Enpresa Sozietate Motak: Sozietate Mugatua, Anonimoa eta Bereziak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía

Escrito el en euskera con un tamaño de 8,6 KB

Enpresa Sozietate Motak

Sozietate Mugatua

Ezaugarriak:

  • Sozietate bat eratzeko gutxienez pertsona bat behar da; gehienez 5 pertsona fisiko.
  • Bazkideen erantzukizuna mugatua da.
  • Sozietatearen gutxieneko kapitala 3.000€-koa da, eta gehienez 120.000€-koa. Kapitala partaidetzetan banatuta dago.
  • Sozietatearen izena bazkide sortzaileetako baten bi abizenez eta izenez osatuta dago, atzetik kode alfanumeriko bat duela.
  • Sozietateen gaineko zergak zergapetzen dituzte sozietateek.

Bazkideak

  • Pertsona fisikoak dira.
  • Gehienez 5 bazkidek osatu dezakete. Partaidetzek eskualdean izan ezkero, kopuru hori gaindi dezake.
  • Bazkide bakar batek mota horretako sozietate bat eratu ezkero, ezin izango du mota honetako beste sozietate batean parte hartu.
  • Bazkideen erregistro liburua eramatea ez da beharrezkoa. Bazkide izaera egiaztatzeko, nahikoa da eratzeko eman den eskritura publikoa.

Sozietate Anonimoa

Sozietate kapitalista da.

Kapitala elementu garrantzitsu bakarra da.

Anonimoa da.

Ezaugarriak:

  • Bazkide bat (pertsona bakarreko sozietatea) edo bat baino gehiagokoa.
  • Bazkideen erantzukizuna mugatua, kapital ekarpenaren arabera.
  • Sozietatea eratzeko gutxieneko kapitala 60.000€-koa da. Kapital hori akzioetan banatzen da. Sozietatea eratzerakoan kapital osoak harpidetuta egon behar du, eta kapitalaren %25ek, ordainduta egon behar du.
  • Sozietatearen izena honela osatuko da: izena eta atzetik ``Sozietate Anonimoa´´ edo ``SA´´.
  • Akzioen transmisioa askea da, Merkataritza Erregistroan inskribatu eta gero.
  • Sozietatearen gaineko zergak zergapetzen ditu.

Sozietatearen Organoak

  • Batzar Orokorra: Bazkideen bilkura da. Enpresari buruzko gai garrantzitsuak erabakitzen dira.
    • Batzar Orokor Arrunta: Ekitaldi bakoitzeko lehenengo sei hilabeteen barruan bilduko da sozietate-kudeaketa aztertzeko.
    • Aparteko Batzarra: Batzar Arruntaren betekizunak betetzen ez dituen batzarrak.
    • Batzar Unibertsala: Deialdia egingo da eta batzarra baliozkoa izango da sozietate-kapital osoa biltzen bada. Horrela, bertan batzarra egitea erabakiko dute.
  • Administratzaileak: Administrazioa Administrazio Kontseiluaren esku dago. Erabakiak gehiengo absolutuaz hartzen dira. Batzar Orokorrak izendatzen ditu administratzaileak.

Akziodunak. Akzioak

Eskubideak:

  • Sozietatearen mozkinen banaketan parte hartzeko eskubidea eta likidaziotik gera daitekeen ondarean parte hartzekoa, sozietatean duten partaidetzaren proportzioan.
  • Akzioak harpidetzeko lehentasunezko eskubidea, akzio berriak jaulkitzen direnean.
  • Batzarretara joateko eskubidea eta haietan bozkatzeko eskubidea. Akzio bakoitzak eskubide bat dakar.
  • Sozietatearen erabakiak aurkaratzeko eskubidea.
  • Akziodunen Batzarrean aztertuko diren gaiei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea, botoa eman ahal izateko.

Akzioak dira sozietate anonimo baten kapitalaren zatiketak.

Akzioak:
  • Sozietate anonimo baten kapitalaren zati alikuota (proportzionala) dira.
  • Errenta aldakorreko tituluak dira.
  • Akzioduna enpresaren jabea da.
Partaidetza:
  • Sozietate mugatuek jaulkitzen dituzte.
  • Enpresa baten sozietatearen zati alikuota dira.
  • Errenta aldakorreko tituluak dira.
  • Partaidetzaduna da enpresaren jabea.
Obligazioak
  • Enpresa baten jesarpen baten zati alikuota da.
  • Errenta finkoko tituluak dira.
  • Obligazioduna ez da enpresaren jabea.

Akzio Motak:

1) Eskubideak kontuan hartuta:

  • Arruntak: ez dute eskubide berezirik.
  • Pribilegiatuak: pribilegioren bat dute; adibidez, gutxieneko dibidendua jasotzeko.

2) Titularitatea kontuan hartuta:

  • Izendunak: akzioak jabearen izena du.
  • Eramailearenak: akzioak hura daramanarena da.

