Testu iruzkina burdinbideen lege orokorra

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,84 KB

4. TESTUA: BURDINBIDEEN LEGE OROKORRA           (1855-06-06)

TESTUAREN SAILKAPENA:


Testu hau jatorriaren aldetik lehen mailako testua da, garai horretan idatzi zelako.

Formaren aldetik, testu juridikoa da lege bat delako eta edukiaren aldetik testu ekonomiko-soziala da.

Testu hau Gorteek idatzi zuten eta Isabel II.Ak eta Francisco de Luxanek (Sustapen Ministroa) sinatu egin zuten.

Aranjuezen idatzi zen 1855eko ekainaren 3an.

Testu hau publikoa da, “Gaceta de Madrid” egunkarian argitaratu zen 1855eko ekainaren 6an eta Espainiako herritarrei dago zuzenduta.

Testu honen asmoa Gorteek agindu dutena herritarrei jakinaraztea da.

TESTUINGURU HISTORIKOA:


Testu hau 1855.Urtean kokatzen da. Urte horretan Isabel II.A zen erregina, Esparteroren erbesteratzearen ondorioz. Bere erregealdian liberalak ziren gobernatzen zutenak. Liberalen banaketa gertatu zen ere, progregistak alde batetik eta moderatuak bestetik. Isabel II.Aren erregealdian (1843-1868) moderatuak izan ziren gehien egon zirenak gobernatzen 1854. Eta 1856. Urteetan izan ezik, bertan progresistek gobernatu egin zuten (Biurteko progresista) eta urte horietan idatzia izan zen testu hau.

Erdi mailako klaseen ordezkariak ziren eta testuan zehar bere ideiak nabarmentzen dira, non librekanbismoaren defensa egiten den.

Lehen esan dudan bezala, testu hau Isabel II.Aren garaian idatzia izan zen, Biurteko Progresista etapan hain zuzen ere hasi zen, moderatuen kontrako matxinada baten bidez. Matxinada honetan, ezegonkortasun politikoaren eta moderatuen arteko borroka etengabeen aitzakiaz, militar talde bat matxinatu zen Dulce eta O’Donnell jeneralaren agindupan. Hala ere,borroka militarra Vicálvaron gertatu zen bi egun geroago. Canovas del Castillori Manzanarezko Adierazpena idazteko agindu zioten, pronunziamendu militarra, pronunziamendu zibila bihurtzeko. Honen bitartez matxinada ondo ateraz gero hartuko zituzten erabakiak adierazi zituzten.

Garai honetan, 1855. Urtean zehatzago esanda, Madozek desamortizazio bat egin zuen industrializazioa bultzatzeko eta batez ere testuan aipatzen den trenbidearen eraikuntza bultzatzeko. Desamortizazio honetan auzo lurrak eta elizarenak ziren lur batzuk desamortizatu ziren. Honek Espainiako desamortizazioen hirugarren etapari eman zion hasiera. Desamortizazioak XVIII. Mendearen amaieran jarri ziren abian, eta egiten zutena Elizaren eta udalerrien lurrak nazionalizatzea zen, gero hauek subastatzeko eta lortutako dirua ogasun publikoak jasotzen zuen. Desamortizazio-legeriak hiru etapa izan zituen, eta lehen esan bezala, desamortizazio hau hirugarrenari dagokio.

Biurteko Progresistan hartutako beste erabaki bat 1856. Urteko Konstituzioa idaztea izan zen. Konstituzio honen printzipioak honako hauek dira: subiranotasun nazionala defendatzen zuten, moderatuena baino sufragio zentsitario zabalago baten alde zeuden, milizia nazionala, librekanbismoa defendatzen zuten, udalen boterea indartu zuten, inprenta askatasuna eta erlijio askatasuna.

Trenbidea eraikitzearen ezaugarriak analisian azalduko ditut.

TESTUAREN ANALISIA:


4. Eta 6. Artikuek sektorea liberalizatuko zela diote, hau egin zuten atzerriko konpainiak Espainia sar zitezen. Erabaki hau hartzeko politika librekanbista ezarri egin zuten, atzerriko produktuek zituzten gehiegizko zergak kenduz. Honi esker atzerriko konpainietatik, batez ere konpainia frantsesetatik, dirua lortu zen trenbidea eraikitzeko. Gainera, aurrerapen teknologiko handia ekarri zuten beraiekin. Diru pribatuaz gain, diru publikoa ere erabili zen trenbidea eraikitzeko, biztanleei ezarritako zergen bidez lortu zena.

8. Eta 19. Artikuluek atzerriko konpainiek lortutako abantailei buruz hitz egiten dute. Inbertitutako kapitalaren zati bat aldi jakin batzuetan jasoko zuten, capital horren truke gutxieneko interesa edo interes finkoa bermatuta zeukaten eta capital haiek errepresalia, konfiskazio edo bahimenduetatik libre zeuden.

20. Artikuluan lehen azaldutako Madozen desamortizazioari buruz hitz egiten da. Gainera, enpresek izando dituzten hainbat abantaila, hala nola, aldameneko lurretan harrobiak irekitzeko ahalmena, bidesari eta garraio eskubideak. Testuak aipatzen ditu atzerriko enpresek jasotako abantailak tenbidea bultzatzeko. Espainiako maila industriala garai honetan oso eskasa zen Europako mendebaldeko estatuen aldean. Trenbideak eraikitzeko ezinbestekoa zen atzerriko enpresen inbertitzeak, ze Espainian ez zegoen ez teknika nahikorik ez capital nahikorik. Horri esker zenbait abantaila ematen zitzaizkien.

30. Artikuluak trenbidearen neurriak ezartzen ditu. Neurri hauek Europako neurriekiko ezberdinak dira. Honek Espainia Europako merkataritzatik banatzea ekarri zuen, Europara produktuak eramateko edo handik ekartzeko produktuen transbordoa egin behar baitzen mugan. Gaur egun arte politika honen ondorioak jasotzen dira. Hau egiteko arrazoiak Espainiak daukan zailtasun geografikoak (oso menditsua izatea) gainditzea izan zen.

TESTUAREN AMAIERA:


Burdinbideen Lege Orokorraren ondorioz Espainiako merkataritza eta komunikabideak hobetu ziren, hala ere, trenbideen egitura erradiala hau da, trenbide guztiak Madriletik hasten zirela Espainiako edozein lekutara joateko, bidaiak luzeak izatea ekarri zuen eta Espainian merkataritza hobetu bazen ere, ez zen Europara asko zabaldu, Espainiako ternbidearen neurriak eta Europakoak ezberdinak zirelako, lehen esan bezala. Trenbidearen beste ondorio txar bat honen espekulazioak krisi handia Isabel II.Aren azken etapan ekarri zuela da. Progresisten ideologia argi islatzen da dokumentu honetan. Progresistek ezin zituzten haien helburuak bete 1856an moderatuak gobernura bueltatu zirelako O’Donnellen eskutik. Hauek gobernatu zuten Isabel II.Arekin 1868. Urtera arte.

Entradas relacionadas: