Plangintza zentralizatuko ekonomia-sistema

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía

Escrito el en euskera con un tamaño de 9,68 KB

  • Zer ondasun eta zerbitzu ekoitzi, eta zer kantitatetan? Enpresek familiek eskatzen dituzten ondasunak eta zerbitzuak ekoizten dituzte, baldin eta errentagarria bazaie.

  • Nola ekoitzi eta banatu ondasun eta zerbitzu horiek? Enpresek hautatzen dute zer ekoizpen baliabide eta zer teknologia erabili, eta errentagarri zaizkien faktore-konbinazioak aukeratuko dituzte. Sektore publikoa, ekoizpen eta banaketa-prozesuak arautzeaz eta ikuskatzeaz arduratuko da.

  • Norentzat ekoitzi? Ondasunei eta zerbitzuei dagokien prezioa ordaindu dezaketenentzat.

Salmentek eta prezioek, hartu dituzten erabakiak arrakastatsuak edo txarrak izan diren jakinarazten diete ekonomia-eragileei. Enpresek prezio altuegia jartzen badiete produktuei, ez saltzeko arriskua hartzen dute, baina prezio txikiegia bada, gerta liteke izakinak agortzea eta/edo saltzean inolako etekinik ez lortzea.


Ez da inoiz beharrezkoa izaten kontsumitzaileen eta enpresen artean komunikazio zuzena egotea. Izan ere, prezioek eta salmentek berez hitz egiten dute, eta merkatua bideratzen, ekonomia-eragileak asez, esku ikusezin batek i¡egingo lukeen moduan.

Merkatu-ekonomiko sistemaren muga:

  • Ezegonkortasun ziklikoa


    sistemak krisiak izaten ditu
  • Ondasun ez errentagarrien urritasuna: urriak direlako, garrantzi estrategikoa dutelako, zenbait ondasun eta sektore publikoek kudeatu eta hornitu behar dituzte, askotan galerak egoten dira.

  • Ingurumena ondatzea


    Ondasunen eta zerbitzuen ekoizpenekin bat, merkatuak hintzat hartzen ez dituen zenbait ondasun negatibo
  • Zenbait enpresaren gehiegikeriak: Desorekak sortu merkatuan, Prezioa edo salmenta-baldintzak finkatzeko behar den boterea dutenean gertatzen dira.

  • Errentaren banaketa desberdina: Gure lehentasunen edo zaletasunen arabera aukeratzen ditugu baina ez beti gure baliabideen arabera.

4.2 PLANGINTZA ZENTRALIZATUKO EKONOMIA-SISTEMA

Sistema hori Sobietar Batasunean sortu zen. Lehen Mundu gerraren ondoren, Martxen teorietan oinarrituta. Xx.Mendearen amaieran desagertu zen. Sektore publikoa, eta beraz erabakiak ez dituzte familiek eta enpresek hartzen.Errentaren berdintasunezko banaketa lortzea da sistema horren helburua.

Plangintza zentralizatua egiten duen organo baten bidez antolatzen da ekonomia-jarduera, horrek, zenbait urtetarako ekonomia planak egiten ditu. Sistemak porrot egin zuen xx.Mendearen amaieran.


  • Aurreikuspen-akatsak: planifikatzaileek ez zuten ekonomiaren martxari buruzko informazio fidagarririk.

  • Pizgarri eza: Prezioak eta soldatak Estatuak finkatzen zituenez, enpresek ez zuten elkarren arteko lehiarako ahaleginik egiten, eta langileen artean desmotibazioa bihurtu zen nagusi.

  • Gehiegizko burokrazia


    Ekonomia-sistema kontrolatzeko behar zen aparatu administratiboa buztinezko oinak zituen erraldoi bihurtu zen.