1876ko konstituzioaren garaiko hainbat testu historikoen azterketa: librekanbismoa, meatzarien egoera eta euskal nazionalismoa

HistoriaActualizado el 14,62 KB

Resumen

Dokumentuak Errestaurazio garaiko lau testu historiko aztertzen ditu: Federico Echeverriaren hitzaldia librekanbismoaren eta protekzionismoaren inguruan, Blasco Ibáñezen El intruso eleberriaren pasartea, Euskaldunen Batzokijaren estatutuak (1894) eta La lucha de las clases astekariko artikulua (1896). Testu bakoitzaren jatorria, egilea, testuingurua eta ideia nagusia azaltzen dira, Bizkaiko industrializazioaren eta langile mugimenduaren garapena barne.

Puntos clave

  • Errestaurazio garaian Euskal Herrian industrializazioa gertatu zen, 1880an Bizkaian hasita eta gero Gipuzkoara zabalduta.
  • Echeverriak itun librekanbista ez sinatzearen eta protekzionismoa mantentzearen alde egin zuen 1893an Bilbon.
  • Blasco Ibáñezek Bizkaiko meatzarien bizi eta lan baldintza txarrak salatu zituen 1904an idatzitako eleberrian.
  • Euskaldunen Batzokijaren estatutuak (1894) euskal nazionalismoaren oinarriak ezarri zituen, Sabino Arana izanik bultzatzaile nagusia.
  • EAJ-PNV alderdia 1895ean sortu zen Euskaldunen Batzokijaren estatutuen ondoren.
  • PSOE-ren astekarian (1896) langileen egoera eta maiatzaren 1eko manifestazioa jaso ziren, klase borrokaren ideia sustatuz.

Ponte a prueba

9.TESTUA.FEDERICO ECHEVERRIAREN HITZALDIA LIBREKANBISMOARI ETA PROTEKZIONISMOARI

1.KOKAPENA Testu hau jatorrian aldetik, lehen mailako iturria da, garaian bertan idatzitako da, Errestaurazio garaian. Formaren aldetik, ekonomikoa da, merkataritza itunari buruz, hitz egiten duelako eta edukiaren aldetik, politikoa da, adierazpen  honekin gobernuak parte hartzea nahi duelako.Testu honen, egilea, Federico Echeverria da, Bizkaiko industriala. Echeverriak, mitin hau jende multzo bati zuzendu zuen, beraz, testua publikoa da.Testua Bilbon 1893ko abenduaren 9an kokatzen da, hau da, mitina egindako egunean, baina testu hau Bilbon 1894 an argitaratu zen. Testuaren helburua, librekanbismo ekonomikoa kritikatzea da. Itun librekanbista ez sinatzean eta protekzionismoa mantentzea .

2.AZTERKETA Testua ideia nagusi baten egituratzen da: Espainia-Alemania arteko ituna baztertzea.HAMAR  Orrekin batera, bigarren mailako ideia bat azaltzen du, itunak enpresengan izango dituen ondorio larriak azaltzean.

3.TESTU INGURUA .-Errestaurazio garaian  Euskal Herrian industrializazioa eman zen. Hau Europako beste herrialdeekin alderatuz berandu eman zen, 1880an Bizkaian hasi zen ematen eta gero Gipuzkoara hedatu zen,  Hasierako garapen ekonomikoa burdin erauzketa eta industria siderurgikoa izan ziren. Abiada bizikoa izan zen eta probintzien arteko desberdintasunak latzak izan ziren. Lehenik, Bilbo eta ezkerraldea industrializatu eta bertako enpresariak Gipuzkoan inbertitzen hasi ziren, 1900tik aurrera zonalde hauek industrializatuz, geldoago. Araba eta Nafarroa ez ziren industrializatu frankismora arte. Merkatuak ez zeukan Espainiatik kanpo lehiatzeko gaitasuna eta horregatik neurri protekzionisten beharra zegoen..-Industrializazioa gertatzeko hainbat faktore eman ziren. Lehenik, ohizko industriagintza bazegoen, eskulan gaitua zegoen eta baita merkatal burgesia bat. Bigarrenik, kapital metaketa zegoen Ameriketatik itzulitako jendea zela eta. Teknologia aldaketak ere eman ziren; siderurgian Bessemer bihurgailua erabiltzen  hasi ziren eta honi esker Bizkaian bakarrik zegoen burdin mea altzairu bihurtzen hasi ziren. Azkenik, Bizkaiko burdin meategiak itsasotik hurbil zeuden eta mineralak garraiatzeko eta ateratzeko erraza zen.

4.ONDORIOA Testuan ikus dezakegun protesten bidez, lege protekzionistak indartu ziren. Estatuak hobekuntzen bila, interbentzionismoari ekin zion, batez ere 1907an sortutako industria nazionala babesteko legearen bidez. Horrela, enpresak zergak ordaintzetik libratu eta diru laguntzak jaso zituzten, aurrerapen teknologikoetan inbertitu zuen kanpoalderekin lehiatu ahal izateko, errepide eta trenbide sareak bultzatu zituen, inbertitzen zuten enpresak babestu zituen.


10.TESTUA.VICENTE BLASCO IBAÑEZEN EL INTRUSO ELEBERRIAREN PASARTEA

1.KOKAPENA


Testu hau jatorriaren aldetik, lehen mailako iturria da, hau da, garai jakin bateko dokumentua da, errestaurazio garaikoa da, Alfontso XIII. Erregea zelarik..Forma aldetik, historiko-literarioa da, eleberri baten zati bat delako eta edukiaren aldetik, soziala da, langileriaren bizi eta lan baldintzak agertzen direlako.Egilea, indibiduala da, Vicente Blasco Ibañez, nobelagilea da, idazle, kazetari eta politikari izan zen  eta hartzailea, publikoa da, nahi duenak irakur dezakeelako.Testu hau, Valentzian idatzita dago, 1904 an eta honen helburua, Bizkaiko meatzarien bizi baldintzak salatzea da.

2.AZTERKETA


Testuaren ideia nagusia: Meategietako langileen bizi eta lan baldintzak saltzea da eta lan baldintzak salatzea da.Testua bi paragrafotan banatuta dago:-Lehenengo paragrafoan:`Peoien etxeen baldintza ziztrinak deskribatzen ditu.-Bigarren paragrafoan: Berriz, meategien lan gogorra eta toki hartara  heltzen zen etengabeko immigrazioa azaltzen du, eta denentzako bizileku egokirik ez zegoela.

3.TESTU INGURUA


  Errestaurazio garaian Euskal Herrian industrializazioa eman zen.-Industrializazioak sistema kapitalista eta burgesa ezarri zuen eta bi klase sozial berri agertu ziren. Botere handia zuten oligarkak eta miseria gorrian bizi ziren langileak. Honen kontra borrokatzeko langile mugimendua sortu zen. Nekazariek eta langileek egiten zuten jarduera politiko eta soziala zen eta bi ideologia ziren nagusi: marxismoa eta anarkismoa.Batetik, anarkismora hurbildu ziren langileak zeuden eta hau Katalunia aldean zabaldu zen.  Hauek batez ere burgesiarekin bukatzeko ekintza biolentoak aldarrikatzen zituzten. Gobernuak errepresio handia egin eta estrategia aldatu zuten Solidaridad Obrera sortuz Hauek estatua negoziazioetatik kanpo gelditu behar zela uste zuten eta helburuak lortzeko greba orokorraren erabilera aldarrikatzen zuten.Bestetik marxismora hurbildu ziren langileak zeuden eta hau Bizkaian garatu zen. PSOE sortu zen eta idealismo honen printzipioen artean klase sozialen desagerpena, langileak askatasuna eta boterea eskuratzea aurkitzen ziren.Honek Euskal Herrian garrantzi handia izan zuen immigranteen etorreraren ondorioz. Egitura sozioekonomikoak behin betiko aldatu ziren, langilearen eta patroiaren arteko harreman onak apurtuz. Bizi baldintzak eta lan baldintzak eskasak zirenez konfliktibitatea  handitzen joan zen. Hau zela eta sozialismoak babes handiagoa izan zuen.

4.ONDORIOA


K Batetik, langile mugimendua sendotu zuen haien egoeraz kontzientziatzen hasi zirelako oraindik gehiago eta langile mugimenduari hurbiltzen, sozialismoa nabarmen hazi zen,  bai alderdi politikoari (PSOE), bai sindikatuari (UGT) dagokionez, gobernuburuekin negoziatzen zutelako, baita haien babesa jaso ere. Bestetik, erakunde sozialistez gain, 1911an Euskal Langileen Elkartasuna sortu zen.


11.TESTUA. EUSKALDUNEN BATZOKIJAREN ESTATUAK (1894)

1.KOKAPENA


Aurrean daukagun testua Euskaldunen Batzokijaren estatuak dira, 1894.Urtean idatzia. Primarioa da 1894.Urteari buruz hitz egiten duelako eta urte berean idatzi zelako. Bilbon idazten zen eta Errestaurazio garaian (1875-1923), Maria kristina erregina zelarik. Espainiako  herriari zuzenduta zegoen, batez ere langileei, beraz, publikoa da. Testu hau politiko juridikoa da, juridikoa artikuluetan banatuta dagoelako eta estatutu bat delako eta politikoa bertan nazionalismoaren ideiak agertzen direlako. Bere helburua herritarrak euskal nazionalismoaren oinarriez informatzea da. Testu hau, Bizkaitarra aldizkarian agertu zen eta Arana anaiak izan ziren haren bultzatzaile nagusi, batez ere Sabino Arana. Hau euskal idazle, ideologo eta politikaria izan zen eta euskal nazionalismoaren aita dela esan ohi da.EAJ-PNV alderdi politikoa sortu zuen 1895an.

2.AZTERKETA


Testuaren ideia nagusia euskal nazionalismoaren ideologiaren oinarriak ezartzea da, 8 artikulutan banatuta.Horrekin batera, bigarren mailako hainbat ideia azaltzen dira, hala nola, Jaungoikoa eta Lagizarra kontzeptuen azalpena, erlijioaren eta politikaren arteko botere banaketa edota euskal probintzien antolaketa.

3.TESTUINGURUA


Sabino Aranak defendatutako nazionalismoa bat-bateko aldaketa sozialen, kulturalen eta politikoen aroan jaio zen. Sabino Aranaren aroan euskal gizarte aldatzen ari zen.Aldaketen artean Antzinako Erregimenaren erorketa, ideia liberal-zentralisten eta laikoen loraldia, jauntxokeria eta sistema demokratikoaren ustelkeria,  karlismoaren krisialdia bere porrot militarraren ostean, foruen galera, nazionalismo espainiarren krisia eta bere berragerpenaren saiakera, politika kolonialak eta berauen emantzipazio prozesua , industrializazioaren hasiera eta langile mugimenduen sorrera (anarkismo, sozialismoa).Euskal nazionalismo 1876ko foru abolizioarekin lotuta dago. Hasierako asmoa foruak berreskuratzea zen euskal probintzietako lurraldean, probintzia bakoitzak bere berezitasuna gordetzen bazuen ere.

4.ONDORIOA

Testua garrantzitsua da, alde batetik euskal nazionalismoaren sorreraren lehenengo urratsa izango delako eta baita bertan agertzen delako lehen nazionalismoaren ideologia bere sortzailea Sabino Arana ideologian oinarrituta.Euskal nazionalismoaren antolaketa politikoa hasiko da batzokiarekin, EAJ alderdi politikoan sorreran oinarria izango dena.


