1876ko uztailaren 21eko Legea: Foruen abolizioa eta Kontzertua

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,9 KB

Testuaren Sailkapena

Testu hau jatorriz lehen mailakoa da, garai horretan idatzi zelako. Formari dagokionez, testu juridikoa da, bertan idatzita daudenak bete beharreko aginduak direlako. Edukiari dagokionez, testu politiko-soziala da, gizarte barruko politikari buruzko gaiak jorratzen dituelako.

Egiletza, Data eta Hartzaileak

Egileak eta Sinatzaileak

Testu honen egileak Gorteak dira. Alfontso XII.a erregeak eta Antonio Cánovas del Castillok sinatu zuten. Alfontso XII.a Elisabet II.aren semea zen. Progresistek Elisabet II.a erbesteratu zuten Seiurteko Demokratikoan zehar, baina Antonio Cánovas del Castillo Alderdi Kontserbadorearen burua zen, eta Berrezarkuntza eta Borboitarren itzulera antolatu zituen, Alfontso XII.a errege izateko.

Data eta Argitalpena

Madrilgo Jauregian idatzi zen, 1876ko uztailaren 21ean, Hirugarren Gerra Karlistaren ostean, Berrezarkuntza hasten denean eta Borboitarrak itzultzen direnean (Alfontso XII.aren garaian).

Testu publikoa da, Gaceta de Madrid egunkarian argitaratu zelako 1876ko uztailaren 25ean.

Hartzaileak eta Helburua

Pertsona guztiei zuzenduta dago, baina batez ere Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako biztanleei, lurralde horietan foruak zeudelako eta gobernuak foruak kendu eta haien ordez Kontzertu Ekonomikoak jarri zituelako.

Testu honen asmoa Gorteek agindutakoa biztanleei jakinaraztea da, hau da, Foruak kenduko direla jakinaraztea eta zein berezitasun eta lege bete beharko dituzten azaltzea.

Testuinguru Historikoa: Hirugarren Karlistaldia eta Berrezarkuntza

Testu hau Hirugarren Gerra Karlista (1872-1876) amaitu eta Berrezarkuntza hasi zenean idatzi zen, Seiurteko Demokratikoaren amaieratik Berrezarkuntzara arteko trantsizioan.

Hirugarren gerra honek eragina izan zuen Seiurteko Demokratikoan hartutako erabakiekin. Gerra piztu zuten arazo nagusiak erlijio askatasuna eta monarkia parlamentarioa (erregeak botererik ez izatea) izan ziren.

Karlistaldiaren Garapena Euskal Herrian

Karlistek Bartzelonan, Gironan, Valentzian eta Maestraten egin zituzten zenbait altxamendu arrakastarik gabe. Euskadiko matxinadak huts egin zuenean eman zen amaitutzat lehenengo fasea. Don Karlosek (Karlos Maria Isidroren iloba) Espainiako lurraldean sartzea lortu zuen, baina karlistek Orokietan galtzaile izan ostean, Amorebietako Ituna sinatu zuten. Haren bidez, Serranok indultua eman zien matxinatuei. Ituna sinatu eta gero, partida karlistak desmobilizatu ziren, baina Don Karlosek ez zuen onartu eta Katalunian jarraitu zuen borroka.

Orokietako porrotaren ostean, armada karlista berriro antolatu zen. Don Karlosek berriro Espainian sartu zenean, karlistek Euskal Herria eta Nafarroa okupatu zituzten, hiriburuak izan ezik. Haien helburua Bilbo konkistatzea zen, baina liberalek irabazi zuten, eta honek Karlisten gainbehera ekarri zuen.

Garai hartan, Euskal Herrian estatu independente bat sortu zen Nafarroarekin batera (Karlisten kontrolpean). Bertako oinarrizko erakundeak diputazioak ziren, eta legeak egin zituzten.

Berrezarkuntza hastean, Euskal Herriko foruak ezabatu egin ziren, eta honekin batera abantailak ere. Baina Kontzertu Ekonomikoak lortu zituzten, eta honek zenbait berezitasun eman zizkien (zergen bilketa eta diputazioak).

Testuaren Analisia: Foruak eta Kontzertu Ekonomikoa

Testuaren analisiari dagokionez:

  • Foruen abolizioa: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurraldeak aipatzen dira. Lurralde hauetan foruak zeuden, baina Berrezarkuntzaren hasieran eta Hirugarren Gerra Karlista amaitzeko zorian zegoenean, foruak ezabatuak izan ziren. Honekin batera, foruek ematen zituzten abantaila gehienak galdu egin zituzten, hala nola:
    • Soldadutzarik ez.
    • Kaparetasuna.
    • Gai ekonomikoetan autonomia izatea.
  • Kontzertu Ekonomikoak: Kontzertu Ekonomikoak lortu zituzten, eta hauekin foruek zituzten abantaila batzuk mantendu ahal izan zituzten, 2. eta 3. artikuluetan aipatzen den bezala. Kontzertuen bidez, lehen zeukaten zerga biltzeko modua mantendu zuten. Hau da, euskal lurraldeetako diputazioek zergak batzen zituzten, eta horren parte bat Madrilera bidaltzen zuten, baina diruaren beste zati bat euskal lurraldeetan geratzen zen.
  • Gobernuaren askatasuna: 4. artikuluan Gobernuaren askatasuna aipatzen da, nahi duenean aldaketak egin ahal izateko.

Ondorioak eta Garrantzia

Amaitzeko, esan behar da testu honek garrantzi handia duela. Testu honek Hirugarren Gerra Karlistari amaiera ematen diolako eta Berrezarkuntzari bidea irekitzen diolako. Gainera, Borboitarrak kargura itzultzea eragiten du, eta foruak ezabatuak izaten dira, hauen ordez Kontzertu Ekonomikoak jarriz. Monarkia Borboitarra itzultzean, Antzinako Erregimenera itzultzeko joera ere ikusten da.