Joaquín Costa: Oligarkia eta kazikismoa (1901), Errestaurazioaren kritika
Resumen
Testuak Joaquín Costak 1901ean argitaratutako Oligarquía y caciquismo liburuko pasartea aztertzen du, Errestaurazioko sistema politikoa kritikatzeko. Egileak buruzagien, kazikeen eta gobernu ordezkarien osagaiak azaltzen ditu, hauteskunde iruzurra salatzen du eta korrupzioa amaitzeko, estatu demokratikoa ezartzeko eta ekonomia modernizatzeko proposamenak egiten ditu. Ikasleak sistemaren funtzionamendua eta Erregenerazionismoaren oinarriak ulertuko dituzte.
Puntos clave
- Joaquín Costa Erregenerazionismoaren mugimenduaren sortzailea izan zen, 98ko Krisiaren ondoren.
- Costaren arabera, Errestaurazioaren sistema buruzagiek, kazikeek eta gobernu ordezkariek osatzen dute.
- Boterea gutxi batzuen esku zegoen, eta hauteskundeak faltsutu egiten ziren.
- Costak korrupzioa amaitzea, sufragio unibertsala eta ekonomia modernizatzea proposatu zituen.
- Errestaurazioaren sistema 1923. urtera arte iraun zuen, Primo de Riveraren diktadurarekin amaitu zelarik.
Joaquín Costaren Oligarquía y Caciquismo lanaren azterketa
1. Testuaren sailkapena eta testuingurua
Testu hau izaera politikokoa da, Joaquín Costak bere ideiak azaltzen dituelako gobernua kritikatuz. Pasarte hau “Oligarquía y caciquismo como la forma actual de gobierno en España” liburutik hartua da. Joaquín Costa ideologo bat zen eta Erregenerazionismoaren mugimenduaren sortzailea. Mugimendu honek Errestaurazioaren sistema politikoa kritikatzen du, baina, aldi berean, irtenbideak proposatzen ditu. Testua herriari zuzenduta dago (irakur dezaketen guztiei) eta Madrilen argitaratu zen 1901. urtean.
2. Edukiaren analisia
Testua lau paragrafo nagusitan banatuta dago:
- Lehenengo paragrafoa (Sarrera): Errestaurazioa osatzen duten faktoreak eta horietan bakoitzak duen posizioa azalduko direla adierazten du.
- Bigarren paragrafoa (Sistemaren osagaiak): Joaquín Costak sistema hiru osagaitan banatzen du:
- Buruzagiak: Bi bandoetako (kontserbadoreak eta liberalak) buruzagiak. Boterea gutxi batzuengan kontzentratzen da, eta hauek erdialdean (Madrilen) bizi dira.
- Kazikeak: Eragin desberdineko kazikeak, lurralde osoan sakabanatuak.
- Gobernu ordezkaria: Aurrekoen arteko komunikazioa ahalbidetzen duen eta probintzia bakoitzean dagoen gobernu ordezkaria.
- Hirugarren paragrafoa (Oligarkiaren kritika): Costak dio oligarkak eta jauntxoak alderdi politiko ezberdinetakoak direla eta beraiek direla gobernatzaileak. Baina benetan gobernatzaileak izango balira, nazioarekiko ardura izango luketela kritikatzen du; izan ere, haien interesen eta onuren alde baino ez dute egiten.
- Laugarren paragrafoa (Hauteskunde iruzurra): Egileak dio hauteskundeak faltsutu egiten direla. Hori ez du herriak egiten, gobernatzaileen taldeak baizik, horrela nahi dutena lortuz eta boterea eskuratuz.
3. Iruzkina eta testuinguru historikoa
Errestaurazioaren sistema kritikatzen zuen liburu hau 1901. urtean argitaratu zen. Erregenerazionismoa 98ko Krisiaren ondorioz sortutako mugimendua izan zen. Kontuan izan behar da une horretan Espainiak bere azken koloniak galdu zituela, eta horrek eragin handia izan zuela jendearengan (intelektualengan, batez ere). Joaquín Costak sortutako ideologiak oihartzun handia lortu zuen.
Joaquín Costak Errestaurazioaren gobernuaren funtzionamendua kritikatzen du, aginte osoa pertsona gutxi batzuen esku dagoela esanez. Gainera, argi uzten du Espainiako populazioaren egoera edo iritzia ez dela kontuan hartzen. Oligarkek, gobernadore zibilek eta kazikeek sare bat eratzen dute, eta populazioaren gehiengoa haien menpe dago, hauteskundeetan haien iritzia kontuan hartu gabe.
Aipatzekoa da Joaquín Costak, Errestaurazioaren sistema kritikatzeaz gain, sistema berri bat ahalbidetzeko proposamenak egiten dituela:
- Korrupzioarekin eta ustelkeriarekin amaitzea.
- Estatu demokratikoa ezartzea (sufragio unibertsala, konstituzioaren aldaketa, etab.).
- Ekonomikoki estatua modernizatzea, industria bultzatuz bereziki. Izan ere, Espainiako nazioa oso atzeratuta dagoela uste da.
Aurretik aipaturiko guztia “Oligarquía y caciquismo como la forma actual de gobierno en España” liburuan azaltzen da. Hau lehen ideologia egituratutzat hartzen da, eta Joaquín Costa kritikez gain alternatibak proposatzen dituen lehena izan zen, horregatik da hain garrantzitsua.
4. Balorazioa eta ondorioak
Kontuan izan behar da Costak egindako kritika honek ondorioak izan zituela, eta ondorengo gobernuek aldaketa txiki batzuk egin behar izan zituztela. Hau da, gobernua behartuta egongo da aldaketa horiek egitera, nahiz eta hauek oso sakonak ez izan eta denbora luzez mantenduko ez diren.
Sistema honek izandako lehen krisi sakona 1898koa izan zen, 98ko gertaeren ondorioz sortua. Hala ere, beste krisi nagusi batzuk ere izan ziren: 1909ko Aste Tragikoa eta 1917ko krisia. Errestaurazioaren sistemak 1923. urtera arte iraun zuen, ondoren Primo de Riveraren diktadura hasi zelarik.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zein da Joaquín Costaren liburuaren izenburua?
Liburua "Oligarquía y caciquismo como la forma actual de gobierno en España" da, 1901ean argitaratua. Testuak bertatik hartutako pasarte bat aztertzen du.
Zer da Erregenerazionismoa?
98ko Krisiaren ondorioz sortutako mugimendua da, Errestaurazioaren sistema politikoa kritikatzen zuena eta irtenbideak proposatzen zituena.
Zein proposamen egin zituen Costak?
Korrupzioa eta ustelkeria amaitzea, estatu demokratikoa ezartzea (sufragio unibertsala barne) eta ekonomia, bereziki industria, modernizatzea proposatu zituen.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.