Bizkaiko langile borroka 1896an: 'La Lucha de Clases' artikulua

HistoriaActualizado el 4,37 KB

Resumen

Testu hau 1896an PSOEren 'La Lucha de Clases' astekarian argitaratutako artikuluaren zati bat da, Bizkaiko meatzarien eta langileen aldarrikapenak jasotzen dituena. Maiatzaren 1eko mitina, 1890eko greba eta meatzarien barrakoi eta derrigorrezko kantinen aurkako borroka azaltzen ditu. Ikasleek langile mugimenduaren testuingurua eta XIX. mendeko industrializazioaren ondorioak ulertuko dituzte.

Puntos clave

  • Maiatzaren 1a (Langileen Eguna) 1890etik ospatzen da, eta 1896an Gallartan batu ziren Bizkaiko langileak.
  • 1890eko grebak lanaldia murriztea, barrakoiak eta kantinak kentzea eskatzen zuen; lortutakoa neguan 9 ordu eta udan 11 ordu izan ziren.
  • Meatzarien egoera gogorrena izan zen: enpresek barrakoiak eta derrigorrezko kantinak ezarri zituzten, garestiak eta kalitate eskasekoak.
  • Facundo Perezagua PSOEko militanteak ideia sozialistak zabaltzen lagundu zuen Bilboko meategietan 1885ean.
  • 1894an sortu zen 'La Lucha de Clases' astekaria, hauteskundeetan eta erakundeetan parte hartzeko helburuarekin.
  • 1903an derrigorrezko kantinak kendu eta asteko ordainketa lortu zen.

Ponte a prueba

Sarrera: "La Lucha de Clases" astekariko artikulua (1896)

Testu hau 1896an “La Lucha de Clases” sozialisten astekarian argitaratutako artikuluaren zati bat da. Maria Kristinaren erreginaordetzaren (1885-1902) garaikoa da.

Testuaren ezaugarriak

  • Izaera: Informatzailea (maiatzaren 1eko Mitinaren gaineko informazioa ematen duelako) eta narratiboa/iritzi-artikulua.
  • Edukia: Politikoa (PSOEren astekarian argitaratua) eta soziala (garaiko langileen egoerari buruzkoa).
  • Jatorria: Lehen mailakoa, bere garaian idatzia.
  • Egilea: Kolektiboa, “La Lucha de Clases” astekariko kideek idatzia.
  • Hartzailea: Burgesia, meategien eta fabriken jabeak (langileen baldintzak hobetzeko helburuarekin).
  • Helburua: Langileen eskubideak defendatzea.

Artikuluaren azterketa

Artikuluak Bizkaiko langileen aldarrikapenak adierazten ditu, paragrafoetan banatuta:

Lehenengo hiru paragrafoak: aldarrikapenak eta lorpenak

  1. Maiatzaren 1a (Langileen Eguna): 1890. urteaz geroztik ospatzen da. 1896an, Bizkaiko meatokietako herririk handienean, Gallartan, batu ziren langileak. Manifestazioak egin zituzten barrakoien eta denden desagerpena lortzeko. Batzorde bat eratuko zela aipatzen da, politikariei egoeraren berri emateko.
  2. 1890eko greba: Lanaldia murriztea, barrakoiak eta kantinak desagertzea eskatzen zen. Lortutakoa: lanaldia murriztea (neguan 9 ordu, udan 11).
  3. Hirugarren paragrafoa: Kantinak derrigorrezkoak ez izatea eta soldatak astero kobratzea (hilabetero kobratu beharrean).

Laugarren eta bosgarren paragrafoak

  • Laugarrena: Langileen baldintza negargarriak salatzen dira. Liberalismoaren printzipioak eta langileek jasaten duten egoera ez datoz bat.
  • Bosgarrena: Gobernuak ezin duela inola ere gertatzen ari den lan-askatasun eza onartu.

Azken paragrafoa

Gobernuak kasurik egin ezean, grebarako deialdia egiten da.

Testuinguru historikoa: Bizkaiko langile mugimendua

Euskal Herrian lehenengo langile-pilaketa handiak Bilboko Ezkerraldeko meategietan eta burdingintzako lantegi handietan gertatu ziren. Langileen baldintzak oso latzak ziren: ordu asko, lan gogorra, soldata txikiak, eta abar.

Meatzarien egoera gogorra

Egoera gogorrena Bizkaiko meategietan gertatzen zen. Enpresariek barrakoiak eta derrigorrezko kantinak ezarri zituzten. Meatzariak behartuta zeuden kuartel edo barrakoietan lo egitera, eta enpresako kantinetan erostera. Kantinetako produktuak garestiagoak eta kalitate eskasekoak izaten ziren.

Gertaera nagusiak

  • 1885: Facundo Perezagua, PSOEko militantea, Bilbora iritsi eta meatzari eta industriako langileen artean ideia sozialistak zabaltzen hasi zen. Ondorengo urteetako greba gehienen antolatzailea izan zen.
  • 1890: Lehen greba handia.
    • Aldarrikapenak: Barrakoiak eta kantinak kentzea, lan-orduak hamarrera murriztea eta soldata igotzea.
    • Ondorioa: Greba meategi guztietara zabaldu zen. Loma jenerala (euskalduna, liberala eta bitartekaria) akordio batera iritsi zen: meatzariak lanera itzuli ziren, ez zuten derrigorrez barrakoietan bizi behar, eta lan-orduak hamarrera murriztu ziren.
  • 1894: La Lucha de Clases astekaria sortu zen. Helburuak: hauteskundeetan eta erakundeetan parte-hartze handia eta emaitza onak lortzea.
  • Ondorengo grebak:
    • 1903: Derrigorrezko kantinak kendu eta asteko ordainketa lortu zen.
    • 1906: Grebaren ondoren, meatzarien ordezkariak Alfontso XIII.arekin bildu ziren, eta erregeak meategietako lanak arautuko zituen lege bat aterako zela agindu zien.

Testuaren garrantzia

XIX. mendearen bukaeran, industrializazioak giza aldaketa sakonak eragin zituen Bizkaiko inguru batzuetan. Industrian lan egiteko etorkinen beharrak eta hauen ugaritasunak azpiegitura berriak eskatzen zituzten: barrakoiak eta derrigorrez erosi behar ziren dendak. Ondorioz, langileak beraien oinarrizko eskubideak aldarrikatzen hasi ziren, eta testu honek borroka horren lekukotasuna ematen du.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer da 'La Lucha de Clases'?

PSOEren astekaria da, 1894an sortua, eta Bizkaiko langile mugimenduaren aldarrikapenak zabaltzeko erabili zen. Testuak 1896ko artikulu baten zati bat jasotzen du.

Zergatik zeuden meatzariak barrakoietan bizi behar?

Enpresek barrakoiak eta derrigorrezko kantinak ezarri zituzten, eta meatzariak behartuta zeuden bertan lo egitera eta erostera, testuaren arabera.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein urtetan ospatu zen lehen aldiz Langileen Eguna Euskal Herrian testuaren arabera?
2. Zein izan zen 1890eko grebaren aldarrikapen nagusia?
3. Zein izan zen 'La Lucha de Clases' astekaria sortzeko urtea?
4. Nor izan zen Bilbora 1885ean iritsi eta ideia sozialistak zabaltzen hasi zena?
5. Zer lortu zen 1903an?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.