Botere nahimena eta betiereko itzulera

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,08 KB

Biografia:

Nietzsche 1844an jaio zen, Prusian (Alemanian). Hainbat lekutan bizi zen klima ezberdinak bilatuz bere ahultasun inmunologikoa zela eta (Suitzan, Nizan, Genovan, Turinen…).


Filologia ikasi zuen eta katedratikoa izan zen Basileako Unibertsitatean (Suitza). Hala ere, musika eta poesia ere konposatu zituen eta filosofiaren munduan sartu zen. Wagnerrek eta Schopenhauerrek Nietzscherengan eragina izan zuten. Bere obra nagusienak Honela mintzatu zen Zaratustra, Ecce homo eta Ongia eta gaizkiaz haratago dira. Oso kritikoa zen hainbat ideia eta tradizioekin.


1900ean hil zen Nietzsche, zorotasun samingarri bat pasa eta eta gero. Kausa oriandik ez da argitu, sifilia edo buruko minbizia izan daiteke.


B) Zein da Nietzscheren ideia filosofikoa ezagunena? Zertan datza? Zergatik?

Nietzscheren ideia filosofiko ezagunenak botere nahimena, betiereko itzulera eta supergizakia dira. Berak, ahultasuna dela eta, munduarekiko erresumina dagoela ondorioztatu zuen. Horregatik, metafisika, erlijioa eta morala baliatuz beste mundu batzuk sortzen ditugu. Era berean, mundu honetan ere ahulen balioak daude (barkamena, maitasuna…) bakarrik krudeltasuna leuntzeko.


Hori guztia kontuan hartuta, Jainkoa hil zuen Nietzschek bakarrik gizakia geratzeko, supergizaki bat, askea, garailea, eta moralatik haratago. Horrela, behin zentzu transzendental hori ukaturik, benetako bizitza gogo handiz bizi behar da (nihilismo positiboa). Gizakiok horrela gure boterearen indarraren jakitunak izango gara, ahulen moralaren kontra.