Mendizabalen desamortizazio dekretua testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,32 KB

3. TESTUA. MENDIZABALEN DESAMORTIZAZIO DEKRETUA (1836-02-21)

TESTUAREN SAILKAPENA:


Testu hau jatorriaren aldetik lehenengo mailako testua da, formaren aldetik testu juridikoa , dekretu bat delako eta edukiaren aldetik ekonomikoa da, desamortizazio baten berri ematen duelako, elizaren amortizatuta zeuden lurrak salgai jartzen dituelako.

Testu honen egilea Mendizabal da, garai horretako (Maria Cristinaren erregeordetzan eta lehenengo gerra karlistaren garaian) Ogasun ministro progresista zena. Progresistak desamortizazioen aldekoak ziren.

Testu hau 1836ko otsailaren 21ean idatzi zuen Mendizabalek baina testu publikoa da “Gaceta de Madrid” egunkarian argitaratu zelako.

Hartzailea, Maria Cristina da, hau da, garai horretako erreginaordea zena, bere alaba Isabel II.A oraindik oso txikia zelako gobernatzeko.

Testu honen helburua, Mendizabalek egingo duena erreginari azaltzea da, hau da, bere desamortizazioaren berri ematea.

TESTUINGURU HISTORIKOA:


1836ko dekretu hau, Maria Cristinaren erregeordetzaren erreforma liberalaren garaian gertatzen da, Isabel II.Aren garaian, baina gazteegia zenez gobernatzeko bere amak hartu zuen kargua. Isabel II.A tronuaren oinordekoa zen bere aitak (Fernando VII.A) Lege Salikoa kendu zuelako bere alaba erregina izan zedin eta horrela Fernando VII.Aren anaia Karlos Maria Isidro tronua ez izateko. Honen ondorioz, gerra bat hasi zen, lehenengo gerra karlista hain zuzen ere. Alde batetik karlistak, Karlos Maria Isidroren aldekoak eta beste aldetik isabeldarrak, Isabel II.Aren aldekoak zirenak (liberalak). Maria Cristina liberalen laguntza izan zuen eta haiekin gobernatzen hasi zen monarkia parlamentario bat ezartzen.

Gerra hau karlistek galdu egin zuten eta honen ondorioz, Espartero jeneral progresista jarri zuten erregeorde.

XIX. Mendean, nekazaritza, ekonomia-jarduera nagusia zen. Nekazaritza atzeratuta zegoen eta txarra zen. Nekazaritza-errendimenduak oso baxuak ziren. Egoera hori gabezia teknikoen ondorioa zen. Lurrak  kalitate txarrekoak ziren eta orduan, produktibitatea eskasa zen. Autokontsumorako nekazaritza zen, produktu nagusia zereala zen eta lurrak amortizatuta zeuden (kleroaren eta nobleen lurrak),hau da, ezin ziren ez saldu ez landu ere. Lur jabetza nagusia latifundioak ziren (azalera handiko lurrak eta jabe bakarrekoak). Espainiako lur gehienak (latifundioak) nobleziaren eta kleroaren esku zeuden.

Egoera hori hobetzeko eta nekazaritza jarduera ekonomiko kapitalista bihurtzeko zenbait erreformak egin ziren. Sistema liberal berriak nekazaritza-erreforma bultzatzea ere ekarri zuen, jaunen jabetza deuseztatzeko, lan- eta merkatzaritza-harreman berriak sartzeko eta jabetza pribatuaren eta lurraren erabilgarritasun askearen printzipioak ezartzeko.

Jaurgoak abolitu egin ziren eta orduan, lurrak antzinako jaunen eskuetan jarri ziren jabetza pribatu bezala. Horrela, lehenengo jaunak lur-jabe berri bihurtu ziren, nekazari asko, berriz, errentari edo jornalari egin ziren. Azken horiek zerga berriak ordaindu behar izan zizkioten estatuari. Maiorazkoak deuseztatu ziren, lur-jabeek askatasunez lurrak saldu ahal izateko. Mestaren pribilegioak eta eliza-hamarrenak abolitu egin ziren kontratazio- eta industria-askatasuna indartzeko. Barne-aduanak kendu ziren merkataritza-askatasuna ezartzeko.

XIX. Mendean neurri erreformatzailerik garrantzitsuenetarikoak desamortizazioak izan ziren. Lur bat desamortizatzea merkatura bidaltzea da. Garai horretan klero erregeladunaren eta sekularraren ondasunak (elizaren eta udalaren lurrak) desamortizatu ziren. Armada liberala hornitzeko baliabideak lortzeko, Ogasunaren defizita gutxitzeko, errege-finantzak hobetzeko eta liberalismoaren aldeko lur-jabeen klase bat osatzeko. Estatuak lurrak hartzen zituen indemnizazio baten truke eta gero enkante publikoan saltzen zituen.

