Etika eta morala

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,53 KB

Teoria etikoen sailkapena

Filosofoek moraltasunaz egin dituzten gogoetak bi talde handitan sailkatzen dira:

-Zoriontasunaren etikak: Batetik, batzuek uste dute moralki ona eta txarra hautematen ditugula naturaz ditugulako bai zoriontasuna bilatzeko nahia, bai arrazoitzeko gaitasuna, zoriontasuna lortzeko baliabide egokienak zein diren jakiteko.

-Justiziaren etika: Bestetik, zenbait betebehar moral hautematen dugu, arrazoimenak dioelako pertsonek guztizko balioa dutela eta errespetatu egin behar ditugula, nahiz hala eginik ez dugun beti zoriontasuna lortuko.

-Eudemonismoa: Heroi bertutetsuen tradizioaren ildotik, Aristotelesek uste su zintzotasun morala izaera on bat eratzean datzala.

Izaera on bat eratzeko ez da nahikoa ondo zer dagoen eta zer ez dagoen jakitea. Beharrezkoa da, baita ere, jakintza horren arabera jardutea; horrela eginez, pertsona bertutetsu bihurtzeko.

-

Hedonismoa

Tradizio etiko hori hiru puntutan oinarritzen da, Epikurok zerrendatuak:

  • Plazera da animalien eta gizakien portaeraren eragilea.

  • Ahalik eta plazer handiena, ahalik eta min txikiena jasateko.

  • Helburua gehiengo bat lortzea izateagatik beragatik da arrazoimen morala arrazoimen kalkulatzaile bat.

Epikurok bi plazer mota bereizten ditu: negatiboak eta positiboak.

Arrazoimenak kalkulu ona egin behar du balioesteko zein plazer diren indartsuagoak eta iraunkorragok, eta zein plazerek sortzen duen min txikiena; horrela, ahalik eta plazer handiena lortzeko.

-Kant: Kantek esaten du, pertsonek baditugula zenbait arau bete beharraren kontzientzia, betetzeak plazera eman ala ez. Arau horiek ez betetzeak gizagabe egiten gaitu. Izaki autonomoak gara, guk jartzen ditugu arau horiek, eta arau horiek inperatibo kategorikoak dira, hau da, zerbait egiteko agintzen dutenak baldintzarik gabe.

Kantek esaten du ekiteko gure araua lege unibertsal bihur dadin nahi izateko moduan, eta baita guk jokatu behar dugula guri jokatzea nahi dugun bezala.