3) Kapitala kontuan hartuta:

  • Arruntak: dirutan ordaindutakoak dira.
  • Propioak: posible denean akzioak ondasunetan ordaintzea.
  • Liberatuak: akzioak zati batean edo osorik erreserba batzuen kargura jaulkitzen dira (banatu ez den mozkinen kontura).

Merkataritza-sozietate bereziak

1- Lan-Sozietatea:

Sozietate anonimoa edo mugatua, kapitalaren gehiengoa langileen esku duena. Mugak daude kontratuak egiteko eta mozkinak banatzeko. Lan sozietateak martxoaren 24ko 4/1997 Legeak arautzen ditu, bertan Kapital Sozietateei buruzko Legea ezartzen zaie.

Ezaugarriak:
  • Bazkideek ezin eduki kapitalaren herena baino gehiago, akziotan edo partaidetzan ez bada (gehienez kapitalaren %49). Sozietateak gutxienez lau bazkide, horietatik bat langilea.
  • Bazkideen erantzukizuna mugatua, sozietateko kapital-ekarpenaren araberakoa.
  • Sozietatearen kapitala akzio edo partaidetzan banatua. Horiek, %25 harpidetu edo ordaindu behar lan-sozietate anonimoa bada; %100 erantzukizun mugatukoa bada. Sozietate anonimoko gutxieneko kapitala 60.000€-koa, 3.000€-koa.
  • Bi motako akzio eta partaidetzak: Lanekoak: bazkide langileenak eta Orokorrak: langileak ez diren bazkideenak.
  • Lan-sozietate anonimoen akzioak tituluekin adierazi.
  • Bazkide ez diren langileak kontratatu, muga batzuen arabera: bazkide ez diren langileek egindako lan-orduak ezin dira bazkide diren langileak guztira egiten dituztenak baino %15 gehiago izan (%25eko da 25 langiletik beherako lan sozietateetan).
  • Izenaren atzetik: erantzukizun mugatuko lan-sozietatea (SLL) eta lan sozietate anonimoa (SAL).
  • Sozietatearen laneko akzioak eta partaidetzak eskualdatzeko lehentasuna hauek dute (handienetik-txikienera).
  • Erreserba-fondo berezia osatu behar dute. Horretarako lortutako mozkin likidoaren %10 gorde behar dute.

2- Kooperatiba-Sozietatea

Interes, premia eta enpresa-jarduera berdineko pertsona fisikoen eta juridikoen elkartea da. Kooperatiba-jarduerak kontuan hartuta, fondoak asetu eta mozkinen banaketa egiten da bazkideen artean.

Kooperatibek ondare erkide bat sortzen dute eta ez dute irabazi-asmorik.

Ezaugarri nagusiak:

Mailak:

  • Lehen mailako kooperatiba: 3 bazkide gutxienez.
  • Bigarren mailakoa: 2 bazkide eta pertsona juridikoak.
  • Beste maila batekoa.
  • Bazkideek kooperatibaren zorren aurrean duten erantzukizuna sozietatean duten ekarpenaren zenbateko izendatura mugatzen da.
  • Kooperatiba bakoitzaren gutxieneko kapitala estatutuetan dago, eta aldagarria da: sozietatean alta ematen duten edo baja ematen duten bazkideen araberakoa da.
  • Sozietatearen izenean, izenaren atzetik (kooperatiba Sozietatea) edo (S.Coop) laburdura joango da.
  • Kooperatibak lortutako soberakinen %30 gutxienez, Nahitaezko Erreserba Fondoan eta Heziketako eta Kooperatiba Sustapeneko Fondoan sartuko dira.
Sozietate organoak (4 organo):

Lau organo:

  1. Batzar Nagusia: bazkide eta kideen elkartea. Gaiak eztabaidatzeko eta erabakiak hartzen dituena.
  • Helburuak:
    • Sozietatearen kudeaketa aztertu.
    • Urteko kontuak onartu.
    • Soberakinen banaketa baimendu.
    • Kooperatibaren politika orokorra ezarri.
Kontseilu errektorea: gobernu, kudeaketa eta ordezkaritza organoa. (3 perts. gutxienez) Bazkideak eta zuzendaria. Errekurtso batzordea: bazkideei ezarritako zehapenak izapidetu eta haiei buruzko erabakiak hartu. Kontu-hartzaileak: urteko kontuak ikuskatu (1-3 pertsona).
Bazkideak:

Eskubideak:

  • Kooperatibako jardueretan parte hartu.
  • Eskubideak gauzatzeko eta betebeharrak betetzeko beharrezko informazioa jaso.
  • Kooperatiba itzulkinean, soberakinak banatu.

Betebeharrak:

  • Batzar Nagusiko bileretara joan eta bazkidea kide den beste organoetan parte hartu.
  • Organoek hartutako baliozko erabakiak bete.
  • Prestakuntza-jardueretan parte hartu.

Kooperatiba motak:

Kreditu-kooperatibak, irakaskuntzakoak, nekazaritzakoak, lur erdkidegoak ustiatzekoak.