Seiurteko Demokratikoa (1868-1874): iraultza, monarkia eta errepublika

HistoriaActualizado el 3,34 KB

Resumen

Testuak Espainiako Seiurteko Demokratikoa (1868-1874) aztertzen du, 'La Gloriosa' iraultzatik hasi eta Alfontso XII.aren Berrezarkuntzara arte. Amadeo Saboiakoaren erregetza, Hirugarren Karlistaldia eta Lehen Errepublika azaltzen ditu. Ikasleak garai honetako gertaera nagusiak eta haien arteko lotura ulertuko ditu.

Puntos clave

  • 1868ko Iraultza 'La Gloriosa' izenez ezagutzen da, eta Isabel II.a erregina alde egitera behartu zuen Alcoleako gudua galdu ondoren.
  • Gobernu iraultzaileak gizonezkoen sufragio unibertsala ezarri zuen eta pezeta diru gisa ezarri zen.
  • Amadeo Saboiakoa erregea 1871tik 1873ra izan zen, eta tronuari uko egin zion.
  • Hirugarren Karlistaldia 1872an hasi zen, Karlos VII.a erregetzat izendatuta, eta 1876an amaitu zen.
  • Lehen Errepublika federala Pi i Margall-ekin hasi zen 1873an, baina barne zatiketak eragin zuen dimisioa.
  • Pavía jeneralak estatu-kolpea eman zuen, eta Serranok lehendakaritza hartu zuen, Alfontso XII.a errege izendatzeko bidea prestatuz.

Ponte a prueba

Seiurteko Demokratikoa (1868-1874)

'La Gloriosa' izeneko iraultzarekin liberalismo demokratikoa ezarri zen Espainian.

1868ko Iraultza

Cadizko matxinadaren ondoren hasi zen. Horren ondoren, Serranok eta Primek ere joera matxinoa hartu zuten. Hirietan batzorde iraultzaileak eratu ziren. Armadak Alcoleako gudua galdu ondoren, Isabel II.a erreginak alde egin behar izan zuen.

Gobernu iraultzailea

Gobernu iraultzaileak neurri batzuk hartu zituen, hala nola gizonezkoen sufragio unibertsala ezartzea. Hauteskundeetan progresistak, unionistak eta demokratak izan ziren garaile, eta gobernuak Konstituzio berria eman zuen. Pezeta ezarri zen diru gisa.

Barne liskarrak

Eztabaida askoren ondoren, Amadeo Saboiakoa aukeratu zuten erregetzarako. Hala ere, ezinegon handia zegoen:

  • Errepublikanoek, gobernutik baztertuta zeudenez, herri-matxinadak antolatu zituzten.
  • Kuban eta Puerto Ricon independentziaren aldeko matxinadak hasi ziren.
  • Karlistek eraso gehiago egin zituzten erregimena suntsitzeko, eta Karlos VII.a proposatu zuten tronurako.

Amadeo Saboiakoaren erregetza (1871-1873)

1871tik 1873ra izan zen errege, baina presioa eta ezinegona zela medio, tronuari uko egin zion.

Hirugarren Karlistaldia (1872-1876)

Gerraren arrazoiak

Euskaldun askok iraultza demokratikoa euskaldunen aurkako erasotzat hartu zuten, eta horrek joera tradizionaleko karlismoa indartu zuen. Euskaldun gehienak foruak abolitzearen aurka zeuden, eta liberalismoa ez zuten begi onez ikusten. Karlos VII.aren monarkia foruak eta katolikotasuna finkatzeko modu bakarra zela uste zutenez, karlistek Legebiltzarra utzi eta eraso militarra antolatu zuten monarkia tradizionala ezartzeko.

Gerraren nondik norakoak

Gerra 1872an hasi zen, karlistek Karlos VII.a errege izendatu zutenean. Gerraren hasieran galtzen hasi baziren ere, karlistek aurrera jarraitzea erabaki zuten, eta, azkenean, euskal lurralde gehienak haien esku geratu ziren. Karlistek ez zuten hiriburuak menderatzea lortu, eta 1876an, Alfontso XII.aren garaian, gerra amaitu zen. Ondoren, Cánovasen gobernu berriak foruak deuseztatu zituen.

Lehen Errepublika (1873-1874)

Errepublika federala

1873an, Pi i Margall lehendakari zela, Konstituzio federalerako egitasmoa aurkeztu zuten, herriaren subiranotasuna eta botere-banaketa aitortuz. Horrek autonomia handia aitortzen zien probintziei. Errepublikanoen arteko zatiketa, ordea, gero eta nabarmenagoa zen, iraultza zabaltzen hasi zen eta, horrekin batera, gerra karlista. Horren ondorioz, lehendakariak dimisioa eman zuen.

Errepublika unitarioa

Salmerón izendatu zuten Espainiako lehendakari. Honek errepresio gogorra erabili zuen, Armadaz eta Guardia Zibilaz baliatuz. Castelarrek hartu zuen kargua, ordea, 1873ko irailean. Errepublikaren ezegonkortasuna zela eta, Pavía jeneralak estatu-kolpea eman eta Gorteak desegin zituen. Ondoren, Serranok hartu zuen lehendakaritza. Herritarren babesarekin, Alfontso XII.a errege izendatu zuten, eta Berrezarkuntza hasi zen.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer izan zen 'La Gloriosa'?

1868ko iraultza izan zen, Cadizko matxinadaren ondoren hasi zena, eta liberalismo demokratikoa ezarri zuena Espainian. Isabel II.a erregina alde egitera behartu zuen.

Noiz eta nola amaitu zen Hirugarren Karlistaldia?

1876an amaitu zen, Alfontso XII.aren garaian. Karlistek ez zuten hiriburuak menderatzea lortu eta gerra amaitu zen.

Zergatik utzi zuen Amadeo Saboiakoak tronua?

Presioa eta ezinegon handia zela medio, 1873an tronuari uko egin zion. Errepublikanoek, karlistek eta independentziaren aldeko matxinadek eragin zuten ezegonkortasuna.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein gertaerak eragin zuen 'La Gloriosa' iraultza?
2. Noiz izan zen Amadeo Saboiakoa errege?
3. Zein izan zen Karlos VII.aren rola Hirugarren Karlistaldian?
4. Nola izendatu zuten lehendakari Lehen Errepublikaren hasieran?
5. Zein gertaerak amaitu zuen Lehen Errepublika?
6. Zein izan zen karlistek erabilitako arrazoi nagusia gerra hasteko?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.