Desamortizazioak Karlos IV.Aren garaian hasi ziren. Bi gerra egon ziren garai horretan (Frantziarren kontrako gerra eta Trafalgar-koa). Bi gerrak galdu zirenez Ogasunak ez zeukan dirurik eta ordua  Godoy-ren laguntzarekin lehenengo desamortizazioa egin zen (Karlos IV.Aren garaian). Hurrengo desamortizazioa Independentzia Gerraren garaian izan zen (Josef I.Aren desamortizazioa). Ondorengoa, Independentzia Gerraren garaian ere Cadizko Gorteek desamortizazio bat egin zuten baina ez zen eraginkorra izan Fernando VII.A bueltatu zenean neurri hori ezabatu zuelako. 1820an, Fernando VII.Aren garaian, Hirurteko Liberalean beste desamortizazio bat egon zen.

Isabael II.Aren etapan bi desamortizazio egon ziren. Lehenengoa Mendizabalena izan zen, lehenengo gerra karlista ordaindu ahal izateko, Ogasuna saneatzeko eta nekazari ertaineko klase bat sortzeko baina Vatikanoarekin zeuzkaten harremanak apurtu egin ziren.

Azken desamortizazioa Madozena izan zen, Biurteko Progresistaren etapan, Ogasuna onbideratzeko eta batez ere trenbidea eraikitzeko.

TESTUAREN ANALISIA:


Testu honetan “zor nazionala” aipatzen da eta hau Estatuak zeukan zorrari egiten dio erreferentzia. Estatuak dirua behar zuen lehenengo gerra karlistaren ondorioz, eta horregatik desamortizazioak egin ziren.

“Hildako aberastasuna berpiztea”, landuta ez dauden lurrak (amortizatuta daudenak) landu egin behar direla esan nahi du. Desamortizazioari esker landu egingo dira eta orduan nekazaritzaren produktibitatea handituko da.

“Industriako eta zirkulazioko kanaletako oztopoak kentzea” adierazpenarekin barne-aduanak kentzea esan nahi du produktuen merkaturatzea errazagoa izateko.

“Ordenaren eta askatasunaren ikurra den Isabel II.A” esaten denean, argi uzten da Isabel II.Ak gobernu liberala babesten zuela.

“Jabe familia oparoa sortzeko” adierazpenarekin, goi burgesia, herri bat sortzeko asmoa zuela esan nahi da, hau da, nekazarien klase ertain bat sortzea da etekinak ateratzeko negozio bezala eta ez autokontsumorako bakarrik.

“Andere” adierazpenarekin, Maria Cristinari egiten dio erreferentzia. Maria Cristinaren zazpi urteko erregeordetzan (1833-1840) lehenengo gerra karlista izan zelako.

“Jabego bihurtu diren ondasunak” esaten denean, Mendizabalek egin zuen desamortizazioari egiten zaio erreferentzia, elizen jabegoak aldatu ziren eta lurrak salgai jarri ziren.

TESTUAREN ONDORIOA:


Desamortizazio honek (Mendizabalen desamortizazioa)
Zenbait ondorio ekarri zituen.

Alde batetik, ondorio positiboak egon ziren, hala nola, lur asko luberritu egin ziren, hau da, bertan behera utzitako lursail asko landu egin ziren berriro, elikagai garestien arazoak konpondu egin ziren, milioi bat hektarea baino gehiago jabez aldatzea lortu zuten, hamarrena eta mesta desagertu egin ziren, nahiz eta gehien hedatu ziren laboreak zerealak izan beste produktu batzuk nabarmentzen hasi ziren ere, ekoizpena handitzeak inportaziorik ez egiteko aukera eman zuen, biztanleriak gora egin zuen, mahatsondoa esportaziorako produktu bilakatu zen eta artoaren eta patataren laborantza hedatu egin ziren eta txerri-aziendak gora egin zuten.

Beste aldetik, ondorio negatiboak egon ziren ere, adibidez, ez zen gertatu laborantza-teknikoen modernizaziorik, Espainia atzeratuta geratu zen eta ingurune naturala ez zen egokia nekazaritzarako.

Jabetza txikiak (minifundioak), produkzio txikia zuten, eta, orduan, autokontsumorako ziren. Berrikuntzak egiteko edo soberakinak saltzeko aukerarik ez zegoenez, nekazari asko emigratu egin behar izan zuten.

Jabetza-handiak (latifundioak) ez zuten produktibitatea hobetzen lagundu. Lur-jabe handi gehienek ez zuten laborantzaren hobekuntzan inbertitu nahi, etekin azkarrak lortzea zen haien interes bakarra. Egoera horrek nekazaritzaren berrikuntza geldiarazi zuen, eta lurrik gabeko nekazari gehienek iraupeneko bizi-baldintzetan bizi behar zuten eta horren ondorioz gatazkak gertatu ziren XIX. Mendean.

Erreformen ondorioz, jabe pribatu baten soldatapeko edo maizter bihurtu ziren nekazari asko, lurraren gaineko inolako eskubiderik gabe eta herri askori kendu egin zitzaizkien herri-lurrak.

Ondorio garrantzitsuena Vatikanoak Espainiarekin harremana apurtu zuela izan zen, desamortizazioak elizak botere ekonomikoa galtzea ekarri zuelako eta elizaren zenbait lur desjabetuak izan ziren.

Entradas relacionadas: