondorioak
1. Tsarismoa Errusian: Egoera Politiko eta Soziala
Errusian, Tsarrak gobernatu bitartean, monarkia absolutua zen nagusi. Tsarrek botere guztiak eskuetan zituzten eta mugarik gabe erabiltzen zuten. Parlamentua (*Duma*) bazegoen, baina botere mugatua zuen. Errepresio handia egiten zuen polizia politiko bat zegoen.
Gizartea nekazaritzan oinarrituta zegoen, baina pixkanaka industria sartzen ari zen, eta horrekin batera, langile mugimendua ere hasi zen.
2. Tsarismoaren Aurkako Mugimenduak
Hainbat gizarte talde sortu ziren Tsarismoaren aurka, burgesiaren, nekazarien eta langileen taldeak, besteak beste. Langileen artean bi korronte nagusi zeuden:
- Mentxebikeak: Moderatuak ziren, aldaketa gradualen aldekoak.
- Boltxebikeak: Erradikalak ziren, iraultza azkarraren aldekoak. Lenin zen buru erradikalena.
3. 1905eko Iraultza eta Igande Odoltsua
Herriak aldaketa politikoak eskatzen zituen. San Petersburgora joan ziren, Neguko Jauregira, Tsarrari eskaerak egitera. Tsarrak errepresio gogorra ezarri zuen, *Igande Odoltsua* izenez ezaguna.
Gertaera horren ondoren, nekazariak eta langileak Sobietetan antolatu ziren. Hauen indarra ikusirik, Tsarrak kontzesio batzuk egin zituen (adibidez, sufragio unibertsala), baina berehala jarraitu zuen nahi zuena egiten, erreformak atzera botaz.
4. 1917ko Otsaileko Iraultza eta Behin-behineko Gobernua
I. Mundu Gerrako testuinguruan, 1917ko Errusiar Iraultza erabakigarria izan zen herrialdeak gerra utzi zuelako. Altxamendu honen ondoren, Tsarra abdikatu egin zuen, eta Behin-behineko Gobernua ezarri zen, moderatua eta Kerensky buru zela. Sistema liberala ezarri nahi izan zen.
Hala ere, lurralde oso zabala zen, eta gobernatzea zaila. Langile, nekazari eta soldaduek sobietak eta miliziak (*Guardia Gorria*) sortu zituzten. Hauek boltxebikeen alde zeuden, eta eskaera hauek egiten zituzten:
- Gerra uztea.
- Langileen bizi-baldintzak hobetzea.
- Lurrak nekazarien artean banatzea.
- Gutxiengo nazionalak errespetatzea.
5. Nor zen Lenin? Zertan oinarritzen zen bere programa?
Lenin boltxebikeen burua zen. Bere programa bost puntu nagusitan oinarritzen zen:
- Gerra uztea.
- Lurra berriz banatzea.
- Langile-batzordeek fabrikak kontrolatzea.
- Nazionalitateek autonomia izatea.
- Sobietei boterea ematea.
6. 1917ko Urriko Iraultza
Boltxebikeek herri-matxinada bat prestatu zuten uztailean, baina porrot egin zuten. Urrian, ordea, gobernua botatzeko ahalegina egin zuten, eta lortu ere bai.
- Urriaren 24ko gauean: Sobietek puntu estrategikoak kontrolatu zituzten.
- Urriaren 25ean: Neguko Jauregia eraso eta gobernua hartu zuten.
Berehala, beren ideiak ezarri zituzten:
- Gerratik atera ziren.
- Nekazariei lurrak eman zizkieten.
- Nazionalitateak kontuan hartu zituzten.
7. Errusiako Gerra Zibila (1918-1921)
Errusia oso zabala zen, eta iraultzaren etorkizuna zalantzazkoa zen. Kontrairaultzaileak iraultza amaitzen saiatu ziren, eta horregatik hasi zen Gerra Zibila. Bi bando nagusi zeuden:
- Kontrairaultzaileen aldekoak (Armada Zuria)
- Atzerriko laguntza jaso zuten (AEB, Frantzia, Erresuma Batua, Japonia).
- Boltxebikeak (Armada Gorria)
- Leninen agindupean zeuden.
8. Gerrako Komunismoa eta Proletariotzaren Diktadura
Gerrako Komunismoa (G.K.)
Gerra Zibilean ezarritako sistema politikoa zen, non industria nazionalizatu, landa kolektibizatu eta nekazariei aleak konfiskatu egiten zitzaizkien, denen artean banatzeko.
Proletariotzaren Diktadura (P.D.)
Leninen oinarrietako bat zen, non erabaki guztiak Alderdi Komunistak hartzen zituen eta beste alderdi politiko guztiak debekatuak zeuden. Botere osoa alderdi bakar batean zentralizatzen zen.