SESBren sorrera, 1929ko krisia eta 1830eko iraultzak
SESBren eraketa eta botere iraultzailearen antolaketa
Boltxebikeek sobietak biltzea eta bozketa bitartez altxamendua legeztatzea lortu zuten. Ondorioz, sobietek eta gobernuak bat egin zuten. Lenin izendatu zuten lehendakari, eta Urriko Dekretuak onartu ziren:
- Lehen Mundu Gerrarekin amaitzea: Horretarako, lurraldeak eman behar izan ziren.
- Lurren jabetza: Estatua lurren jabetzarekin egiten zen, kalte-ordainik ordaindu gabe. Jabetza pribatua eta salerosketa debekatu ziren, eta lurra lantzen zuenari eskaintzen zitzaion.
- Kontseilua: Lenineri laguntzeko Kontseilu bat aukeratu zen, non boltxebikeak soilik zeuden.
Behin betiko estatu-kolpea
Azaroaren amaieran gertatu zen iraultzaren azken ekintza. Boltxebikeek Petrogrado kontrolpean zuten, baina Errusiako hainbat lurralde ez. Azaroaren amaieran, Duma berritzeko hauteskundeak egin ziren eta sozialistek irabazi zituzten.
Duma berriak ez zituen Leninek idatzitako Urriko Dekretuak onartu eta Kontseiluaren aurka ipini zen. Gatazka hau indarkeriarekin konpondu zen: Kontseiluak estatu-kolpea ematea erabaki zuen, botere guztia eskuratu eta diktadura bat ezarri zuen, sistema demokratikoa baztertuta.
1929ko krisiaren sintomak
Ameriketako Estatu Batuetan eta Europan krisia gertatuko zela adierazten zuten ezaugarri batzuk zeuden:
- Susperraldia egon arren, langabeziak ez zuen behera egiten, gora baizik.
- Nekazaritzako eta industriako prezioen arteko desoreka.
- Nekazaritzan eta industrian gainprodukzioa gertatzen hasi zen; soberakinak gero eta handiagoak ziren.
- Ikatzaren produkzioan beherakada egon zen, baita ehungintza-sektorean ere.
- Merkatuan kapital ugaria zegoen, eta kapital hori kontsumorako izateaz gain, espekulaziorako erabiltzen hasi zen, bereziki burtsan, akzioen salerosketa izugarri handituz.
1830eko garaipen iraultzaileak
1820koak baino aldaketa handiagoak ekarri zituen; mugimendu hiritarra izan zen eta garaiko krisi ekonomikoak piztu zuen, oraingoan nekazariak borrokatik kanpo geratuz.
Mugimendu iraultzaileen hedapena
Mugimendua Frantzian hasi zen. Karlos X.a Erregimen Zaharrera itzultzen saiatu zen, baina altxamenduak bere abdikazioa eta Orleansko Luisen erregetza ekarri zituen. Honek erregimen konstituzional moderatua ezarri zuen, sufragio zentsitarioan oinarritua eta burgesiak zuzendua, Frantziako absolutismoa desagerraraziz.
Mugimendua Belgika, Polonia eta Italiara hedatu zen. Erresuma Batuan, parlamentuko ordezkariak aukeratzeko eskubidea zuten pertsona kopurua bikoiztu zen, eta Portugalen gerra zibila piztu zen.
Altxamenduen ondorioak eta blokeak
Europako potentziak bi bloketan banatu ziren:
- Liberalak: Erresuma Batua eta Frantzia.
- Absolutistak: Errusia, Prusia eta Austria.
Honela, bloke bakoitza herrialde batzuei laguntza eskaintzen hasi zen. Liberalen laguntzak Espainian eta Frantzian garaipen liberala ekarri zuen; absolutistek, aldiz, Italia eta Polonian mugimendu liberalak zapaldu zituzten.