Sozietate zibil publikoa

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía

Escrito el en euskera con un tamaño de 8,57 KB

A)BANAKO ENPRESA


Banako enpresa nortasun fisikoa duen enpresa mota da, hau da, enpresaren jabea pertsona fisiko bat da.

Banako enpresaburua bere izenean eta enpresa baten bidez merkataritza-jarduera, industria-jarduera edo jarduera profesionala egiten duen pertsona fisiko bat da.

Banako enpresaburuak:

  • Adin nagusikoa izan behar du.

  • Bere ondasunak erabiltzeko eskubide osoa izan behar du.

  • Ez dauka lege-araubide berezirik, eta, bere jardueran Merkataritza Kodeko xedapen orokorrak bete behar ditu merkataritzaren alorrean, eta Kode Zibilekoak, eskubideen eta betebeharren alorrean.

  • Jabea denez, enpresaren erabateko kontrola du eta enpresaren kudeaketa ere bere gain dago.

  • Jabea enpresak sortutako zorren erantzule da hirugarrenen aurrean, eta egun duen ondare guztiarekin eta etorkizunean izan dezakeenarekin erantzuten du. Hau da, enpresaburuaren erantzukizuna mugagabea da.

Horrelako enpresak sortzeko, ez da gutxieneko kapitalik eduki beharrik.

Sozietatearen izenak bat etorri behar du titularraren izenarekin.

Banako enpresaburuek (PFEZ) bidez ordaintzen dituzte zergak.


ONDASUN ERKIDEGOA:

Jarduera egiteko, kontratu pribatu batean jasota egon behar du, nolako ekarpenak egiten dituen ondasun-erkidegoko kide bakoitzak eta zer ehuneko dagokion ondasun-erkidegoaren irabazietan eta galeretan.

Ez dago gutxieneko kapital-ekarpenik.

Bi bazkide izan behar ditu gutxienez.

Erkideen erantzukizuna mugagabea da.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren bidez ordaintzen dituzte zergak kideek.


SOZIETATE ZIBIL PRIBATUAK:

2 pertsona edo gehiagoren arteko kontratu batean oinarritzen da, eta horren bidez obligazioa hartzen dute dirua, ondasunak edo industria erkidegoan jartzeko, irabaziak elkarren artean banatzeko.

Ezaugarri nagusiak:

  • Erantzukizun mugagabea eta pertsonala du hirugarrenekin.

  • Sozietatearen izena bazkideek aukeratutako edozein izen izan daiteke.

  • 2 bazkide izan behar ditu gutxienez. Bazkideak 2 motakoak: kapital-ekarpena egiten dutenak (dirua eta ondasunak) eta lanaren ekarpena egiten dutenak (bazkide industrialak).

  • Ez dago eratzeko gutxieneko kapitalik.

  • Bazkideen idatzizko erabaki bidez eratzen da formalki. Ondasun-erkidegoaren xedapenek arautzen duten dokumentu pribatuz.

  • Sozietatearen bazkide zibilek PFEZaren ordaintzen dituzte zergak.


B) SOZIETATEA DEN ENPRESA

Nortasun juridikoa duen enpresa da. Hau da, jabeenaz bestelako nortasuna duen enpresa.

Sozietate orok Merkataritza Erregistroan inskribatuta egon behar du.

Sozietate motak:


SOZIETATE ZIBIL PUBLIKOA

Sozietate zibil pribatuaren helburu eta ezaugarri berberak ditu, baina sozietateko bazkideen arteko itunak publikoak dira eta notarioaren aurrean egindako eskritura publikoz formalizatzen dira, eta sozietate zibil pribatutik bereizten duen ezaugarri bat ematen dio: nortasun juridikoa du. Merkataritza Erregistroan inskribatuta egon behar du nortasun juridikoa duen soziatate guztiek bezala.