Platonen Filosofia: Testuingurua, Etika eta Politika

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,02 KB

Platonen Testuinguru Historiko-Filosofikoa

K.a. V. mendearen inguruan Grezia Mediterraneoko potentzia nagusia zen eta eragin eta botere handia zuen bere kolonietan. Peloponesoko gerraren ostean Esparta garaile atera zenez, Platonek sofisten deriba demagogikoa kritikatu zuen. Horrek bere demokraziaren gaineko ikuspegian eragin zuen.

Filosofia Mileton sortu zen. Miletoarrak izan ziren lehenak jainkoaren aipamena alde batera utzi zutenak eta ezagutzeko bi bide zeudela ohartu zirenak: sentimena eta arrazoimena. Sentimenek errealitate aldakorra hautematen dute eta arrazoimenak errealitate iraunkorra. Filosofo 'monista' hauen kezka arkhea aurkitzea izan zen, gauza guztien iturburua. Beranduago filosofo 'pluralistak' agertu ziren, hainbat printzipio zituztenak.

Heraklitorentzat errealitatea aldakorra da, dena etengabeko jarioan dagoelako; horregatik sua da bere arkhea. Parmenidesentzat, benetako errealitatea iraunkorra, aldaezina eta betierekoa da. Pitagorasek eragina izan zuen garaiko filosofian, bai zenbakien garrantzian, bai ariman eta bai munduarekiko ikuspegian.

Beraz, Atenasen sofistak agertu ziren, irakasteagatik kobratzen zutenak; 'jakintsuak'. Irakatsitako gaiak erretorika edo oratoria ziren, politikan aritzeko, baina Sokrates agertu zen. Hark egia unibertsalaren existentzian sinesten zuen eta bere metodo dialektikoaren bitartez sofista haiek ezer ez zekitela frogatzen zuen. Hura izan zen Platonen maisua, eta hau Aristotelesena.

Filosofia Praktikoa

Etika

Platonek etika zoriontasunarekin lotzen du. Ongia ezagutzen baduzu jakintsua izango zara eta zuzen jokatuko duzu; horrek zoriontasuna ekarriko dizu. Platonek esaten zuen arimaz eta arrazoiaz arduratzen denak ongia ezagutuko du. Besteek ez dute gaitasunik goraldi dialektikoa egiteko.

Arima zati bakoitzari arete jakin bat dagokio:

  • Arima arrazionalari jakituria dagokio. Pertsona hori jakintsua izango da eta ongia ezagutuko du; jakituria arrazoimenaren bidez lortzen da.
  • Suminezko arimari adimena dagokio. Arima hori duen pertsona indartsua izango da eta arimari kalte egiten dionaren kontra borrokatuko du.
  • Irritsezko arimari neurritasuna dagokio. Arima hori duen pertsona moderatua da eta nahiak aseko ditu, baina bizioan erori gabe.

Arima guzti horien oreka bat mantenduz, justiziara iritsiko gara.

Politika

Platonen filosofiaren helburua Estatu Idealaren oinarriak ezartzea da. Berarentzat, gizakia izatea eta hiritarra izatea gauza bera da, gizakiak moralki hirian garatzen duelako bere burua. Platonen Estatua, hala ere, klasista da.

Platonek proposatzen duen Estatuan klase nahasketarik ez da gertatzen. Pertsona bakoitza talde batean edo bestean kokatzeko hautapenezko heziketa egingo du. Heziketa horrek bi maila ditu:

  • 1. maila gainditzen dutenak gerlariak izango dira.
  • 2. maila gainditzen dutenak, aldiz, agintariak izango dira.
  • Ezer ez dutenak gainditzen langileak izango dira.

Platonek esaten zuen agintariek ez dutela jabetzarik izan behar. Gobernari izan nahi duenak argi izan behar du ez duela bere kargutik etekinik aterako. Platonen Estatuan ordena soziala eta zoriontasuna da garrantzitsua; hala ere, gerra beharrezkoa da beharrak asetzeko. Bere ustetan, gizon eta emakumeek gaitasun berdinak dituzte eta biak agintari eta filosofo izan daitezke, arima arrazionala baldin badute.

Ezaugarri guzti horiek dituen gobernu motarik egokiena Monarkia eta Aristokrazia da. Gobernu horretan filosofo talde batek gobernatuko du.

Timokrazia: gerlarien gobernua.

Oligarkia: haiek beren probetxu pertsonala bilatzen dute.

Demokrazia: hau herri ezjakinaren gobernua da, kontrolik gabeko askatasuna ezarriko baitute.

Tirania: hark bere herria menperatuko du, bidegabekeriak arlo guztietan eginez.

Gizarte bat justua izateko, beharrezkoa da bertan bizi diren hiru pertsona moten artean oreka harmoniko bat egotea.