Frantziako Iraultzaren kronologia: aurrekariak, Biltzarrak eta Napoleonen Inperioa

HistoriaActualizado el 3,89 KB

Resumen

Dokumentu honek Frantziako Iraultzaren kronologia laburtzen du, 1789ko aurrekariekin hasita (Estatu Orokorrak, Kexen koadernoak eta Pilota Jokoko zina) eta Biltzar Konstituziogilea, Biltzar Legegilea eta Konbentzioa barne hartuta, Zuzendaritza, Kontsulatua eta Napoleonen Inperioarekin amaituz. Ikasleak iraultzaren fase nagusiak eta bakoitzaren gertaera garrantzitsuak ulertuko ditu.

Puntos clave

  • 1789an Estatu Orokorrak bildu ziren, 100 urte geroago, hirugarren estamentua bakarrik ordezkatuta zegoen (⅓) egoeran.
  • Pilota Jokoko zinaren bidez hirugarren estamentuak Konstituzio bat eman arte ez zela etsiko adierazi zuen.
  • Bastillaren hartzea (1789) Parisko iraultza armatuta zegoela erakusten zuen gertaera garrantzitsua izan zen.
  • 1791ko Konstituzioa eta Gizakiaren eta Herritarren Eskubideen Adierazpena Biltzar Legegilearen lanik nabarmenenak dira.
  • 1793ko Konstituzioarekin batera monarkia abolitu, Luis XVI hil eta Errepublika ezarri zen Konbentzioan.
  • Napoleon 1799ko Brumarioko kolpearekin agertu zen, 1804an enperadore izendatu zen eta 1815ean Waterloon porrot egin zuen.

Ponte a prueba

Frantziako Iraultzaren Kronologia

Aurretikoak (1789 arte)

  • Nobleziari eta kleroari zerga pribilegioak kendu nahi.
  • Estatu Orokorrak biltzeko deia (1789): 100 urte ziren bildu gabe, baina egoerari konponbidea bilatu nahian, Estatu Orokorrak bildu zituen, non 3 estamentuak (⅓) zeuden ordezkatuta.
  • Cahier de doléance (Kexen koadernoa): Estamentu bakoitzak bere ustez zeuden arazoak eta hauen konponbideak idazten zituzten. Ikuspegi desberdinak zeuden: nobleziak eta apaizkeriak batetik, eta hirugarren estamentuak bestetik. Azken hauentzat, konponbidea pribilegiatuek zergak ordaintzea zen.
  • Pilota Jokoko zin-egitea: Hirugarren estamentuko kideei Estatu Orokorren bilera batean sartzea debekatu zieten. Horren ordez, aparteko asanblada bat osatzea zin egin zuten, eta ez zirela geldituko Frantziari konstituzio bat eman arte.

Biltzar Konstituziogilea (1789-1791)

  • Biltzar Nazionala eratu: Beraien esanetan, Frantziako erregea ordezkaria bakarrik zen.
  • Bastilla hartzea: Parisko biztanleak Bastillako espetxeaz jabetu ziren. Presoak askatzeaz gain, arma asko eskuratu zituzten. Garrantzi handia du, Parisko iraultza armatuta zegoelako.

Biltzar Legegilea (1791-1792)

  • 1791ko Konstituzioa.
  • Gizakiaren eta Herritarren Eskubideen Adierazpena.
  • Armada Nazionala eratu: Derrigorrezko soldadutza zerbitzuarekin. Armada horri zeregin politiko bat ematen zaio: iraultzaren aitzindari (vanguardia) izatea.
  • Varenneseko ihesa: Erregeak Parisetik ihes egiten saiatu zen Austriara joateko, baina mugan harrapatu zuten errusiarrez mozorrotuta. Armada Nazionalak traiziotzat hartu zuen hori, eta honen ondorioz erregearen gainbehera etorriko da.
  • Lehenengo legeak: botere banaketa, zuzeneko zerga sistema, kleroaren ondasunak nazionalizatu...

