Europako Banku Zentrala: Funtzioak, Inflazioa eta Maileguak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,22 KB
Europako Banku Zentrala (EBZ)
Europako Banku Zentrala (EBZ) 1998an sortu zen, Europan moneta berria, euroa, jaio zenean. Europako Moneta Institutuaren ordezkari bilakatu zen. EBZaren zeregin nagusia euroaren egonkortasuna mantentzea eta prezioen oreka zaintzea da. Egoitza Frankfurten (Alemania) dago, eta hori Alemaniaren potentzia ekonomikoaren adierazletzat har daiteke.
EBZaren Funtzioak
- Billete eta txanponak jaulkitzearen monopolioa du.
- Urre eta dibisa erreserbak gorde eta kudeatzen ditu, kanpo eragiketei aurre egiteko.
- Dibisen kanbio sisteman eragiten du, euroaren balioa babesteko.
- Ikuskari lana egiten du.
- Europar Batasunaren bankua da: zor publikoa jaulki eta banku pribatuei maileguak ematen dizkie arazoak dituztenean.
Inflazioa eta Deflazioa
Inflazioa: ondasun eta zerbitzuen prezioen igoera orokorra eta jarraitua da.
Deflazioa: ondasun eta zerbitzuen prezioen jaitsiera orokorra eta jarraitua da.
Prezioen Egonkortasuna: EBZk prezioen kontrola aurrera eramaten du. Prezioen hazkundea ohikoa da, baina EBZk %1,5 eta %2 arteko tartean mantentzea du helburu.
Inflazio Motak eta Arrazoiak
- Eskariaren inflazioa: agente ekonomikoek herrialdearen produkzio gaitasuna baino gehiago kontsumitzen dutenean gertatzen da.
- Kostuen inflazioa: ekoizpen faktoreen prezioak hazten badira, ondasun eta zerbitzuen prezioak gora egingo dute. Adibidez, petrolioaren prezioa igotzen bada, garraioarekin zerikusia duten ondasun eta zerbitzuen prezioek gora egingo dute.
- Egiturazko inflazioa: merkatu eredu akastun batek sortzen duen inflazioa da, lehia ez-perfektuko eredu baten ondorioz. Adibidez, monopolio eta oligopolioetan, saltzaileek prezioekin nahi dutena egiten dute, lehiakiderik ia ez dutelako.
Interes-tasak
Interes-tasak diruaren prezioa ezartzeari deritzo. EBZk beste bankuei emandako maileguei aplikatzen dien tasa da diruaren prezioa. Tasa hau minimoa izango da banku pribatuentzat, eta hortik gora eskainiko dizkiete maileguak bezeroei.
Enkantea
Ekonomian, enkantea salerosketa mota bat da, non erosleak salneurri hoberena lortzeko lehian dauden. Saltzaile ugari eta erosle bakarra hartzen dituzten enkanteak ere badaude.
Mailegu Motak
- Hipoteka-bermedunak: Etxebizitza bat erosi nahi duenari finantzaketa eskaintzea dute helburu.
- Berme pertsonalekoak (kreditu pertsonalak): Partikularrek izan ditzaketen finantzaketa-behar txikiagoei erantzutea dute helburu.
Hipoteka-mailegua
Etxebizitza bat erosteko eskatzen den mailegua da. Abala eskatzen dute, eta ordaintzen ez bada, etxea kentzeko arriskua dago.
EBZ eta Finantza Bitartekariak
EBZ ez da ohiko finantza-bitartekaria; ez du enpresa edo pertsonekin zuzenean lan egiten. EBZk sektore pribatu eta publikoko finantza-bitartekariei finantzaketa ematen die.
Euroa Erabiltzen Duten Herrialdeak
Alemania, Austria, Belgika, Txipre, Estonia, Eslovakia, Eslovenia, Finlandia, Frantzia, Espainia, Malta, Irlanda, Luxenburgo, Herbehereak, Italia, Portugal, Grezia.