12.LA LUCHA DE LAS CLASES ASTEKARIKO ARTIKULUA(1896/05/23)

1.KOKAPENA

Testu hau, jatorriaren aldetik, lehen mailako iturria da, hau da, garai jakin bateko iturria, errestaurazio garaiko da.Testua formaren aldetik, literarioa da, aldizkariko artikulu bat delako eta edukiaren aldetik politikoa da, PSOE-ren astekari ofizialean agertzen delako, non gobernua, agintariak eta  la lucha de las clases aipatzen den. Soziala ere bada, Maiatzaren 1aren manifestazioa eta langileen egoera azaltzen duelako.Testuaren egilea, kolektiboa da, PSOE-ren astekaria zena eta hartzaileak langileak eta gobernua dira.Testua, Bilbon 1896ko maiatzaren 23an idatzia eta argitaratua. Testuaren helburua, Langileen kontzientzia suspertzea da.

2.AZTERKETA

Testua zenbait paragrafotan banatuta dago:-Lehen paragrafoan Bizkaiko meatzariek maiatzaren 1ean egindako manifestazioaz ari da.-Bigarren paragrafoan 1890ean egindako grebaz ari da.Ondoren, lehenengo egoera baretsuan daudela dio, barrakoietan biziz, derrigorrezko dendak….

3.TESTUINGURUA

-Errestaurazio garaian Euskal Herriak ekonomia garapen handia izan zuen, industrializazioari buruz hitz egitean eta honekin batera imigranteen etorrera masiboak arazo sozialak sortu zituen gizartean.-Aldaketa honek garrantzi  handiko gizarte mugimenduak eragin zituen, alde batetik, industria langileen antolakuntza sindikatuetan, eta bestetik abertzaletasunaren sorrera eta partiduen antolatzea.Langileen egoera oso gogorra zen: lan-ordu luze eta neketsuak, istripuak jasateko arrisku handia, soldata txikiak, bizitoki eskasak…-Horrela industrializaziorekin batera, batzuk, burgesak aberastu ziren eta gehienezkoak, langileak miserian bizi ziren. Honek langile mugimendu indartsu bat sortarazi zuen, sindikatuak eta partiduak antolatu zituzten.-Langileen eskubideak defendatzeko PSOE alderdia fundatu zen. Alderdi honen helburua, klase guztiak desagertzea zen.-Bizkaiko industrializazioak eragindako aldaketak, euskal nazionalismoaren sorrera ere eragin zuen, foruen defentsarako, Sabino Aranaren eskutik.

4.ONDORIOA

Testu hau garrantzitsua izan zen, Bizkaiko industrializazioaren garaian meategietako meatzarien bizi baldintzak ezagutzeko. Aldi berean, Bizkaiko sozialistak egiten zioten kritika gogorra jakinarazten digu... Testu  honek eta izandako grebak eragin handia izan zuten garaiko gizartean, langileen baldintzat zerbait hobetu zirelako.


Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zein izan zen Sabino Aranaren rola euskal nazionalismoan?

Sabino Arana euskal idazle, ideologo eta politikaria izan zen, eta euskal nazionalismoaren aita dela esan ohi da. Euskaldunen Batzokijaren estatutuen bultzatzaile nagusia izan zen.

Zergatik izan zen garrantzitsua 1876ko foru abolizioa euskal nazionalismoarentzat?

Euskal nazionalismoa 1876ko foru abolizioarekin lotuta dago. Hasierako asmoa foruak berreskuratzea zen euskal probintzietan.

Zer dio Federico Echeverriaren hitzaldiak?

Echeverriak librekanbismo ekonomikoa kritikatzen zuen eta Espainia-Alemania arteko ituna ez sinatzearen eta protekzionismoa mantentzearen alde agertzen zen.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz eman zen Euskal Herrian industrializazioa hasiera?
2. Zein alderdi politiko sortu zen 1895ean Euskaldunen Batzokijaren estatutuen ondoren?
3. Zein eleberrian agertzen da Bizkaiko meatzarien bizi baldintzen salaketa?
4. Zein izan zen Federico Echeverriaren hitzaldiaren helburu nagusia?
5. Zein ideologia nagusi zeuden langile mugimenduan Errestaurazio garaian?
6. Zein urtean argitaratu zen Bizkaitarra aldizkarian Euskaldunen Batzokijaren estatutuak?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.