Konbentzioa (1792-1795): Asanblada Nazional erradikalizatua

  • 1793ko Konstituzioa.
  • Monarkia abolitu eta Luis XVI hil: Errepublika ezarri zen.
  • Izualdia: Iraultzaren aurkako susmagarri ziren guztiak hiltzen zituzten lepoa moztuz. Honen ondorioz, pertsona askok erradikalizatu egin ziren, susmagarritzat ez hartzeko.
  • Valmyko garaipena: Belgikako mugetan armada nazionalak garaipen handia lortu zuen, eta honek iraultzari animoak eman zion.
  • La Vendée: Frantziako eskualde bat da, eta bertan iraultzaren aurkako matxinada bat egin zuten. Honek esan nahi du Frantziaren barruan ez zegoela denak ados iraultzarekin.
  • Termidorreko kolpea: Jakobinoen barruan asko odolkeriaz nahastuta zeuden, eta beldur ziren ia beraiek ere susmagarritzat hartuko zituzten Robespierre eta bere jarraitzaileek. Horregatik, bere kontrako kolpe bat eman zuten.
  • Robespierre hil.

Zuzendaritza (1795-1799): Direktorioan ustelkeria kasuak aurkitu zirelako bukatu zen.

  • Italiako eta Egiptoko kanpainiak: Kanpoko gerretan garaipen handia lortzen dute eta Napoleon nabarmentzen da.

Kontsulatupea (1799-1804)

  • Brumarioko kolpea: Napoleonek emandako kolpe bat.
  • Napoleonen konstituzioak: Bizi-arteko kontsul, eta gero enperadore. Konstituzio bat baino gehiago egin zituen; bere burua bizi-arteko kontsul izendatu zuena izan zen garrantzitsuena.

Inperioa (1804-1814/15)

  • Napoleon enperadore (Europako erregeen errege): Bere asmo politikoa Europako inperio bat sortzea zen, horregatik ezkonduko da Austriako Maria Luisarekin.
  • Zuzenbide Zibila: Berea izan zen lehenengo dibortzioa.
  • Austerlitz: Napoleonen garaipen handia.
  • Espainiako Independentzia Gerra hasi.
  • Leipzig (Nazioen Gudua): Napoleonen porrot handia.
  • Napoleon Elba uhartera: Leipzig eta gero Napoleon erbesteratu zuten, baina 100 egunen ondoren itzuli zen.
  • Waterloo: Napoleonen porrot handiena.
  • Napoleon Santa Helena uhartera: Napoleon bertara bidali zuten eta bertan hil zen.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer izan zen Pilota Jokoko zina?

Hirugarren estamentuko kideek Estatu Orokorretako bilera batean sartzea debekatu zietenean, aparteko asanblada bat osatzea erabaki zuten. Frantziari konstituzio bat eman arte ez zirela geldituko zin egin zuten.

Zergatik garrantzitsua izan zen Bastillaren hartzea?

Parisko biztanleek espetxea hartu zuten, presoak askatu eta arma asko eskuratu zituzten. Iraultza armatuta zegoela erakutsi zuen.

Zer izan zen Varenneseko ihesa?

Erregea Parisetik ihes egiten saiatu zen Austriara joateko, baina mugan harrapatu zuten errusiarrez mozorrotuta. Armada Nazionalak traiziotzat hartu zuen eta erregearen gainbehera ekarri zuen.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein urtean bildu ziren Estatu Orokorrak 100 urteko etenaldiaren ondoren?
2. Zer erabaki zuten hirugarren estamentuko kideek Pilota Jokoan?
3. Zein gertaera adierazten du Parisko iraultza armatuta zegoela?
4. Zein konstituzio eman zen 1793an Konbentzioan?
5. Nork bultzatu zuen Termidorreko kolpea?
6. Zer izan zen Brumarioko kolpea?
7. Non lortu zuen Napoleonek porrot handiena?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.