Tomas akinokoa lege naturala
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 6,03 KB
JOHN LOCKE
1632an jaio eta 1704ean hil zen filosofo liberala zen. Bere ustez estatuaren legeak lege naturalen jarraipen bat izan behar dira, printzipio kristauak: askatasuna, bizitza, jabetza pribatua eta berdintasuna mantentzeko legeak. Gizakia librea da, bizitzarako eta jabetza pribatuaren eskubidea du naturaz, horrela sortuak izan gara.
Hala ere, egoera naturalean gatazkarik badago, inork ez du erabakitzeko gaitasuna. Autoritatea parlamentua izango da, boterea edukiko duena erabakitzeko eta zigortzeko ordezkari batzuk egongo dira. Hobbes-i kritika egin zion, botere absolutua balego ez geundekeela estatu sozial batean esanez, izan ere, ez litzateke partziala izango eta beraz, estatu natural batean geundeke. Autoritate arbitrarioa sortu behar omen zen, botere banaketaren bidez, estatuak ezingo luke askatasunik bortxatu, pertsona honek krimenik bete ez badu behintzat. Errekurtso naturalak mugaezinak zirela uste zuen Locke-k, nahiz eta gaur egun badakigun baliabideak mugatuak direla.
JEAN-JACQUES ROUSSEAU
1712an jaio eta 1778an hil zen, bere lan ezagunena kontratu soziala da, politika kontzeptu berria sortarazi zuen. Printzipio bat jarraitzen zuen, nahi orokorra eta subiranotasun herriaren menpe egon behar zirela eta Estatua errepublikarra izateaz gain herriak eduki behar zuela boterea bertan honen arabera. Estatuak handiak direnean, bertako ordezkaritza txikiagoa izango da eta ondorioz, gobernuak gehiago saiatu beharko du herritarren interesak defendatzen. Rousseauren ustez, ez da beharrezkoa autoritatean lider bat, gizarteak gobernatu behar du, gehiengoaren nahiak pertsona guztien onura bilatzen duela suposatzen baita. Bere iritziz, gizakia beharraren ondorioz elkartzen da, elkartze honetan beharrezkoa da guztiok elkar defendatzea eta babestea, baina bakoitzak aske eta bere buruaren jabe izaten jarraitu behar du. Lehen esan bezala, elkartze hau ez da naturala, superbibentziak bultzatzen gaitu elkartzera eta hau egitean moralari eta arrazoiari ematen diegu bidea, orden soziala mantentzeko eta dominazioa saihesteko, hein handi batean honetarako ezartzen dugu gobernu bat. Demokrazia aplikatu behar da eta lege batzuen azpian biltzen gara gu, hauek aplikatzen ditugu, guk geuk sortu ditugulako. Moralean eta arrazoiean oinarritzen gara orden honetarako. Errepublika izatea ere beharrezkoa da, legeak jartzerakoan nahi orokorrean eta arrazoiean oinarritu behar gara. Gizakiak, berez ona den arren, elkarbizitzan borrokatu behar du eta honegatik sortzen da gobernua, orden bat mantentzeko. Lege batek norbait kaltetzen badu, kaltetu hau konpentsatua izan behar da.
INDARKERIA POLITIKOA
Estatuaren eta norbanakoaren artean tentsioa sortzen denean iritsi gaitezke biolentzia politikora. Arrazoi erlijioso edo politiko baten ondorioz sortzen den biolentziari terrorismoa esaten zaio. Terrorista talde ezagunak: ETA, Pantera Beltza, IRA, GAL,Cucusclan…
Erreibindikazio politiko bat baldin badago atzean, biolentzia politiko bezala ezagutzen da, adibidez, manifestazio batean poliziarekin gertatzen den liskar bat. Polizia bortizkeria monopolioa da, hau da, erabiltzeko eskubide bakarra estatuak du, bakea eta segurtasuna bermatzeko eta baita zigortzeko ere. Armadak adibidez, armak eduki ditzakete, guk berriz, ez. Mexiko da droga-trafikoaren adibide. Biolentziak arazoak sortzen dizkigu. Minoria batek sentitzen duenean gobernuak bere interesak ez dituela kontuan hartzen, biolentzia politikoa erabiltzen hasten dira, etika gatazkak sortzen dira. Teoria kantianoak ez du balio. Bakoitzak bere interesak defenditu nahi ditu baina askotan gobernuak ez du uzten, arrazoia eta legea jarraitu beharrak kontraesan batera garamatza, azkenak ezin baititugu aldatu.
Rousseau-ren ustez, ez baditugu pertsona horien interesak kontuan hartzen, konpentsazioak eman behar dizkiegu.
Habermas-ek denen arteko elkarrizketa bat egitea proposatu zuen: etika diskurtsiboa. Bertan, interes guztiak kontuan hartuko dira ulermena lortzeko, horrela, akordio batera iritsi gaitezke. Etika heteronormoa jartzen badugu: lege batzuk kanpotik etorri dira eta ezin dira eztabaidatu eta aldatu.