Stalinen Igoera eta SESBren Diktadura Totalitarioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
con un tamaño de 2,12 KB
Leninen heriotza eta Stalinen garaipena
1922tik aurrera, Lenin oso gaixorik zegoen; Trotskik eta Stalinek liskarrak izan zituzten boterea eskuratzeko. Lenin hil aurretik, testamentu politikoa idatzi zuen eta beldurtuta agertzen zen Stalinen boterearengatik. Trotski piolet batekin erail zuten.
Stalinen diktadura
1929. urtearen inguruan, Stalinek boterea eskuratzeko lehian zituen aurkariak kanporatu zituen: Trotski, Zinoviev, Kamenev eta Bujarin. Diktadura totalitarioa aplikatu zuen. Stalin hutsik gabekotzat jotzen zen, botere absolutua zuen eta jainko bat bailitzan gurtu behar zen. Errepresioa zen bere estiloa eta aurkaritza guztia ezabatu zuen. 1936an, diktadura legalizatu zuen eta SESBren barruan 11 errepublika eta 20 eskualde autonomo geratu ziren.
Izua eta errepresioa
Izua zen bere sistema, gizartea beldurtzeko eta menpean edukitzeko. Horretarako, Stalinek polizia politiko berria eratu zuen, NKVD deitua. Purgen programa aplikatu zuen gizarte osoan eta une gorena 1936tik 1939ra bitartean eman zen, Moskuko epaiketetan. Inolako azalpenik eman gabe, aurkari ugari desagerrarazi zituen (+700.000 hildako).
Gulagak: bortxazko lanen eremuak
Stalinek bortxazko lanen eremuak edo gulagak erabiltzen zituen herritarren pentsatzeko era moldatzeko. Errealitatean, presoak esklabo moduan erabiltzen zituen bere proiektuak abian jartzeko (+8.000.000 preso, asko hil egin ziren).
Ekonomiaren estatalizazioa
Stalinek 1928an NEP kendu zuen eta estatuak ekonomia kontrolatzeko aldaketak egin zituen:
- Nekazaritzaren kolektibizazioa: Landa eremuko jabetza pribatua deuseztatu zuen eta nekazariak landetxe kolektiboetan (koljosak) edo estatuaren landetxetan (sovjosak) aritzera behartu zituen. Landetxe asko ez ziren eraginkorrak, kulak-en erruz, eta errepresio handia jasan zuten.
- Bost urteko planak: Industria-politiken helburuak bi ziren: industria astun eta boteretsua sortzea eta independentzia ekonomikoa, teknologikoa eta militarra lortzea. Horretarako, bost urteko plana diseinatu zuen.