Weimarko Errepublika: Krisia, Nazismoaren Igoera eta Bigarren Mundu Gerra

Historia3,66 KB

Weimarko Errepublika

Alemaniako nazionalismoa

Alemaniaren aldeko inperioak erori ziren eta Kaiserrak abdikatu zuen. Gero, gobernua erori eta Errepublika aldarrikatu zen. Behin-behineko gobernu sozialistak izan ziren nagusi, eta Friedrich Ebert presidente izan zen. Sozialistek, sindikatuek eta enpresariek akordioa lortu zuten.

1919an hauteskundeak egin ziren eta Parlamentu berria sortu zen, zentroko, eskuineko eta ezkerreko alderdiekin. Sozialdemokratek, demokratek eta zentrokoek koalizio gobernua osatu zuten.

Weimarko Konstituzioa

Konstituziogile Biltzarra Weimarren bildu zen. Konstituzioak herritarrei eskubide zabalak eman zizkien, hala nola etxebizitza eta lana. Sistema politiko federala ezarri zen, bi ganberarekin. Presidenteak zazpi urterako hautatzen ziren.

1929ko krisia

Krisiak eragin izugarria izan zuen mundu osoan. Estatu Batuekiko menpekotasun ekonomikoak krisia areagotzen lagundu zuen. Burtsak krak egin zuen, eta bankuak eta industriak azpian jo zituen.

Zentrum alderdiak politika deflazionista aplikatu zuen: prezioak eta soldatak jaitsi zituen. Horrek nahigabea sortu zuen herritarren artean.

Erradikalizazio politikoa gertatu zen, eta bi muturreko alderdiak indartu ziren: nazismoa eta komunismoa. 1920an, Hitlerren buruzagitzapean, Alemaniako Langile Nazional Sozialisten Taldea sortu zen Munichen. 1923an, estatu-kolpe baten ondorioz, Hitler kartzelara joan zen, eta bertan idatzi zuen Mein Kampf.

Nazismoaren ezaugarriak: ideologia eta estrategia

Nazismoak nazionalismo ultra, antisemitismo, anti-komunismo eta autoritarismoa uztartzen zituen. Estrategiari dagokionez, propaganda, indarkeria politikoa eta legalitatearen itxura baliatu zituen boterera iristeko.

Weimarko Errepublikaren suntsiketa

Naziak ugaritu ziren, eta jendea indarkeriaz presionatu zuten. Parlamentuan ezegonkortasuna nagusitu zen. 1932an egindako hauteskundeetan naziak gehiengo handiena lortu zuten; hurrengo hauteskundeetan, berriz, apur bat jaitsi ziren.

1933an, Hitler kantziler izendatu zuten eta boterera iritsi zen. Naziek legalitatearen itxura mantendu zuten, baina Reichstag eraikina erre zen eta diktadura ezarri zen. 1934an, Hindenburg hil zenean, Hitlerrek presidentetza ere bereganatu zuen, parlamentua kendu eta diktadura inposatu zuen.

Bigarren Mundu Gerraren kausak

Faktore ekonomikoak

Alemania eta aliatuak ekonomia itxia zuten, eta gerrarako prest berpiztu ziren. Demokraziek ez zuten erantzunik eman. Naziek espansionismo politika jarraitu zuten. Pazifikoan, Estatu Batuak Japoniarekin talka egin zuen. Etekin ekonomikoengatik, herrialde batzuk berandu sartu ziren gerran.

Ezaugarriak

Gerra ia planeta osoan izan zen, eta biztanle guztiengan eragin zuen. Hiru eredu politiko nagusi izan ziren: faxismoa, komunismoa eta demokrazia. Armagintzaren eta zientziaren garrantzia nabarmendu zen. Gerra oso krudela izan zen.

Gerraren garapena

  • 1939-1941: Europako gerra.
  • 1941-1942: Gatazkaren zabalkundea.
  • 1943-1945: Aliatuen kontraeraso eta amaiera.

Gerraren balantzea

1945ean, Hitlerrek bere buruaz beste egin zuen. Trumanek Hiroshima eta Nagasaki bonba atomikoekin suntsitu zituen, eta horrek gerra amaitu zuen.

  • Ondorio materialak: Suntsipen handia.
  • Hildakoak: Juduak, deportatuak eta beste biktima asko.
  • Ondorio politikoak eta nazioarteko harremanak: Europak nagusitasuna galdu zuen.
  • Ondorio etikoak: Min handia eragin zuen, eta gizateriaren gogoeta sakona eragin zuen.

Descargar

PDF Word HTML